
sábado, 2 de mayo de 2009
viernes, 24 de abril de 2009
7 Katu gaztetxea okupatu dute bosgarren aldiz

Bosgarren aldiz okupatu dute Alde Zaharreko 7 Katu Gaztetxea. Ertzaintzak Erronda kalea hartua izan du, baina momentu honetan alde egin dutela dirudi. Hainbat herritar bertaratu dira gaztetxeari eta bertan dauden gazteei babesa eskaintzera. Larunbaterako "erresistentzia eguna" antolatu dute.
miércoles, 22 de abril de 2009
7katu berreskuratuko dutela adierazi dute Alde Zaharreko gazteek

Okupazioa, erakundeetatik eskeintzen ez zaizkigun alternatibak eraikitzeko tresna bezala defendatzen dugu.
7katu Gaztetxea, gizarte-eredu honen aurkako borroka esparru bezala ulertzen dugu eta honenbestez, defendatu ere.
Ez dugu auzoak-auzoarentzat eginikoa den proiektu honen aurkako edozein eraso mota onartuko. Guztiz beharrezko sentitzen baitugu 7katu Gaztetxeak Bilbon zein auzoan burutzen duen lana.
Honenbestez, ametsak egi bihurtzerik badela erakutsiko dugu. Geurea dena indarrez ere ezin izango digutelako sekula kendu, denon artean ilusioak batuz auzoari berea zena itzuliko diogu eta Azkunaren eta bere txakurren ametsgaizto bilakatuko gara!
martes, 7 de abril de 2009

EHan deklaratu gabeko salbuespen egoeraren aurrean kokatzen dugu aurtengo martxa. Inoiz jasan dugun errepresiorik zikinena pairatzen ari gara herri hau maite eta eraikitzen dugunok. Horren adibide dira aste honetan Hernanin eta Gasteizen emandako atxiloketak. Haientzako gure txalo eta animo beroenak.
Beste alde batetik, gazte mugimenduan egunerolanean diharduten gazteen jarduna ere legez kanpo utzi eta kriminalizatu nahian ari da etsaia. Hala nola 7katu gaztetxearen desalojoa, AHTaren kontrako mugimendua deslijitimatzeko saiakera ustela.
Baina egoera inoiz baino latzagoa bada ere, euskal gazteria borrokatzera ekitua dago eta ez da inolaz ere kikilduko. Jausten garen bakoitzean indar eta amorru handiagoz altxatzen gara eta ez dago gu geldiaraziko gaituen euritwe, aldapa ez estatu faxistarik.
Eta, hain zuzen ere, hori ozen ohiukatzera joango gara aurtengo martxara. Milaka gaztebilduko gara Amaiurretik Garazira, inposatutako mugak gaindituz, herri bat martxan dagoela erakustera. Beraz, Bilboko gazte guztiak animatzen animatzen zaituztegu apirilaren 10etik 12ra gazte martxan parte hartzera. Bertan aurkituko dituzuelako nekeaz, txandez eta azken orduko antolakuntza arazoez gain, kontzertuak, emanaldiak, giro ezinhobea eta batez ere biharko EH aske eta socialistaren bidean urratsak emateko aukera. Beraz, lotu mendiko botak!lotu gazte martxara, lotu independentziara!
GORA EUSKAL GAZTERIA!.
viernes, 20 de marzo de 2009
Polizia autonomikoak itxi berri duen 7Katu gaztetxearen aurrean agertu dira gazte independentistak "inperialismoaren eta kapitalismoaren menpeko" egoera honi aurre egin nahi dioten gazte guztiei Gazte Martxan parte hartzeko deialdia egiteko. Martxako azken egunean jaialdi berezia izango da Donibane Garazin, hiru gunetan banatuta. Kontzertuei dagokionez Kasu, MAK, Def Con Dos, Su Ta Gar, Delorean eta Mouss & Hakim taldeak arituko dira. Gainera Anhauzen Musikherria gaua izango da eta Garazin bertan rock maratoia.Bilboko alde zaharreko 7katu gaztetxe itxi berriaren aurrean egin dute agerraldia gaur gazte independentistek Gazte Martxa '09ko egitaraua aurkezteko. Bertan itxiera salatu dute eta euren babesa eta elkartasuna azaldu diete "egunero biharko Euskal Herria eraikitzeko alternatiba lantzen ari diren gazteei"; 7katu bezalako proiektuak biharko herri askearen zutabe ezinbestekoak direla esan dute eta euren animoak helarazi dizkiete alde zaharreko gazteei.
jueves, 12 de marzo de 2009
7Katu Gaztetxearen desalojoari "tamainaz" erantzungo diotela iragarri dute

Bilboko Alde Zaharreko Gazte Asanbladak salatu du indar errepresiboek beste behin ere auzoa gaztetxerik gabe utzi nahi izan dutela, baina zinez
aitortu dute ez dutela lortuko eta ezin izango ditela zapuztu auzoak auzoarentzat eraiki eta sortutako proiekturik zapuztu
. Hala, desalojoaren aurreko erantzuna tamainakoa
izango dela iragarri dute.
Gazte Asanbladaren oharra:
Beste behin ere indar errepresiboek hainbat gazteren ametsak zapuztu asmoz, gaztetxerik gabe utzi nahi izan dute Alde Zaharra.
Ametsen abiapuntu, ideien gordeleku, berriz bizira ekarritako etxea hutsik utzi nahi izan dute. Baina zinez esan dezakegu ez dutela sekula lortuko. Auzoak auzoarentzat eraiki eta sortutako proiekturik ezin izango baitute zapuztu. Hurrats sendoz hornituko dugu bidea eta gurea dena berreskuratuko dugu. Kalea gurea baita!
Esan gabe doa kontrol soziala itogarria izan dela azken hilabeteotan eta horren adierazle dira auzoan ditugun kamerak eta areagotu besterik egin ez den presentzia poliziala. Honen guztiaren ondorio zuzen bezala gaurko desalojoa eta burutu diren identifikazio, jipoi eta irainak.
Honek guztiak, hala ere, ahuldu baino indartu egingo gaitu. Ez gara kikilduko eta erantzuna tamainakoa izango da. Gure helburuak errealitate bihurtu arte ez gara geldituko: AUZO BAT, GAZTETXE BAT!
Hartara, ondorengo egunetan burutuko diren mobilizazio ezberdinetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
Ostegun honetan, hilak 12, eguerdiko 12etan prentsaurrekoa 7 Katu plazan.
viernes, 27 de febrero de 2009

Gazte Martxarako deialdia egin dugu gaur Baionan, izan ere Euskal Herriko gazteen arteko ezagutzak eta harremanak egiteaz gain estatu frantsesaren kolonizazio estrategia salatzeko eta independentziaren aldeko aurrerapausoak emateko balioko du. Estatu frantzesaren kolonizazio estrategien aurpegiak diren nazio zapalkuntza eta kapitalismoarekin bukatzeko eta aintzin urrats bat egiteko tenorea da.
Prentsa aurreko honen bidez apirilaren 10ean Amaiurretik abiatu eta 12an Garazin bukatuko den gazte martxarako deialdia luzatzeaz gain, IEH-k bizi duen egoera politikaren irakurketa zabaldu nahi dugu.
Gazte martxan besta, ezagutzak eta harremanak egiteko, untsa pasatzeko aukera pare gabekoa izanen dugu. Bainan gazte martxak badu ere beste helburu bat. Frantses estatuaren kolonizazio estrategia salatu eta EH-ren independentzia eta sozialismoaren aldeko aintzin urrats bat eman.
Nazio zapalkuntza eta kapitalismoa dira estatu frantziarraren kolonizazio estrategiaren bi aurpegiak.
Frantziak EH-ren kolonizazio estrategian lurraldetasuna oso presente du hezkuntza eremuan Paue,
Bordale,Tolosa? joaitera bortsatuz, ikastaldiak eta lan munduarekiko harremanak EH-tik kanpo egiteak, populazioaren desertifikazioa du ondorio
Frantziak EH-ren kolonizazio estrategian lurraldetasuna oso presente du hezkuntza eremuan Paue, Bordale,Tolosa? joaitera bortsatuz, ikastaldiak eta lan munduarekiko harremanak EH-tik kanpo egiteak, populazioaren desertifikazioa du ondorio. Xiberua administratiboki Biarnoari lotzen dute barnekaldean zerbitzu publikoak murriztuz, herri ttipien beharrak ukatzen dituzte AHT eta lehenago 2X2 bezalako proiektuen bidez, frantziaren interes ekonomikoak bakarrik kondutan hartzen dituzte, herriaren kezkak bazterrean utziz. Espekulazio inmobiliarioaren bidez, aberats zahar eta arrotzak dira instalatzen ari, populakuntza ordezkatze horrek minoritate prozesua azkartzen du. Adibide guzi horiek, euskararen erabilera eta bizi iraupenean eragin zuzena dute, pixkanaka euskara lurperatuz.
Sistema kapitalistaren aldetik ere ondorioak ainitz dira eta larri: lurralde antolaketa desorekatuaren ondorioz, industrializazioaren beharra ukatzen digute barnekaldean
Sistema kapitalistaren aldetik ere ondorioak ainitz dira eta larri: Lurralde antolaketa desorekatuaren ondorioz, industrializazioaren beharra ukatzen digute barnekaldean. Oinarrizko eskubideekin, agintari eta enpresarioek, etekinak egiten dituzte (etxebizitza, osasuna, zerbitzuak?). Lanaldien luzapena, lansarien ttipitzea, iraupen laburreko kontratuak, langabetuen eta RMI-sten fitxaketak, normalizatzen dituzte. Laborantxan, etxalde haundiak haunditzen dira, gazteak instalatzeko parada kasik ez inposible bilakatuz. Kolonizazio estrategirik ez bazen, zergatik ez dute eguneroko beharrak asetuko lituzkeen autonomiarik onartzeko borontaterik ??
Egoera horrekin bukatzeko eta aintzin urrats bat egiteko tenorea da. Guk ez dugu nola pentsatu, nola jan, nolakoak behar dugun izan erraiten diguten komunikabiderik nahi. Ez dugu kapitalaren araberako hezkuntzarik nahi, ez dugu sumituak, ispiritu kritikorik gabe izaitea bultzatzen gaituen heziketarik nahi, ez dugu laborantxa mota uniformerik nahi.
Egoera horrekin bukatzeko
eta aintzin urrats bat egiteko tenorea da.
Bestelako EH nahi dugu !! Elkartasunean, kolektibitasunean, ainiztasunean oinarritutakoa dena
Bestelako EH nahi dugu !! Elkartasunean, kolektibitasunean, ainiztasunean oinarritutakoa dena. Aberastasunen banketa gauzatuko duena, hezkuntza sistema nazionala, euskara eta euskal selekzioen ofizialtasuna, inposatuko mugen urratzea zazpiak bat egiteko. Bide luzea bada ere, borrokatzeak merezi du! Azken garaietan dinamika desberdinen bidez (laborantxa, ikasle dinamikak, AHT-ren aurkako dinamikak, lurra eta etxebizitzaren defentsarako dinamikak, euskara?) gizartearen konzientizazio lana azkartzen ari da eta Frantzia ohartzen da. Ez da kasualitatea, jauzi errepresiboekin batera EEP edota Pays Basque2020 bezalako sasi tresnen bidez euskal herritarrak asimilatzeko indarrak azkartzen badituzte. Honen bestez, eraso errepresiboen aintzinean beldurtu ordez, elkartuz, salatu eta indartu behar gira. Gure historioetan sudurra sartu dutenetik geroz, haien kontaesanak geroz eta gehio agerian uzten dituzte. Jakinarazi nahi diegu frantses agintari eta nazionalister, aurreko belaunaldiak bezala, herri hori defentsatuko dugula jo ta ke gure helburuak lortu arte.
ANTOLAKUNTZA ETA BORROKAZ? LOTU INDEPENDENTZIARI !!!
jueves, 19 de febrero de 2009
LOTU INDEPENDENTZIARA!

Independentzia kaletik ateratzeko saiakeran dabiltzala estatuak salatu dute Jarrai-Haika-Segi auziagatik espetxetik atera berri diren hiru gaztek eta gazte independentistek. Adierazi dute errepresioak ez duela lortu belaunaldien arteko soka etetea eta ez duela lortuko. Gazteriari Independentziara lotzeko deialdia egin diote.
Elkarrekin agerraldia burutu dute espetxetik Haika-Segi auzia dela eta atera berri diren Garikoitz Etxeberria, Gartzen Garaio eta Ugaitz Elizaranek eta Ainara Bakedano, Ion Telleria eta Txomin Catalogne gazte independentistek. Errepresioarekin belaunaldien arteko lekukoa eten nahi bazuten ere ez dutela lortu nabarmendu dute.
Prentsaurrekoko edukia:
Gazte Independentistak:: Ezer baino lehen gure ongietorria eman nahi diegu kalera etorri berri diren kide guztiei, eta besarkada bat espetxean dituzten guztiei, preso politikoen kolektibo guztiari eta bereziki preso gazteei. Uste dugu, gaur hemen elkarrekin egoteak erakusten duela errepresioak min ematen duela, baina ez duela bere helburu nagusia lortzen; belaunaldien arteko etenik ez dago, eta lehen batzuk zeuden lekuan orain beste batzuk gaude... aurreratutako bidetik jarraitzeko Independentziaren aldeko borrokan jarraitzeko eta herriz herri biharko Euskal Herri aske hori eraikitzeko.
"Izan zirelako gara, eta garelako izango dira" ez da esaera ponpoxoa soilik, herri honetan egunero erakusten dugu errealitatea dela eta ziurtatu dezakegu 2009ko otsaila honetan, milaka gazte garela Independentziaren aldeko borrokara lotzen jarraitzen dugunok.
Jarrai-Haika-Segi auziagatik espetxeratuak::Aurrez beste batzuri bezala, orain urte batzuk guri tokatu zitzaigun etsaiaren atzapar krudela. Denbora honetan espetxean gogorra izan bada ere asko ikasteko balio izan digu eta Euskal Preso Politikoen Kolektiboko kide izateko ohorea izan dugu.
"Egia da borrokak bere ordaina duela,
eta herri honetan gogor ordaintzen dela hori.
Guk esan beharrik gabe ere agerikoa da"
Baina esan behar dugu, gure aurka egin zutenean euren helburua gure damua bazen alfer-alferrik ari direla. Gaur hemen adierazi nahi dugu Independentziaren eta Sozialismoaren alde, Euskal Herri aske baten alde, jendarte eredu aske baten alde herriz herri antolatu eta borrokatzeagatik atxilotu, epaitu eta espetxeratu gintuztela. Eta esaten dugu Independentziaren eta Sozialismoaren alde, Euskal Herri aske baten alde, jendarte eredu aske baten alde herriz herri antolatu eta borrokatzeko konpromisoa berresten dugula.
"Jakin behar dute ez dutela etengo
Independentziara lotzen den gazteria berriaren lekukoa"
Urte guzti hauetan egindako borrokak imajinatu ere ezin genezakeen lekura ekarri gaitu; Euskal Herria aldaketaren atarira ekarri dugu eta hori borrokak, konpromisoak eta milaka militanteren duintasunak egin du posible.
Espetxetik aterata berriz gazteriaren aurkako errealitate krudel batekin aurkitu gara. Eskualdez eskualde razzia politikoak burutu dituzte gazte independentisten aurka; hauek atxilotu, torturatu eta espetxeratuz...
Jakin behar du etsaiak bide antzua dela hori, ez duela gure damurik ekarri eta ez duela ekarriko gazte belaunaldi berrien damurik; ez dutela etengo belaunaldien arteko katea, jakin behar dute ez dutela etengo Independentziara lotzen den gazteria berriaren lekukoa.
Gazte Independentistak::Gogoratu nahi ditugu gaur ere etsaiaren atzaparretan edo etsaiaren auzibideetan diren dozenaka gazteak. Badakigu oso garesti jarri dutela borrokatzea Euskal Herrian (hor dugu Hodei Ijurkoren adibidea), baina borroka horrek ekarri gaitu gauden tokira, eta borroka horrek eramango gaitu garaipenera.
Gaur Independentistak kaletik atera nahi gaituzte, eta bereziki gazteria independentista kaletik atera nahi dute; kaletik kanpo behar baikaituzte Espainiako eta Frantziako estatuen menpeko Euskal Herria mantentzeko. Errepresioa indartu dute zazpi euskal herrialdeetan alternatiba eraikitzeko eta borrokatzeko gai den sektorea jokoz kanpo utzi asmoz.
"Kaletik kanpo behar gaituzte
Espainiako eta Frantziako estatuen menpeko
Euskal Herria mantentzeko"
Gu gara PNVren eta PSOEren arteko, eta UPNren eta PSOEren arteko negozioak lotzeko oztopoa, eta horregatik nahi gaituzte kanpo; euren tratua berritzeko estatutu eta amejoramentu berrituekin eta euren eredu neoliberala muturrera eramateko (AHT eraikiz, etxebizitza eskubide gisa baino negozio gisa landuz, hezkunzta merkantilizatuz, euskara heriotzera kondenatuz eta hezkuntza merkatuaren mesedera jarriz; besteak beste).
Beraz;
1. Dei egin nahi diogu gazteriari D3Mren aldeko kanpaina egitera eta bozka errebelde eta independentista horrekin joateko martxoaren 1ean bozkatzera. Aldi berean, hurrengo egunetan zirko elektoralean sartu diren alderdi salduei hortzak erakusteko ere dei egin nahi diegu; Euskal Herria ez dagoela salgai adierazteko tenorean gaude.
2. Ostegunerako deitu ditugun mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten dizuegu.
3. Independentziaren aldeko dinamikara lotzen jarraitzeko deia egiten dizuegu. Ahalik eta gazte gehien lotu behar ditugu Independentziara; hori baita AHTa geratzeko modua, diruzaleen eredu kapitalista porrotera eramatekoa eta Euskal Herriaren ukapenean oinarritzen den PNV-PSOE-UPN iruzur berriari aurre egitekoa.
domingo, 11 de enero de 2009
martes, 30 de diciembre de 2008
Okupatzen jarraituko dutela ohartarazi dute urtarrilean epaituko dituzten gazteek
Urtarrilaren 14an epaituko dituzte orain dela urtebete Erribera kalean hutsik zegoen erakin oso bat okupatu zuten gazteak. Gaur, urtebete pasa eta gero, instituzioek eraikina hutsik mantentzen dutela salatu dute auzipetuek. "Etxebizitza izateko eskubidea gauzatzen dutenak epaitzen dituzte eta, aldiz, espekulatzaileei nahi dutena egiten uzten diete", aipatu dute. Eskubideak direnak gazteen eskuetan hartzeko unea dela azpimarratu dute.
Gaur urte bat beteko da hutsik zegoen Erribera kaleko eraikin oso bat 20 bat gaztek okupatu zutenetik. Urtarrilaren 14an epaituko dituzte. Gaur komunikabideen aurrean agerraldia egin dute eta ondorengo hau azpimarratu dute:
Hiru hilabetetan lan handia egin genuen eraikina konpontzen, elkarbizitzen ta ereduzko bizimodua emonez.
Dena dela desalojatuak izan ginen abisurik jaso gabe. Gaur egun,instituzioak, eraikina hutsik mantentzen dute, hori bai, bere pasibitatea ikusita lehentasuna hartu genuen 20 gazteak epaituak izaten ari gara. Etxebizitza arazoan salto handiagoa ematea erabaki genuenak, salaketa aktiboa egitetagatik, epaituak izaten ari gara, 2400 euroko finantzekin pertsona bakoitzak,guztira 48000 euro izanik.
Hau da gure kasua,kasu puntuala baina ez isolatua, guk salatzen duguna zera da, gizarte gehiena aurkitzen den egoeran, kaltetu printzipalak gazteak garela.
Legediak etxebizitza eskubideari eta espekulazioa saihesteari buruz hitz egiten duela ikusten dugu, baina benetan ez dugu atzematen inondik hau gertatzen dela.
Jendeari isuna jartzen diete ordaindu gabe aparkatzeagatik, txarto gidatzetik, herriak “ez hain ondo” egiten dituen gauzengatik, eta hala ere, espekulatzeagatik ez da gertatzen ezer ez, gizartearentzat askoz txarragoa delarik. Gertaera hauek inoiz ez dira poliziaren inbestigazioetan egoten, eta gutxiago isuna bat jaso.
Limiterik gabeko korrupzioataz, gezurrak eta gezurrak esanez potroietan jarraitzen duten politikoetaz, eta jabea pozik geratzeko bere herriko jendea jipoitzen dituzten polizietaz ari gara.
Ez dago beste biderik, bakarrik guztion onuragatik borrokatzea, naina nola?
Nekatuta gaude kontzentrazioetara joatea, manifestazioak, non jendea ikusten zaituen pasatzen eta dena berdin jarraitzen duen, zerbait egiteko garaia da, benetan mugitzeko,protestak alde batean utzi eta gure eskubideak direnak gure eskuetan hartuz.
Hau guztia dela eta, orain dela urte bat aipatutako eraikina okupatu genuen, eta urtarrilaren 14an epaituak izango gara.
Kontzentrazioa
Deialdia egiten dugu egun horretarako burutuko den kontzentrazioa parte hartzeko. Urtarrilak 14 goizeko 10etan epaitegien aurrean Buenos aires kalean, eta deialdi orokor bat ekintzetara pasatzeko gure eskubideak errespetuak izan arte.
sábado, 6 de diciembre de 2008
KONSTITUZIOA SUNTSITU!
Asteburu honetan Abenduaren 6a dugu, Espainiar konstituzioaren eguna, aurten gainera 30 urte betetzen dira Frankismoaren jarraipena ziurtatzeko sortu zutenetik. 30 urte hauetan Euskal Herriak eta euskal herritarrok oso ongi ezagutu eta gogor jasan ditugu konstituzio honen ondorioak. Beraz, dei egiten diogu gazteriari egun hauetan espainiar konstituzioaren aurka kalera ateratzeko, espainiar sinbologiak apurtu eta konstituzioaren alde dauden eta Euskal Herria saltzera doazenen aurka kalera ateratzeko!
viernes, 5 de diciembre de 2008
Un 73% de la comunidad universitaria de Bizkaia no se acercó ayer a las urnas

En el cómputo general de la UPV-EHU, e las 52.236 personas llamadas a las urnas, 40.820 se abstuvieron de participar en el proceso a rector, en el que tomaron parte únicamente 11.416.El nuevo rector de la UPV-EHU se hizo con 1.066 más que la que se postulaba como la candidata de los sectores más reaccionarios, 5.416 frente a 4.350.
El acoso de los guardias privados hacia los alumnos que propugnaban pacíficamente la abstención no logró generar problemas a pesar de la actitud de algunos de sus responsables, como sucedió en la Facultad de Ciencias Económicas y Empresariales de Sarriko.
Gazteek berreskuratu dute Santutxuko gaztetxea

Atzo Udaltzaingoa Santutxuko Lakomi Gaztetxera indarrez sartu eta ateako zerraila apurtu zuen. Inongo abisurik eman gabe agertu ziren eta liburutegiko materiala, ordenagailuak eta liburuak bota zituzten. Gazteek, polizia joan ostean, obrarako materiala faltan bota zuten. Udaltzaingoak ate guztiak itxi zituen.
Lakomi gaztetxea orain dela zazpi hilabete okupatu zuten Espainiako poliziak Santutxun okupatzen zuen aitzineko komisaldegian. Gazte Asanbladak aditzera eman du horretan jarraituko duela, "espazio aske bat behar dugulako, auzotarren proiektu, iniziatiba eta beharrei bide ematen dien espazioa".
domingo, 30 de noviembre de 2008
UPVko Hauteskundeak

Abenduaren 2an Portugaleteko Nautikan izango den klaustrora joateko deia luzatu dio IAk ikasleriari
Ikasle Abertzaleak-ek UPVk errektore hauteskundeak direla asteartean Portugaleteko Nautika fakultatean burutuko den klaustrora joateko deia luzatu du. Unibertsitatearen izaera ez demokratikoa salatu dute, eta horren adierazletzat jo dute Klaustroa Portugaleten egitea
www.ikasleabertzaleak.org
sábado, 29 de noviembre de 2008
jueves, 27 de noviembre de 2008
Gaztetxeak ultraeskuindarren jo puntuan

PP alderdi ultraeskundarrak Bilboko gaztetxe guztiak Udalak desalojatzea nahi du. Horretarako mozio-proposamen bat aurkeztu du biharko Udalbatzan eztabaidatzeko. Gaztetxeaz gain, orain dela gutxi Udal eta Deustuko Gazte Asanbladaren artean sinatutako akordioa bertan behera uztea eskatzen du. BOM-ek gogor salatu du ultraeskuindarren jazarpen ideologikoa.
BOM-ek argitaratutako oharra:
PPk ostegun honetan udaletxean aurkeztuko duen mozioaren aurrean, non gaztetxeak ixteko bidean urrats garrantzitsu bat ematea proposatuko duen, BOMek jokoa ez jarraitu eta bere dinamikarekin aurrera egingo du.
BOM okupazioaren aldeko Bilboko taldea izanik gizarte eredu alternatibo bat aldarrikatzen dugu, gaztetxeak, etxebizitza eskubidea, ekologia etab.en alde. Instituzioek eskubide hauen gainetik espekulazio, zapalkuntza… politikak jorratzen dituzte. Gu ez gara haien tranpan eroriko, joko horretan aspaldi erabakita dago nor den irabazle eta nor galtzaile, guk ez dugu antzerki horretako paperik beteko.
Alternatibak sortzen jaioak gara, badakigu gure proposamenei muzin egiten dietela, ez gaituzte kontutan hartzen, beraien negozioetan traba bat besterik ez garelako, horregatik eszenatokitik jaitsi, beraien zirkotik atera eta gure ereduak eraikitzen dihardugu.
Hau da gure erabakia, badakigu ez dutela kontutan hartuko, baina jakin dezatela behintzat ez dugula beraien amua irentsiko, ez dute gure lana desbideratuko, eta oztopoak jartzen badizkigute, prest egongo gara erantzuteko.
Gure eremuak diren gaztetxeak landu eta alternatibak zabaltzea da gure borroka, eta haien ahalegin guztiak hutsalak dira herri borroka honetan.
domingo, 23 de noviembre de 2008
Ertzaintzak 3 gazte atxilotu zituen atzo Anoetan Segi-ko kartelak jartzea egotzita
Atzo arratsalde partean burutu zituen atxiloketak eta atxiloketak gauean aske utzi zituzten. Kolaborazio delitu bat egin izanaz akusatzen dituzte eta beraien aurkako bide judizialek aurrera egingo duteUrkuluk ilegalizazioaren justifikazio politikoa burutu duen aste berean iritsi da ertzaintzaren gauzapen praktikoaren beste adibide bat. Gazte independentisten aurka irekia dagoen sorgin ehizan bete betean parte hartzen du ertzaintzak, beti ere espainiar estrategia errepresiboaren zerbitzuan. Hori erakusten dute modu honetako jarduerek.
Adierazpen askatasuna oinarrizko eskubide demokratikoa izaki, kartelak jartzeagatik atxiloketak burutzen dituen poliziak gutxi du demokratikotik.
PNV herri honetako sektore independentista baztertzeko eta ezabatzeko PSOErekin burutzen ari den elkarlanaren emaitzak dira modu honetako atxiloketok.
Urte honetan bertan gatazka politikoari loturik ertzaintzak 114 euskal independentista atxilotu ditu, asko entzutegi nazionalaren esku utziz. Honetaz gain 54 mobilizazio erasotu dituzte zauritu ugari eraginez. Datu hauek ondo erakusten dute norainokoa den PNVk ertzaintzaren eman dion funtzio errepresiboa.
erasoen aurrean... EUSKAL HERRIA KALERA!
martes, 11 de noviembre de 2008
Ikasle Eguna '08

Egitaraua, azaroak 22:
10.30 - Ikasle Topaketak / Eskolan.
11.00 - Hezkuntza Sistema Nazionala. Umeentzako gunea (intxableak, pailasoak, jolasak…), erraldoiak, txistulariak… / Herrian.
14.00 - Bazkaria / Azokan.
16.00 - 17.30 - Bertso saioa / Azokan.
17.00 - 19.30 - Musika maratoia / Herrian.
17.30 - 19.30 - Elektrotxaranga herritik zehar (poteoa).
19.30 - Manifestazioa: 'Borrokak heziak, iraultza haziak!'.
20.00 - Ekitaldi Politikoa / Karpa erraldoian.
21.00tik aurrera. Karpa erraldoian:
Anger + Soziedad Alkoholika + Obrint Pas + Amaiur + Piperrak.
Karpa txikian:
Aritz Sound Sistem + DJ Bull + Musika gau osoan zehar.
Animatu eta etorri falta barik!
sábado, 18 de octubre de 2008
Independentzia Eguna aurkeztuko dute gaur Bilbon
Gazte independentistek aurkeztuko dute gaur arratsaldean Bilbon urriaren 25rako Hernanin antolatu duten Gazte Eguna. Arratsaldeko 8:30etan Etxebarrieta anaien plazatik abiatuko den kalejiraren ostean arkezpen ekitaldia egingo dute 7katu gaztetxean.
Egungo salbuespen egoera salatzeko eta iruzurren aurka Independentzia Eguna deitu dute gazte independentistek urriaren 25erako Hernanin. "Zatiketaren urteurren madarikatu horretan Euskal Estatu Sozialista eraikitzeko bidean antolatzen eta borrokatzen dugun guztiei" egin diete bertaratzeko deia. Autobusak antolatu dituzte auzoetan Hernanira joateko.
KONTZERTUETARAKO SARRERAK ERRONDABIDEN SALGAI
jueves, 9 de octubre de 2008
Okupazio Bulegoak ateak ireki ditu Bilbon
Gaur egun gazteok sufritzen dugun arazo larrienetakoa exebizitza eskubidearen zapalketa da. Bitartean etxe hutsak milaka kontatzen dira Euskal Herrian, eta okupazioa etxebizitza eskuratzeko askok hautatzen duten bitarteko bat da. Baina nola egin? Horretarako sortu berri dute Bilbon okupazio bulegoa, maila juridiko eta teknikoan aholkularitza tresna moduan, eta bestetik erakundeen ezintasuna nahiz espekulazioa salatzeko.www.okupaziobulegoa.org
