Mostrando entradas con la etiqueta Euskera. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Euskera. Mostrar todas las entradas

sábado, 2 de mayo de 2009

MAIATZAK 3, IGANDEA DANOK ONDARRURE!


Maiatzaren 3an VI. HIzkuntza Eskubideen Eguna izango da Ondarroan
Gainean dugu jada EHEk deituta igandean egingo den VI. Hizkuntza Eskubideen Eguna!

jueves, 26 de marzo de 2009

domingo, 15 de febrero de 2009

ZURBARANGO IKASTETXEAN D EREDUA KENDU DUTE!!


Bilboko Zurbaran ikastetxeko Lehen Hezkuntzako azken urtean dauden gazteei mezu garbia helarazi die Jaurlaritzak; euskaraz ikasten jarraitu nahi badute institutuan, beste auzo eta ikastetxe batera joan beharko dira. Ikasleek, gurasoek eta hainbat lagunek manifestazio zaratatsua egin zuten Bilboko Jaurlaritzaren egoitza aurrean erabakiaren aurkako salaketa egin eta Hezkuntza Sailari Zurbaran Institutuan D eredua ezartzea exijitzeko

Asteon Uribarriko EHEk salatu duenez, badira Bilboko auzo horretan euskaldunon hizkuntza eskubideak urratzen dituzten eta euskalduntzea ekiditen duten hiru ikastetxe. Hauteskunde kanpainaren harira, hitz eder askoak entzun ahal izan dira egunotan Jaurlaritzako kideen partetik. Juan Jose Ibarretxek berak esan du asteon, "16 urtetik beherako biztanleriaren %75a elebiduna" izatea lortu dutela eta "zinez" egingo duela aurrera "benetako elebitasunaren bidean euskararen erabilera soziala bultzatzeko orduan". Hala ere, errotorika utzi eta hitzak praktikara eramaterakoan, Jaurlaritzak mozorroa kendu eta hamaikagarren erasoa bideratu du euskararen kontra. Haatik, ez da alkate analfabetoa duen hiriburuan irakaskuntza mailan ematen den euskararen kontrako eraso bakarra.

Izan ere, Bilboko Zurbaran ikastetxeko ikasle eta gurasoei aukera erraza bezain gordina jarri die mahai gainean Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak: D ereduan ikasteko eskubideari uko egin, edo ikastetetxez aldatu. Lehen Hezkuntzako azken urtean diren Zurbaran ikastetxeko ikasleek ezingo dute datorren kurtsoan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) hasi, D ereduan ikasten jarraitu nahi badute bederen, Hezkuntza Sailaren aginduz.

Gurasoek mobilizazioa aukeratu dute Jaurlaritzaren eskaintzaren aurrean eta instituzioak Bilbon duen egoitzaren aurrean mobilizazio zaratatsua burutu dute bere desadostasuna adierazteko, Zurbaran Institutuan D eredua ezartzea galdegiteko eta iniziatibaren babesa agertzen duten 3.700 sinaduratik gora helarazteko. Gurasoetako batek Berria egunkariari egindako deklarazioek jasotzen dutenaren arabera, "ulertezina" da sailaren erabakia eta ondorioz bere "eskubideak urratzen" ari zaizkiela adierazi du. Areago, eskola komunitateak institutuan D eredua jartzea nahi duela eta "euskaraz ikasi eta hitz egiteagatik zigortzen zen garaiak" datozkiela gogora ohartarazi du.

martes, 16 de diciembre de 2008

Eskolak euskaldundu!-k mobilizaziorako deia egin du asteazkenerako iruzurraren legeari ez esateko


Iruzurraren legeari ez! Eskolak euskaldundu behar du! lelopean mobilizazio eguna deitu du Abenduak 17 asteazkenerako Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban Eskolak euskaldundu! Herri ekimenak. Bilbon, eguerdiko 12etan eta arratsaldeko 19:30etan kontzentrazio bana burutuko dira Arriaga antzokiaren aurrean Hezkuntza sailak aurkeztu berri duen hizkuntza ereduen lege erreforma salatzeko.
Hutsunez betea, zehazgabea, malgua eta oso kaxkarra. Horrela definitu dute lege berria hezkuntza eta euskalgintzako hainbat sektorek. Tontxu Camposen sailaren legearern arabera, irakasgai ez linguistikoen %60a gutxienez euskaraz izan behar da. Hau da, klase ordu guztietatik %52 euskaraz izan behar dela, gainontzekoa ikastetxearen esku utziz. Eskolak euskaldundu behar du! herri ekimenak azpimarratu duenez, “hau proposatzea B ereduaren azpitik dagoen proposamena egitea da, jakinik B ereduak 3 ikasletik 1 euskalduntzen duela soilik”.
Hasierako proposamenean, helburua ikasle guztiek B2 maila (EGA baino baxuagoa) lortzea zela aipatzen bazuten ere, oraingoan ez da helbururik zehazten.
Erreforma indarrean sartzeko, onartzen denetik lau urteko tartea egongo da eta soilik sei urtetik beherako haurrengan izango du eragina. Herri ekimenaren ustez, “honek esan nahi du, derrigorrezko hezkuntza osoan aplikatu arte 15 urte pasako direla, lehen ebaluazio orokorra egin eta neurriak hartu arte auskalo”.

sábado, 6 de diciembre de 2008

ABENDUAK 13, DENOK BECera



KONTSEILUAREN
10. URTEURRENA
ABENDUAK 13
18:00etan

sábado, 29 de noviembre de 2008

ABENDUAK 3 EUSKERAREN EGUNA




EUSKARAREN ORDENANTZAK ORAIN!
ABENDUAK 3, ASTEAZKENA
12:00etan UDALETXEAN

viernes, 21 de noviembre de 2008

Euskal Herria Euskaldunaren bidean, ofizialtasuna!


Euskal Herria, euskaldunon herria, euskara dugunon herria alegia. Luze egin genezake historian atzera egingo bagenu, milaka urte dituen hizkuntza batetaz eta herri batetaz ari baikara. Beste batetarako utziko dugu ordea, historia interesgarria bada ere, eta gauza askotan arrazoia ematen badigu ere, garrantzitsuena oraina baita. Eta esan beharra dago gaur egun bagarela, euskara gure herrian, Euskal Herrian, badagoela, batzuk nahiko zutena baino askozaz ere presenteago. Eta hori da benetako arrazoia, arrazoirik garrantzitsuena. Ez dezagun bada galtzen utzi; izan ginelako, bagarelako, izango gara.

Euskarak ordea ez du bere etorkizuna ziurtaturik. Unescok argitaratu duen bezala, euskara desagertzeko arriskuan dauden hizkuntzen zerrendan dago. Atera dezagun beraz zerrenda horretatik, eman diezazkiogun beste milaka urte gure altxorrik preziatuena den, eta gure nortasunaren ikurrik adierazgarriena den euskarari. Gauza asko aldatu beharko ditugu ordea horretarako.

Azken aldi honetan, egia esanda azken mendeetan bezala, euskararen gaia eztabaidagai izan da arrazoi ezberdinengatik Euskal Herri osoan. Eskolako hizkuntza ereduen eztabaida dela, Vascuencearen legearen eztabaida dela edo frantziar konstituzioaren moldaketa xumeak direla, euskararen gaia esan bezala eztabaidagai izan da azken hilabeteetan.

Nafarroari dagokionean, lotsagarriak dira urte hauetan guztietan UPN, CDN zein PSNk egindakoak. Vascuencearen legetik hasita, euskarazko hedabideei diru-laguntzak kentzeraino. Izan ere, nola ulertu daiteke Nafarroako jendarteak hizkuntza eskubide batzuk onartuak izatea al ez (eta onartuak diogu, izan ere onartzetik gauzapenera tarte handia baitago) bizi diren lekuaren arabera? Hau da, nola ulertu daiteke Nafarroa hiru zonaldeetan banatuta egotea? Badirudi guztiak balio duela euskararen normalkuntza oztopatzeko; lege murriztaileak, isunak, administrazioa euskalduntzeko urratsik ez ematea, British lehen eta orain TIL delakoaren asmakizuna hezkuntzan, euskaltegiei trabak jarri, hedabideei diru-laguntzak ukatu, irratiei lizentziak lapurtu, aurrekontuetan ahalik eta diru gutxien inbertitzea...... Ez dugu jarraituko, orriak beharko genituzke-eta egin dituzten guztiak aipatzeko. Hori bai, aurpegia zuritzeko asmoarekin Euskarabidea sortzen dute, Perez Nievas Nafarroa Oinezera doa (diskurtso lotsagarria egitera beti ere), eta era horretako hiruzpalau argazki politak bilatzen saiatzen dira.

Euskara normalizatuko bada, Euskal Herri euskalduna lortuko bada, ezinbestekoa da Euskal Herri osoan herritarren hizkuntza eskubide guztiak bermatzen dituen euskararen ofizialtasuna lortzea. Horrek izan behar du bide honen jatorria, baina argi izan behar dugu bidearen hasiera baino ez dela. Izan ere, horrekin bakarrik ezin daiteke euskararen egoera normalizatu. Horren adibide ezin hobea dugu Euskal Autonomi Erkidegoan, non hizkuntza ofiziala izanagatik normalizaziotik oso hurrun dagoen. Azken batean, hizkuntza politika berria da Euskal Herriak behar duena. Hizkuntza politika bakarra, nazionala, burujabea eta euskararen normalizazioa helburu izango duena alegia. Unescok Nazioarteko Kultur Kooperaziorako Printzipioen Deklarazioan adierazi bezala, ezker abertzaleak uste baitu “herri orok bere kultura garatzeko eskubidea eta betebeharra duela”.

Ez iezaguzue utopikoak deitu, ez eta maximalistak ere, izan ere, ez gaude frantsesek Frantzian, espainolek Espainian edo alemandarrek Alemanian dituzten hizkuntz eskubideetatik haratago ezer eskatzen ari, beraiek dutena baino ez gaude eskatzen-eta. Gure hizkuntzak dagokion lehentasuna eta statusa eskuratzea.
Egungo egoeratik, ordea, ezinezkoa da euskarak behar duen ofizialtasuna lortzea; inposizioan eta zatiketan oinarritutako Foru Hobekuntzak euskara zokoratu eta desagertu dadin oinarriak ezartzen dituelako. Euskara Nafarroan ofiziala izan dadin, erabakitzeko eskubidean oinarritutako aldaketa politikoa beharrezkoa da.

Aipatutako bide horretatik, herritar eleanitzez osatutako Euskal Herri euskalduneraino, belaunaldi berriak euskalduntzeko beharrezkoa den hezkuntzaren euskalduntzea eman beharko da, bai eta helduen alfabetatzea bermatzeko planteamendu zehatzak egin ere. Lan mundua, administrazioa, hedabideak, gure eguneroko jarduera...... euskaldundu. Gauza asko bide horretan egiteko. Bide polita zein malkartsua. Guztion lana eskatzen duen bideaz ari baikara. Has gaitezen luze gabe beraz bidea eraikitzen. Horretarako badugu lehenengo hitzordua larunbat honetan, Iruñean, Euskal Herriko hiriburuan, euskaraz bizitzeko eskubidearen alde, euskara ofiziala lelopean burutuko den manifestazioan.

www.ezkerabertzalea.info

martes, 11 de noviembre de 2008

Hizkuntza zapalkuntza agerian utzi zuten Uribarrin


Urtero lez, EHEk Ezabaketa Eguna egin zuen ostiralean. Herritarrei parte hartzera eta salaketari bide ematera dei egin zieten, betiere euskararen ofizialtasunaren aldarriari lehentasuna emanda. Bilbon Uribarrin izan zuten hitzordua.


Hogei pertsona inguru bildu ziren arratsaldeko 19etan "Euskal Herri Euskalduna" lemarekin deituriko kontzentrazioan. 19.30ak aldera kalejirari ekin zioten. Trikitixa eta panderoaz lagundurik auzoko paisai linguistikoa euskalduntzen ibili ziren ordu eta erdian.


Hasieran Osakidetzan egin zuten geltokia, Osakidetzan euskaraz pegatinekin anbulatorioa josiz. Ondoren auzotik zehar dauden hainbat kartelen gainean pegatu zituzten "Euskaraz eta kitto" eta "eta hau... zergatik ez euskaraz?" lema zuten pegatak. Gehiengoa "se vende" kartelak, garaje, obra eta banketxetako kartel eta propagandak izan ziren.

martes, 4 de noviembre de 2008


Hizkuntza gatazka puri-purian ematen den honetan, hizkuntza zapalduaren, euskararen aldeko ekimenek geroz eta indar gehiago hartzen ari dira. Urtez urte EHEk deiturik burutu izan den Ezabaketa Astea iritsi da gurera, ekimen batekin eman zaiola hasiera aste honi; hizkuntza zapalkuntzaren adibideak agerian utzi eta hauek posible egiten dituzten hizkuntza politika arrotzak salatzeko unea dugu.

Izan ere, euskaraz normaltasunez bizitzea, ez da posible. Eremuz eremu topatu ditzakegu euskararen bazterketa eragiten duten adibideak, izan publiko edo pribatuan. Kaletik edota errepidetik goazela ere, gure hizkuntza eskubideen zapalkuntzaren adibideak topa ditzakegu; paisaia linguistikoari erreparatu besterik ez dugu. Ez dugu aurkituko, oro har, euskara hutsean idatziriko seinalerik Euskal Herri osoan; alabaina, erdara hutsean idatziriko seinaleak maiz kausituko ditugu. Eta hori larritzekoa da, benetan.

Egoera hau ahalbidetzen duten errudunak egungo hizkuntza politikak eta hauek aurrera eramaten dituztenak dira. Politika horiekin aurrera eramaten dituzten ideia nagusiekin, elebitasunean eta euskararen marjinazioan oinarritutako ideiekin, euskaldunak bereizkeriara eramaten gaituzte. Euskara beti irudikatu dute bigarren mailako eta ondorioz, baita honen erabiltzaile izan diren, garen eta izango direnak ere; beti izan gara bigarren mailako herritar gure herrian bertan, beti izan gara baztertuak euskararena beharko lukeen herrian. Eta egoera hau aldatu beharra dago.

Bada garaia euskarari lehentasuna emango dioten politikak garatzen hasteko. Euskarak lehentasunezko izateaz gainera, guztiak ezagutu beharrekoa behar du izan; eta hori egoera bakar batek ahalbidetu dezake: Euskal Herriko berezko hizkuntza izendatu eta lurralde osoan bere ofizialtasuna aitortzen denean. Horrela, euskaldunon hizkuntza eskubideak errespetatuko diren errealitatearen aurrean aurkituko gara: gure herrian euskaraz biziz, Euskal Herri euskaldunaren eskenatokian.

Euskal Herri euskaldunaren gainean izateko ardura guztiok dugu. Herritarrak izan behar gara bide horretan akuilu, eta lehenbailehen; galbidera eramango gaituen egoera luzatu beharrean, eraikuntza lanari ekiteko garaia da! Eta aukera ezin hobea eskaintzen digu aste honek; hizkuntza zapaltzaileen aurrean, euskararen lehentasunezko izaera erakustera joango gara aste honetan zehar herri zein eskualdeetan antolatuak diren ekimen ezberdinetan.

Euskal Herri euskalduna eraiki!
Euskara ofiziala Euskal Herri osoan!

lunes, 3 de noviembre de 2008

lunes, 27 de octubre de 2008

Oihana Bartrak eskuratu zuen finalerdietarako txartela Muskizen


Bizkaiko txapelketaren 3. ihardunaldia ospatu zen atzo Muskizko Meatzari aretoan, Oihana Bartra santutxuarra txapeldun irten zelarik 402,5eko puntuazioarekin.
informazio gehiago hemen:
www.botasarean.biz

lunes, 13 de octubre de 2008

LARUNABATEAN DENOK IRUÑARA!

NAFARROA OINEZ 2008
ATERA EZAZU MIHIA!
Jaso Ikastola Iruña

miércoles, 1 de octubre de 2008

Erakusleiho berri bat zabaldu da euskaraz eta Interneten


Ipar Euskal Herria, batez ere, barnealdea, ardatz dituena, euskaraz, Interneten eta parte-hartzea eta informazioaren demokratizazioa helburu dituena. Horrela definitu dute gaurdanik sarean izango den komunikabide berria. Iparla Komunikazio Elkarteak bultzatu du «Kazeta.info» proiektua eta sustatzaileak aurkezpen ekitaldian aditzera eman zutenez, lehia egitera barik, somatu duten hutsune bat betetzera datoz. Oinarrian bokazio argia du: «Tresna bat zabaldu nahi dugu guztiontzat, eta arrakastatsua izango da denok horren beharra ikusten dugun neurrian».

viernes, 19 de septiembre de 2008

Egunotan Suediako Malmo hirian burutzen ari den Europako Foro Soziala medio, EHEk bertan parte hartu duela jakinarazi, bertan izandakoaren berri eman

EHEko kideak gogor kritikatu du egungo Europak, beren agintzaritzaren bidez, hizkuntza gutxituen aldeko egunak jarri eta beren defentsa egitearen itxuren gainetik, horien desagerpena duela helburu, etengabeko zapalketa politiken bidez. Norabide horretan, hizkuntza-komunitateen, eta ondorioz, herritar andanaren eskubideak errespetatuz berdintasuna oinarri duen Europa eraikitzea ezinbestekoa dela azpimarratu du. Finean, Estatu-hizkuntzez haratago, Europako berezko hizkuntza guztien eta herritarren arteko berdintasunean oinarritutako Europa.

Jarrera kolonialista eta zapaltzaileak izan dituzte historian zehar Europako Estatuek. Hizkuntza komunitate oro, Estatu-egituretara makurrarazi izan da, eta herrien determinazio askearekin gertatu den bezala, beren nortasunaren, kulturaren eta hizkuntzaren garapen librea ekidin nahi izan dute.

Zentzu horretan, herri eta komunitateen hizkuntzaren garapen, transmisio eta normalizaziorako beharrezkoak diren baliabideak kudeatu ahal izateko hizkuntza-burujabetza aldarrikatu du EHEk, izan ere berau, kanpo esku-hartzerik gabeko hizkuntza-politika garatzeko oinarrizko eskubidean oinarritzen delako.
Hala ere, aldarri hori ez du euskararen defentsarako eragileak bakarrik aireratu, hitzaldian parte hartu duten beste herriek eta tartean dauden beste hainbatek (Herrialde Katalanak, Galiza, Flandria, Gales...), Malmoko Foro Sozialerako Dokumentua sinatu dute. Testuak, aurretik aipatutakoez gain ere, hizkuntza zapalduen normalizaziorako beharrezkoak diren urratsak izendatu ditu.

Batetik, norbere lurralde propioan hizkuntzaren normalizazioa lortzeko:
-"Herrien autodeterminazio eskubidea onartzea, eta ondorioz hizkuntza-autodeterminazioa"
Bestetik, Europan hizkuntzen berdintasuna lortzeko:
-"Hizkuntza-aniztasunaren kontzepzio errealean oinarritzea, Europako berezko hizkuntzen artean hierarkiarik eman ez dadin"
-"Europako berezko hizkuntza-komunitateetako herritarroi Europako erakundeekin geure hizkuntza erabiltzeko eskubidea bermatzea"
-"Eskubideen bermeari babes juridikoa ematea eta Europako berezko hizkuntza guztiei status ofiziala esleitzea"
-"Hizkuntza-legedietan adaketak ekarriko lituzketen konpromisoak definitzea, oinarrizko hizkuntza-eskubidea eta bereizkeriarik eza bermatzeko"

domingo, 29 de junio de 2008

Eragileek euskararen ordenantzak onartzeko eskatu diote Udalari


Txakurrak, semaforoak, "botelloia", antenak eta abar luze bat araututa duen Bilbo hiriak ez dauka euskararen gaineko udal ordenatzarik. Gaur hiriko zenbait eragile prentsaren aurrean agertu dira eta Bilbon euskaldunak bigarren mailako hiritarrak direla salatu ostean, udal gobernuari euskararen ordenantzak onartzeko eskatu diote.
Egindako balorazioaren arabera, Bilbo da Euskal Herrian euskaldun gehien biltzen dituen udalerria, baina aldi berean, «Bilboko Udala da euskara ez bermatzeagatik salaketa gehien jaso duena ». Udalerrien hizkuntza politiken neurketan egin orduko, 10etik 2,61 puntu baino ez ditu lortu Bilbokoak.

«Bilbon euskaldunok bigarren mailako herritarrak gara » esan eta, horren adibideak aipatu dituzte gaurko agerraldian; besteak beste, alkatea erdaldun hutsa izatea, Infobilbaok, ``Bilbao'' egunkariak eta Udaltzaingoak «euskararekiko agertutako begirune eza» eta A eredua soilik eskaintzen duten lau eskola publiko egotea.

Eragileek salatu dute Bilboko udalean dagoen euskara planaren epeak edo plana bera betiko luza daitekeela, epeak ez direla betetzen eta horiek ez direla neurri egokiak euskararen normalkuntzarako.

Urraketaren adibide batzuk mahai gaineratu dituzte. Besteak beste, Bilbon oraindik A eredua soilik eskaintzen duten 4 eskola publiko egotea edota, Miribillako eskolan haur hezkuntzan D eredua egon arren, euskalduntzea bermatua ez egotea, eta udalak, Lakuarekin batera, eskumena duen arlo honetan, ez duela benetan euskaldunduko duen ereduaren aldeko lanik egin eta egiten.

Euskara Euskal Herriaren berezko hizkuntza izanda, mendetako jazarpenaren eta bazterketaren ondorioz haren hedapena eta erabilera oso mugatuta daudela azpimarratu dute. Hori dela eta, ezinbestekotzat jo dute, lehentasuna aitortu eta euskal herritarrek normaltasun osoz eta dagokien eskubidez, euskara alor eta eremu guztietan erabili dezaten neurri zehatzak hartu eta aplikatzea.

Euskarak lehentasunezko tratamendua izan behar duela aldarrikatu dute eta "horretarako udalak neurriak hartu behar ditu benetan Bilbon euskaraz bizitzea posible izango bada". Neurri hori “euskararen ordenantzak” onartzean datzala aipatu dute.

Ordenantzak idatzi eta euskalgintzako eragile ezberdinen atxikimendua jasorik, udalean aurkeztuko dituzte datozen hilabeteetan.

Euskal Herrian Euskaraz elkarteak bultzatu duen dimanika honek honako eragileen babesa jaso du: Abante konpartsa, AEK, Artez, Asapala kultur elkartea, Ezker Abertzalea, Euskal Herriak Bere Eskola, Euskarri, Hau Pittu Hau konpartsa, LAB, Palanka euskara elkartea, Segi, Ttantaka euskara konpartsa, Zustarri euskara konpartsa eta Ernai.

miércoles, 11 de junio de 2008

sábado, 31 de mayo de 2008

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN 17. JAIA IGANDEAN


2008. urtean Euskal Eskola Publikoaren 17. Jaiak Barakaldora eramango gaitu. Bizkaiko eta Euskal Herriko hiri garrantzitsuenetako bat aukeratu dugu oraingoan gure eskola aldarrikatzeko. Izan ere Bizkaiko bigarren hiri populatuena eta Bizkaiko Ezkerraldeko erdigunea dugu Barakaldo. Honelako hiri batean garrantzi berezia dauka irakaskuntza publikoak; hala, 17 ikastetxe publiko ditu Barakaldok guztira, haur eta lehen hezkuntzako 12 eta bost institutu. Gainera konpromiso berezia dauka Barakaldok hezkuntzarekin eta Hiri Hezitzaileen Nazioarteko Elkartearen kide da.