jueves, 1 de mayo de 2008
SEGIK WEBGUNEA AURKEZTU DU
Etsaiak,euskal gazteriaren ahotsa isildu eta Independentzia eta Sozialismoaren aldeko borroka suntsitu nahi du. Terroristak izendatu gaituzte, aste joan eta astea etorri euskal gazteriaren aurkako polizia operazio bortitzak jasaten ditugu, azken adibidea Oarsoaldean bizi izan duguna, edota atzo bertan Arrasateko alkatearen kartzeleratzea.
Eraso guzti hauek oinarrian helburu bat dute, gazteon antolatzeko eta borrokatzeko grinarekin amaitzea, Independentziaren aldeko borroka suntsitzea. Baina Estatuek daramaten bide errepresiboa antzua dela, dagoeneko herri honek aski ondo erakutsi du. Erasoak eraso, ezin izan dute Independentziaren eta sozialismoaren aldeko borrokarekin amaitzea, kontrakoa, euskal gazteriak antolatu eta borrokatzeko konbentzimendu eta tinkotasun osoa du, garaipeneko argiak argitzen baitigu bidea!
Beraz, argi izan dezatela, erasoak eraso orain arte egon dan bezala une politiko honetan ere borrokara lotuko den belaunaldia badago.Herri hau aldaketa politikoaren atarian aurkitzen da, egun Independentziaren proiektu politikoa eta Espainiar konstituzio edo Frantziar Errepublika parez pare aurkitzen dira, 2 proiektu hauen arteko hautua egin behar da. Gazteok aldaketa nahi dugu, gazteok gure eskubideen jabe izan nahi dugu, bestelako jendarte eredua eraiki nahi dugu, eta bide honetan ari gara lanean. Honen erakusle izan da Maiatzaren 1 egun honi begira herri, auzo eta ikastetxeetan gazteok egin dituzten ekimen ezberdinak prekarietate egoera salatzeko. Gazteok inposatutako sistema kapitalista honekin apurtu nahi dugu, gure eskubideetaz aberasten direnekin ez dugu etorkizunik, PSOE, PNV, UMP, UPN ZUEKIN ETORKIZUNIK EZ!
Borrokaz irabaziko dugu, beraz INDEPENDENTZIAREN bidean gaurtik aurrera badugu
www.segi.tk
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario