domingo, 30 de noviembre de 2008

UPVko Hauteskundeak


Abenduaren 2an Portugaleteko Nautikan izango den klaustrora joateko deia luzatu dio IAk ikasleriari


Ikasle Abertzaleak-ek UPVk errektore hauteskundeak direla asteartean Portugaleteko Nautika fakultatean burutuko den klaustrora joateko deia luzatu du. Unibertsitatearen izaera ez demokratikoa salatu dute, eta horren adierazletzat jo dute Klaustroa Portugaleten egitea


www.ikasleabertzaleak.org

GAZTE INTERNAZIONALISTEN ASANBLADA ABENDUAREN 13AN ZAZPI KATUN



Abenduaren 13an Bilboko 7KATU gaztetxean, Kamaradak sareak Gazte Internazionalisten Asanblada antolatuko du.

Asanblada honek zentzu berezia hartuko du arrazoi ezberdinengatik, Kubatar Iraultzaren 50. urteurrena ospatzeko 7KATU gaztetxeak antolatu duen astearen baitan kokatua egongo da eta Kamaradak Sareak osatutako “Migrazioa eta aldaketa Euskal Herrian” liburuxkaren aurkezpena egiteko bideratuko dugu, Boikot dinamiketarako gida xumea aurkeztuko dugu, gure plangintzaren errepasoa egingo dugu…

Internazionalismoa gure buruetatik, gure eskuetara eramatea izango da egun honen helburuetako bat, praktika internazionalista bultzatzea, gure auzo edo herrietan aurrera eramateko dinamikak proposatuz, herrien zapaltzaileeak markatuz, elkartasuna praktikara eramanez!

Guzti hau Euskal Herriko Gazte Mugimendua osatzen dugun gazteak elkartatuta, internazionalismoa Gazte Mugimenduaren baitan hedatuz joateko, Euskal Herria ez delako inoiz libre izango zapalduen mundu batean, gure etorkizuna, munduko beste herrien etorkizunari loturik doalako… Gure herria saldu nahi duten horiek ez dute inolako lotsarik munduko beste herriak ere zapaltzeko, eta argi eta garbi utzi behar diegulako, Euskal Herria salduko ez duten moduan ez dituztela munduko herriak zapalduko!

Abenduaren 13an Bilbon batuko gara Euskal Herrian internazionalismoa nola ulertzen dugun argi utziz, ONGismotik urrun, karidadetik urrun… herrien arteko borrokarako esparru gisa, elkarrengandik ikasteko, elkarri laguntzeko, herri subirauen proiektuak indartu eta aberazteko!

sábado, 29 de noviembre de 2008

ABENDUAK 3 EUSKERAREN EGUNA




EUSKARAREN ORDENANTZAK ORAIN!
ABENDUAK 3, ASTEAZKENA
12:00etan UDALETXEAN

ABENDUAREN 4ean HAUTESKUNDEAK UPVn

jueves, 27 de noviembre de 2008

Gaztetxeak ultraeskuindarren jo puntuan


PP alderdi ultraeskundarrak Bilboko gaztetxe guztiak Udalak desalojatzea nahi du. Horretarako mozio-proposamen bat aurkeztu du biharko Udalbatzan eztabaidatzeko. Gaztetxeaz gain, orain dela gutxi Udal eta Deustuko Gazte Asanbladaren artean sinatutako akordioa bertan behera uztea eskatzen du. BOM-ek gogor salatu du ultraeskuindarren jazarpen ideologikoa.

BOM-ek argitaratutako oharra:

PPk ostegun honetan udaletxean aurkeztuko duen mozioaren aurrean, non gaztetxeak ixteko bidean urrats garrantzitsu bat ematea proposatuko duen, BOMek jokoa ez jarraitu eta bere dinamikarekin aurrera egingo du.

BOM okupazioaren aldeko Bilboko taldea izanik gizarte eredu alternatibo bat aldarrikatzen dugu, gaztetxeak, etxebizitza eskubidea, ekologia etab.en alde. Instituzioek eskubide hauen gainetik espekulazio, zapalkuntza… politikak jorratzen dituzte. Gu ez gara haien tranpan eroriko, joko horretan aspaldi erabakita dago nor den irabazle eta nor galtzaile, guk ez dugu antzerki horretako paperik beteko.

Alternatibak sortzen jaioak gara, badakigu gure proposamenei muzin egiten dietela, ez gaituzte kontutan hartzen, beraien negozioetan traba bat besterik ez garelako, horregatik eszenatokitik jaitsi, beraien zirkotik atera eta gure ereduak eraikitzen dihardugu.

Hau da gure erabakia, badakigu ez dutela kontutan hartuko, baina jakin dezatela behintzat ez dugula beraien amua irentsiko, ez dute gure lana desbideratuko, eta oztopoak jartzen badizkigute, prest egongo gara erantzuteko.

Gure eremuak diren gaztetxeak landu eta alternatibak zabaltzea da gure borroka, eta haien ahalegin guztiak hutsalak dira herri borroka honetan.

www.mundurat.net/bom

AMNISTIAREN ALDEKO MUGIMENDUA


ABENDUAK 3, OSTEGUNA
ASANBLADA
19:30tan ERRONDABIDEN

miércoles, 26 de noviembre de 2008

Groenlandia aprueba la reforma de su estatuto de autonomía


Groenlandia ha aprobado la ampliación de su estatuto de autonomía, que reconoce su derecho de autodeterminación de Dinamarca y abre la vía a la independencia. El 75,54% de los groenlandeses apoyó la reforma.
El nuevo estatuto entrará en vigor el 1 de junio de 2009, coincidiendo con los 30 años de la autonomía groenlandesa, una de las dos que reconoce Dinamarca; la otra, las Islas Feroe, ya alcanzó un estatus similar en 2005.

martes, 25 de noviembre de 2008

PSOEk Euskal Herrian "demokraziaz mozorrotutako diktadura" ezarri duela salatu du ezker abertzaleak

Joseba Permachek EAEko Justizia Auzitegi Nagusian deklaratu behar zuela-ta, ezker abertzaleak elkarretaratzea egin du Bilbon eta PSOEk Euskal Herrian ezarri duen salbuespen estatua demokraziaz mozorrotutako diktadura dela salatuz

Ezker abertzaleak elkarretaratzea egin du gaur Bilboko Justizia Auzitegiaren aurrean, Joseba Permach EHAKren aurkako auzian deklaratzera bertara eraman dutela-eta.
Batasuneko mahaikide ohia hamar eta erdiak baino lehenago eraman dute auzitegira, eta garajetik sartu dute eraikinera. Kanpoan, Ertzaintzak segurtasun neurri handiak hartu ditu.
Justizia jauregiaren kanpoaldean, "Salbuespen egoerari stop. Euskal Herriak autodeterminazioa" lelopean, hamarnaka lagun bildu dira, eta Julen Aginakok, guztien izenean, euskal presoei aplikatzen zaien sakabanaketa eta "xantaia" politika salatu du. Izan ere, Permach Topasen dago gatibu, eta Bilbora joateko ehunka kilometroko bidaia egin behar izan duela gogoratu du.
Horrekin batera, nabarmendu du Permach eta beste mahaikide guztiak preso daudela "herri honen etorkizuna eta demokrazia eskuratzeko alternatiba bat defendatzen dutelako eta jakin badakitelako gatazka politikoa bakarrik demokraziaren bidez gainditu daitekeela, eta demokrazia Euskal Herriarentzat suposatzen du autodeterminazio eta lurraldetasun eskubideak aitortzea".

Aginakok esan duenez, "PSOEk Euskal Herriari aplikatu dion salbuespen egoera demokraziaz mozorrotutako diktadura bat da", izan ere, "frankismoan bezala, alderdi politikoak legez kanpo uzten ditu, ehunka militante politiko atxilotzen ditu, tortura erabiltzen du, ikurriñari jazarpena egiten zaio eta Euskal Herriari esistitzeko eskubidea ukatzen zaio".

Ildo horretan, errepresioak ez duela konponbiderik ekarriko eta ez duela marko demokratiko bateranzko aldaketa eragotziko nabarmendu du.
Ezker abertzaleak bide horretan lanean jarraituko duela esan du Aginakok. "Konponbidea euskal nazioari hitza ematetik etorriko da, hau da, zazpi herrialdeei eta hiru milioi euskal herritarrei", adierazi du.

lunes, 24 de noviembre de 2008

ALDE ZAHARREKO ERREPRESALIATU POLITIKOEN ALDEKO ELKARTASUN OTZARA

Alde Zaharreko errepresaliatuen aldeko
ELKARTASUN OTZARA!

ZOZKETA ABENDUAREN 31an EGUERDIAN!
TXARTELAK ERRONDABIDEN SALGAI

Hamaika Telebistak maskota aukeratzeko kontsulta bat abian jarri du

Hamaika telebistak kontsulta egingo du. Azaroaren 23tik aurrera Hamaika Telebista Bilbo imajinatzeko joko bat jarriko du martxan. Zu partaide nahi dute. Herritarrekin bat egin nahi dute Hamaika Telebista imajinatzeko.

Joko honetan parte hartzeko hiru bide daude:

www.hamaika.tv webean azaroaren 23tik aurrera “bozkatu” gainean klik egin eta jokoa zabalduko zaizu. SMSren bidez 5767 zenbakitara kodea bidaltzen eta azkenik, Bilboko Elkar eta Euskaltelen dendetan, Kafe Antzokian eta Kalderapekon aurkituko dituzun hautestontzietan paperezko botoa ematen.

Abenduaren bukaeran eta emisioa hasi aurretik jokoaren ondorioak plazaratuko dituzte. "Imajina ezazu nolakoa den Hamaika Telebista! Horra hor erronka".

Jokoan parte hartzen duten guztien artean zozketa bat izango da eta honako sariak irabaz ditzakezu: telebista bat, ordenagailu eramangarri bat, Ipodak, Mp3ak, Mpe4ak et sakelako telefonoak.

Kontsulta Hamaika Telebistaren eskutik dator.

HAUTESKUNDEAK VENEZUELAN

Chavez garaile udal eta eskualde hauteskundeetan

Venezuelan egin diren udal eta eskualde hauteskundeetan 22 estatutatik 17tan Hugo Chavezen aldeko gobernadoreak nagusitu dira. Hala ere, Caracas, Miranda, Zuila, Carabobo eta Tachira oposizioak bereganatu ditu.

Garaipen orokorra Hugo Chavezen alderdiarena izan den arren, oposizioak Venezuelako hiru estatu garrantzitsuenetan aginduko du: Carabobon, Zuilan eta Mirandan; gainera, Caracaseko alkatetza ere bereganatu du.

Partaidetza handia izan da, %65,45, azken urtetako portzentaje handiena izan da.

Estatuetako gobernadoreak eta udalak aukeratu dituzte Venezuelako biztanleek, baina Chavezen inguruko erreferendum gisa planteatu dira hauteskunde hauek.

domingo, 23 de noviembre de 2008

Ertzaintzak 3 gazte atxilotu zituen atzo Anoetan Segi-ko kartelak jartzea egotzita

Atzo arratsalde partean burutu zituen atxiloketak eta atxiloketak gauean aske utzi zituzten. Kolaborazio delitu bat egin izanaz akusatzen dituzte eta beraien aurkako bide judizialek aurrera egingo dute

Urkuluk ilegalizazioaren justifikazio politikoa burutu duen aste berean iritsi da ertzaintzaren gauzapen praktikoaren beste adibide bat. Gazte independentisten aurka irekia dagoen sorgin ehizan bete betean parte hartzen du ertzaintzak, beti ere espainiar estrategia errepresiboaren zerbitzuan. Hori erakusten dute modu honetako jarduerek.

Adierazpen askatasuna oinarrizko eskubide demokratikoa izaki, kartelak jartzeagatik atxiloketak burutzen dituen poliziak gutxi du demokratikotik.

PNV herri honetako sektore independentista baztertzeko eta ezabatzeko PSOErekin burutzen ari den elkarlanaren emaitzak dira modu honetako atxiloketok.

Urte honetan bertan gatazka politikoari loturik ertzaintzak 114 euskal independentista atxilotu ditu, asko entzutegi nazionalaren esku utziz. Honetaz gain 54 mobilizazio erasotu dituzte zauritu ugari eraginez. Datu hauek ondo erakusten dute norainokoa den PNVk ertzaintzaren eman dion funtzio errepresiboa.

erasoen aurrean... EUSKAL HERRIA KALERA!

OBRETARA MARTXA! DENOK ARRIGORRIAGARA!

www.ahtgelditu.org

HIPOKRISI ETA FAXISMOAREN AURKA BIDEOKLIPA

Des-kontrol taldea "Hipokrisi eta faxismoaren aurka" deituriko bideoklip bat atera du non euskal kultura arloko hainbat pertsonen babesa jasotzen du, haien artean Xabier Silveira, Fermin Muguruza, Iñigo Txapelpunk, Enrique Villareal "el Drogas", Niko MotorSex...
Abestian faxismoaren aurkako konpromezua adierazi nahi dute.



informazio gehiago: SARE ANTIFAXISTA

SEXU JAZARPENARI STOP!


Azaroaren 25a bortxakeria sexistaren aurkako nazioarteko eguna dugu. Zoritxarrez, 2008. urtean ere egun hau aldarrikatu beharko dugu. Emakumeek jasaten dugun indarkeria sexista hori, etxe barrukoa baino ez dela sinestarazi nahi diguten arren, modu askotara pairatzen dela jakin badakigu.

Egungo errealitate krudelak erakusten digu emakumeak gutxietsi, baztertu eta eraso egiten dituztela hainbat eremutan: etxean, lanean, kalean, ... Oraindik bukatu ez den 2008. urte honetan, gertakizun horien kronika beldurgarria da. Emakumeak euren etxeetan, kalean, jaietan, lanean eta eskoletan eraso dituzte eta eraso horiek gainera mota askotakoak izan dira; tratu txarrak, bortxaketak, sexu jazarpena eta hilketak besteak beste. Dagoeneko aurten Euskal Herrian 5 emakume hil dituzte.

Indarkeria sexistaz ari garenean ezin dugu modu isolatuan hitz egin; hau da, dagokion testuinguruan kokatu behar dugu. Horregatik, eraso horiek guztiak egungo jendarte eredu patriarkalaren ondorioz sortzen direla argi eta garbi esan behar dugu. Beraz, sustrai sozio-politikoa duen arazo estruktural larria da eta gizon eta emakumeen arteko harreman suntsitzailea sustatzen du.

Lan munduari dagokionez, egoera ez da bestelakoa. Izan ere, lan munduak emakumeak baztertzen edo gutxiesten jarraitzen du eta eraso modu ugari aurki ditzazkegu: lanpostuak, soldatak, lan baldintzak, etxeko lanak, zaintza lanak, ...

Emakumeak egoera eta baldintza kaskarrenetan egiten dugu lan eta horrek sexu jazarpena ahalbidetzen du. Horri aurre egiteko instituzioek onartzen dituzten politikak ez direla eraginkorrak ere agerikoa da. LABek sarritan salatu izan du aurpegia zuritzeko egindako politika hutsalak direla. LAB aspalditik ari da sexu jazarpenaren kontra modu berezian borrokatzen.

Aurten sindikatuak inoiz baino salaketa gehiago jaso ditu eta horrek esan nahi du arazoa benetan larria dela. Hala ere, salaketa jartzera ausartzen diren pertsonak gutxi batzuk besterik ez dira eta arazo nagusia da kasu asko eta asko salatu gabe geratzen direla, pausu hori emateko beldur direlako. Eraso dituzten emakumeak beldur dira ulertuko ote dituzten, babesik jasoko ote duten, errugabe ote diren, ...

Sexu jazarpenaren inguruko hipokresia gainditu behar dugu, ezin ditugu egoera hauek onartu. Gure ustez, sexu jazarpena garaitzeko guztion laguntza beharrezkoa da eta lehenik eta behin jarrera konplizeak dira suntsitu behar ditugunak.

Baina erronka hori lortzeko eragile politiko eta sozialen jokabideak askoz eraginkorragoa eta eredugarriagoa izan beharko du. Horrez gain, LABek sindikalgintzak berebiziko erantzukizuna daukala azpimarratu nahi du eta konkretuki helburu hori gauzatzeko bi lan ardatz aurrera eramatea beharrezko ikusten du:

- Prebentzioa: sexu jazarpenik egon ez dadin estrategia bat martxan jarriz.

- Erantzuna: Sexu jazarpenari aurre egiteko behar diren neurriak bermatuz. Horretarako, LABen daukagun protokoloa lan tresna bihurtu nahi dugu.

AZAROAK 25, Asteartea
MANIFESTAZIOA
ARRIAGAN 19:30


SEXU JAZARPENARI STOP!

sábado, 22 de noviembre de 2008

viernes, 21 de noviembre de 2008

Euskal Herria Euskaldunaren bidean, ofizialtasuna!


Euskal Herria, euskaldunon herria, euskara dugunon herria alegia. Luze egin genezake historian atzera egingo bagenu, milaka urte dituen hizkuntza batetaz eta herri batetaz ari baikara. Beste batetarako utziko dugu ordea, historia interesgarria bada ere, eta gauza askotan arrazoia ematen badigu ere, garrantzitsuena oraina baita. Eta esan beharra dago gaur egun bagarela, euskara gure herrian, Euskal Herrian, badagoela, batzuk nahiko zutena baino askozaz ere presenteago. Eta hori da benetako arrazoia, arrazoirik garrantzitsuena. Ez dezagun bada galtzen utzi; izan ginelako, bagarelako, izango gara.

Euskarak ordea ez du bere etorkizuna ziurtaturik. Unescok argitaratu duen bezala, euskara desagertzeko arriskuan dauden hizkuntzen zerrendan dago. Atera dezagun beraz zerrenda horretatik, eman diezazkiogun beste milaka urte gure altxorrik preziatuena den, eta gure nortasunaren ikurrik adierazgarriena den euskarari. Gauza asko aldatu beharko ditugu ordea horretarako.

Azken aldi honetan, egia esanda azken mendeetan bezala, euskararen gaia eztabaidagai izan da arrazoi ezberdinengatik Euskal Herri osoan. Eskolako hizkuntza ereduen eztabaida dela, Vascuencearen legearen eztabaida dela edo frantziar konstituzioaren moldaketa xumeak direla, euskararen gaia esan bezala eztabaidagai izan da azken hilabeteetan.

Nafarroari dagokionean, lotsagarriak dira urte hauetan guztietan UPN, CDN zein PSNk egindakoak. Vascuencearen legetik hasita, euskarazko hedabideei diru-laguntzak kentzeraino. Izan ere, nola ulertu daiteke Nafarroako jendarteak hizkuntza eskubide batzuk onartuak izatea al ez (eta onartuak diogu, izan ere onartzetik gauzapenera tarte handia baitago) bizi diren lekuaren arabera? Hau da, nola ulertu daiteke Nafarroa hiru zonaldeetan banatuta egotea? Badirudi guztiak balio duela euskararen normalkuntza oztopatzeko; lege murriztaileak, isunak, administrazioa euskalduntzeko urratsik ez ematea, British lehen eta orain TIL delakoaren asmakizuna hezkuntzan, euskaltegiei trabak jarri, hedabideei diru-laguntzak ukatu, irratiei lizentziak lapurtu, aurrekontuetan ahalik eta diru gutxien inbertitzea...... Ez dugu jarraituko, orriak beharko genituzke-eta egin dituzten guztiak aipatzeko. Hori bai, aurpegia zuritzeko asmoarekin Euskarabidea sortzen dute, Perez Nievas Nafarroa Oinezera doa (diskurtso lotsagarria egitera beti ere), eta era horretako hiruzpalau argazki politak bilatzen saiatzen dira.

Euskara normalizatuko bada, Euskal Herri euskalduna lortuko bada, ezinbestekoa da Euskal Herri osoan herritarren hizkuntza eskubide guztiak bermatzen dituen euskararen ofizialtasuna lortzea. Horrek izan behar du bide honen jatorria, baina argi izan behar dugu bidearen hasiera baino ez dela. Izan ere, horrekin bakarrik ezin daiteke euskararen egoera normalizatu. Horren adibide ezin hobea dugu Euskal Autonomi Erkidegoan, non hizkuntza ofiziala izanagatik normalizaziotik oso hurrun dagoen. Azken batean, hizkuntza politika berria da Euskal Herriak behar duena. Hizkuntza politika bakarra, nazionala, burujabea eta euskararen normalizazioa helburu izango duena alegia. Unescok Nazioarteko Kultur Kooperaziorako Printzipioen Deklarazioan adierazi bezala, ezker abertzaleak uste baitu “herri orok bere kultura garatzeko eskubidea eta betebeharra duela”.

Ez iezaguzue utopikoak deitu, ez eta maximalistak ere, izan ere, ez gaude frantsesek Frantzian, espainolek Espainian edo alemandarrek Alemanian dituzten hizkuntz eskubideetatik haratago ezer eskatzen ari, beraiek dutena baino ez gaude eskatzen-eta. Gure hizkuntzak dagokion lehentasuna eta statusa eskuratzea.
Egungo egoeratik, ordea, ezinezkoa da euskarak behar duen ofizialtasuna lortzea; inposizioan eta zatiketan oinarritutako Foru Hobekuntzak euskara zokoratu eta desagertu dadin oinarriak ezartzen dituelako. Euskara Nafarroan ofiziala izan dadin, erabakitzeko eskubidean oinarritutako aldaketa politikoa beharrezkoa da.

Aipatutako bide horretatik, herritar eleanitzez osatutako Euskal Herri euskalduneraino, belaunaldi berriak euskalduntzeko beharrezkoa den hezkuntzaren euskalduntzea eman beharko da, bai eta helduen alfabetatzea bermatzeko planteamendu zehatzak egin ere. Lan mundua, administrazioa, hedabideak, gure eguneroko jarduera...... euskaldundu. Gauza asko bide horretan egiteko. Bide polita zein malkartsua. Guztion lana eskatzen duen bideaz ari baikara. Has gaitezen luze gabe beraz bidea eraikitzen. Horretarako badugu lehenengo hitzordua larunbat honetan, Iruñean, Euskal Herriko hiriburuan, euskaraz bizitzeko eskubidearen alde, euskara ofiziala lelopean burutuko den manifestazioan.

www.ezkerabertzalea.info

Kukutza Gaztetxeari begira Espainiako poliziak jarritako kamerak antzeman dituzte


Kukutza III Gaztetxeko kideek gaztetxeari begira zeuden Espainaiko polizialak jarritako kamarak antzeman dituzte, eta gaur arratsaldean jazoera baloratzeko prentsaurrea burutu dute. Poliziak goizean zonaldea okupatu du eta kamara zegoen auto poliziala eraman du.

Kukutzak atera duen oharra:

Azaroaren 19an konturatu gara gaztetxeko atearen aurrean kamara kamuflatua zegoela. Kamara kotxe baten bandeja gainean zegoen, LEGO motako jokuarekin egindako gaztelu txiki baten barruan izkutatuta.

ImageHonen aurrean Kukutzako asanbladak onartezina ikusten du poliziaren jarduera hauek eta hauen arduradun politikoei zera geldetzen diegu, zergatik kontrol hau? Ez al zaizue gustatzen guk egunero eraikitzen dugun gizarte eredua, berdintasunean, elkarlanean, auzoaren eta ehundaka kolektiboren parte hartzean oinarritua?

Kukutza III Gaztetxetik poliziak gaztetxeen kontra eramaten duen kontrol soziala gogor salatu nahi dugu.

miércoles, 19 de noviembre de 2008

El rey español recibe una sonora pitada a su llegada al Euskalduna

La visita de Juan Carlos de Borbón a Bizkaia para participar en el XXV aniversario de Confebask y en la inauguración de la Fundación de Trabajadores de la Siderurgia Integral ha suscitado el rechazo de agentes políticos, sociales y sindicales. A su llegada al Palacio Euskalduna, ha sido recibido con una sonora pitada por parte de delegados y afiliados de LAB, que se han concentrado para denunciar el papel de Confebask en el "recorte de los derechos de los trabajadores".

lunes, 17 de noviembre de 2008

"Santi Brouardek eta Josu Muguruzak bi erreferente politiko izaten darraite"


Horrela mintzatu da gaur goizean Tasio Erkizia Santi Brouard eta Josu Muguruza GALek eraildako bi buruzagi abertzalei aurtengo omenaldiaren berri ematean. Ostegunerako manifestazioa deitu dute, 19:30etan Santiren kontsultatik abiatuta (Errekalde zumarkalea 12). Goizean lore eskaintza bana egingo dute Errekalden, 11etan eta Ametzolan, 12etan.

Ezker abertzaleko ordezkaritza zabal batek gaur goizean aurkeztu du ostegunerako GALek eraildako Santi Brouard eta Josu Muguruza buruzagi independentistei omentzeko aurtengo ekitaldiak.

Ostegun goizean, azaroaren 20an, lore eskaintza bana egingo dute Errekalden (11:00etan) eta Ametzolan (12:00etan). Arratsaldean manifestazio bat egingo dute GALen sorreran erantzukizun politikoak izan zituen PSOE alderdiak Bilbon okupatzen duen egoitzatik. Mobilizazioa arratsaldeko 7:30etan abiatuko da eta ostean ekitaldi politikoa egingo dute Areatzan.

Gaurko agerraldian argi utzi nahi izan dute bai Santi Brouardek bai Josu Muguruzak bi erreferente politiko izaten darraitela, "herri honentzat irtenbide demokratikoa lortzeko erakutsi behar dugun irmotasuna eta determinazioaren eredu direlako", Tasio Erkiziaren esanetan.

Elena Bartolomérekin eta Edurne Brouardekin batera, Erkiziak estatu krimen horiek salatu ditu eta justizia exijitu du. Memoria historikoa hainbeste aipatzen den une honetan zilegia iruditzen zaie indepedentistei erailketa horietan Espainiako estatuaren goi ordezkariek izan zuten erantzukizuna ikertzea eta ardura politikoa asumitzea.

Erkiziak PSOEren gobernuak bi hilketa horietan erantzukizun zuzena izan zuela argi utzi ondoren, salatu du ardura garrantzitsuak izan zituztenak epaituak ez direla izan. "Are gehiago, gaineratu du, oraindik postu politikoetan darraite".

Espainiako monarkia Bilbon ongi etorria ez dela aldarrikatzeko deia


LAB sindikatuak salatu duenaren arabera, datorren asteazkenean, azaroaren 19an Espainiako Erregea Euskalduna jauregian izango dugu Confebask patronalaren 25 urteurrena ospatzen. Errege espainiarraren harrera arbuiatzeko eta Euskal Herritarren autodeterminazio eskubidea aldarrikatzeko kontzentrazioa deitu eta herritarrak bertan parte hartzera animatu ditu. Hona hemen asteazkeneko hitzordua: Azaroaren 19an, goizeko 11:30etan Kasilda Iturrizar parkean (Euskalduna Jauregiaren aurrean).

viernes, 14 de noviembre de 2008

16. KORRIKA AURKEZTU DA GAUR BILBON

165 FUTBOLARI ETA FUTBOLRI OHIEK BAT EGIN DUTE EUSKAL HERRIA IZENAREKIN ETA UKO EGIN DIOTE EUSKADIREKIN JOKATZEARI


Aurreko astean Euskadiko Futbol Federazioak (EFF) aurtengo abenduan Euskadi-Iran partidua izango dela publikoki esan ondotik, idatzi hau sinatzen dugun euskal futbolariok Euskal Herri osoari zuzendu asmoz, honako hausnarketa plazaratu nahi dugu:

Euskal futbolariok gure nazioa munduaren aurrean ordezkatzeko dugun nahia eta borondatea argiki plazaratu izan dugu urtez urte antolatu izan diren lehia ezberdinetan. Bide honetan eman diren pausoak nabarmenak izan dira, azken urratsa pasa den urtean eman genuelarik.

Urratsak urrats, egun euskal futbolariok bizi dugun errealitatea gure nahi eta borondatetik oso urrun kokatzen dugu. Gaur egun Euskal Herri osoko futbolariak biltzen gaituen futbol federaziorik ere ez dugu.

Euskadiko Futbol Federazioak ez ditu aintzat hartzen Nafarroa Garaia, Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoan dauden futbol taldeak. Halere, ustez pausoak emateko borondateak bultzaturik, gaur gaurkoz nazio mailan aritzen den gizonezkoen selekzioa osatzerakoan zazpi euskal lurraldeetako futbolariak hartzen dira kontutan. Zentzu horretan ulertu behar da pasa den urtean eman genuen urratsa, hortik dator EUSKAL HERRIKO SELEKZIOAren izena eta izana.

Euskadiko Futbol Federazioko kideek futbolarion ordezkaritza batekin bilkura egin zuten irailean. Aurtengo gabonetako partidari begira gauzak nola zeuden azaldu asmoz bi aukera posible jarri zitzaizkigun mahai gainean: bata, aurten iazko aurrera pausoari muzin egin eta “Euskadi” izenarekin jokatzea eta bestea, hori onartu ezean, aurten partidarik ez jokatzea. Beren hitzetan, ez zeuden erabat ados bi aukeretako inorekin, baina ez omen dute beste irtenbiderik.

Garbi azaldu zitzaigun zergatik eta nork aginduta aldatu behar zen “Euskal Herria” izena, baina atal honen zehaztapenak Euskadiko Futbol Federazioari dagozkio azaltzea, gu ez gara horretan sartuko.

Gaur egun euskal kirolariak batuko gaituzten federazio nazionalik ez egoteaz gain, egungo Euskal Autonomi Erkidegoko federazioetatik ez dago borondate eta asmorik norabide horretan pausoak emateko. Are gehiago, norabide honetan emaniko aurrera pausoetan atzera egin nahi dute. Gaur egun izenaren aitzakian atzera egin nahi dutenak, bihar osaketaren baitan (zazpi herrialdetako futbolariak kontutan hartzen ditu egungo selekzioak) ere atzera egin eta Euskal Autonomi Erkidegoko selekzio bat osatu nahiko dute agian; beste hainbat kiroletan gertatzen den bezala.

Euskal Herriko kirolariok ez gaude prest atzera egiteko. Guk zazpi herrialde eta 21.000km²-k osatzen duen nazioa ordezkatu nahi dugu eta horrek gaur eta orain “Euskal Herria” izena du.

Guztiok dakigu “Euskal Herria” izenarekin zein arazo dagoen. Instituzioetatik “Euskadi” hitza, terminoa, mamiz hustu dute. Gaur egun Araba, Behe Nafarroa, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa Garaia, Lapurdi eta Zuberoak osatzen duten nazioari “Euskal Herria” deritzo.

Horren adibide, esaterako:

Urriaren 25ean Gasteizko Gobernutik antolaturiko ekitaldian “Euskal Herria” hitzak osatu zituzten herritarren parte hartzearekin.

Edota:

Iaz, Bilboko kaleak bete zituzten milaka euskal zaleek “Euskal Herria nazio bat selekzio bat” aldarrikatu zuten.

Pasa den urtean, EFF-k eta jokalariok hala adostuta, euskal selekzioak aurrera pauso bat eman zuen “Euskal Herria” izena bere eginaz eta aurten “Euskadi” izenarekin jokatzea atzera pausoa litzateke.

Zergatik behartu nahi gaituzte Euskal Herriko kirolariak atzera egitera?

Euskal Herriko kirolariok ez gaude prest atzera egiteko. Iaz errealitate bihurtu genuen ametsa, ez dugu berriro amets bihurtzen utziko. Kirolariok ez dugu atzera egingo.


Euskal Herriko futbolariok gure hitzari eta konpromisoari eusten diogu Euskal Herriaren eta zaleen aurrean
. Gaur arte eginiko bideari eutsi eta aurrera pausoak emateko prest gaude. Aukeratuak izaten garen heinean, partidak jokatzeko prest gaude, hori da gure nahia.

Bazekiten, esan genielako, atzera egiteak aurten partidarik ez jokatzea ekar zezakeela. Guk, aurreko urtean beraiekin adostu genuen erabakia mantentzeko eskatzen diegu, Euskal Herriko Selekzioak, nazioarteko txapelketa ofizialetan herri gisara parte hartzeko aukera izatea lortzeko bidean atzera egin ez dezagun.

Beraiek hartu dute atzera egiteko erabakia, beraiek dira emandako hitza bete ez dutenak eta orain, haiei dagokie zuzentzea. Hala ez bada, gu ez gara partida jokatzera joango. Eta beraiena izango da ardura.

Euskal Herrian 2008ko azaroaren 13an

Euskal Herriko Futbolariak

Botoi gorri bat BBKren Gizarte Ekintzaren aurka


Ohianka Bakearen Erreginako egoilearen aldeko elkarteak botoi gorri bat aparrean eramatea gonbidatu digu. Ikur honekin BBKren gizarte proiektuak desegitearen kontra eta zaharren egoitza ez ixtea errebindikatu egin nahi du.

Gainera Larunbata honetan izango den manifestaziora joateko Bizkaiko gizarteari deialdia luzatu dio. Hau 11:30etan biribila plazatik BBKren Zentralera burutuko da, egoiliar eta lehen aipatutako helburuaren alde.

Baita ere Bizkaiko Batzar Nagusietan atzo izan zuten babesa azpimarratu dute, zaharren helburuak bereganatzen, hustea geldiaraziz, zatika konpondu, zaharrekin edo haien ordezkariekin proiektua adostea eta dagoen kontratua errespetatuz.

Batzar Nagusietan, aurrezki kutxak arduragabekeri kalkulatuta izan duena eta Aldundiaren kidetasuna argitu ziren, aldi berean EAJk abstentzioaren aldeko jarrera hartu izanak agerian utzi du adinekoek jeltzalen laguntza ez dutela jaso "BBKren zuzendaritzan gehiengoa dutelako”.


EUSKO JAURLARITZAK ETXEBIZITZA ESKUBIDEA ZOZKETATUKO DU!
AZAROAK 14, OSTIRALA
9:30etan La Casillan
KONZENTRAZIOA

martes, 11 de noviembre de 2008

KRISIA


Irailerarte BBVA banketxeak 4.321 milioi €-ko irabaziak izan ditu.
- Astero hildako langileak.
- Gazteak ezin gurasoen etxetik alde egin.
- Emakume Alargunak hilabeteko 600€-rekin bizirauten.
- Komertzio txikia ixten.
- Nekazariak pobrezian.
- Gero eta Langabezi Handiagoa.
- Emakumeak adindunak eta gaixoak zaintzeko etxean geratu behar.
- Gero eta zailagoa erosketako gurditxoa betetzea.... eta zuk ez dakizu nola iritsiko zaren gabonetara.
Bitartean gobernu kapitalista petriarkalek gure diruaren 350.000 milioi € oparitu diete banketxeei gauzak aldatu ez daitezen.
Sistema hau aldatu behar da!
Euskal Herriak aldaketa sozial eta politikoa behar ditu!
Euskal Herriak erabaki behar du!
Kapitalismoa Akatu !!!

Ikasle Eguna '08


Ikasle eta abertzaleen 20. urteurrena ospatzera deitu dute azaroaren 22rako Erandion.

Egitaraua, azaroak 22:
10.30 - Ikasle Topaketak / Eskolan.
11.00 - Hezkuntza Sistema Nazionala. Umeentzako gunea (intxableak, pailasoak, jolasak…), erraldoiak, txistulariak… / Herrian.
14.00 - Bazkaria / Azokan.
16.00 - 17.30 - Bertso saioa / Azokan.
17.00 - 19.30 - Musika maratoia / Herrian.
17.30 - 19.30 - Elektrotxaranga herritik zehar (poteoa).
19.30 - Manifestazioa: 'Borrokak heziak, iraultza haziak!'.
20.00 - Ekitaldi Politikoa / Karpa erraldoian.
21.00tik aurrera. Karpa erraldoian:
Anger + Soziedad Alkoholika + Obrint Pas + Amaiur + Piperrak.
Karpa txikian:
Aritz Sound Sistem + DJ Bull + Musika gau osoan zehar.
Animatu eta etorri falta barik!

Hizkuntza zapalkuntza agerian utzi zuten Uribarrin


Urtero lez, EHEk Ezabaketa Eguna egin zuen ostiralean. Herritarrei parte hartzera eta salaketari bide ematera dei egin zieten, betiere euskararen ofizialtasunaren aldarriari lehentasuna emanda. Bilbon Uribarrin izan zuten hitzordua.


Hogei pertsona inguru bildu ziren arratsaldeko 19etan "Euskal Herri Euskalduna" lemarekin deituriko kontzentrazioan. 19.30ak aldera kalejirari ekin zioten. Trikitixa eta panderoaz lagundurik auzoko paisai linguistikoa euskalduntzen ibili ziren ordu eta erdian.


Hasieran Osakidetzan egin zuten geltokia, Osakidetzan euskaraz pegatinekin anbulatorioa josiz. Ondoren auzotik zehar dauden hainbat kartelen gainean pegatu zituzten "Euskaraz eta kitto" eta "eta hau... zergatik ez euskaraz?" lema zuten pegatak. Gehiengoa "se vende" kartelak, garaje, obra eta banketxetako kartel eta propagandak izan ziren.

Emakumeen kontrako eraso berri bi

ASKI DA! EMAKUMEON AURKAKO ERASORIK EZ!

Emakumeen aurkako indarkeria delituak egin dituztelakoan bi gizon atxilotu zituzten atzo Udaltzaingoak eta Ertzaintzak, izan ere, horietako batek neska lagun ohia eta haren lagun bat jipoitu zituen Alde Zaharrean eta besteak ukipenak egiteagatik. Bestalde, larunbatean Deustun gertatuko erasoa salatzeko kontzentrazio egingo dute bihar Done Petri plazan. Mobilizazioa 7etan hasiko da.



Lehen erasoa Alde Zaharreko Barrenkale kalean gertatu zen atzo arratsaldean. Bertan 38 urteko A.C.S. gizonezkoak neska lagun ohia eta haren lagun bat kolpatu ostean atxilotu zuen Udaltzaingoak. Udal iturriek jakinarazi dutenez, erasoaren lekukoa izan ziren gazte batzuk atxiki zuten erasotzailea Udaltzaingoa agertu arte.



Bestalde, Ertzaintzak 27 urteko I.C. atxilotu zuen atzo ustez emakume bati sexu-erasoa eta iruzurra egiteagatik. Barne Sailaren arabera, salaketa jarri duen emakumea pasa den asteartean "igarle" baten kontsultara joan zen, lana bilatzen laguntzeko eskatuz.

Emakumearen arabera, petrikiloak usaindun barrita bat iziotu zuen eta "zorabioa" eragin zion. Ondoren, biluzteko agindu zion emakumeari eta genitalak ukitzen hasi zen.

martes, 4 de noviembre de 2008

Coke EZ! MANIFESTAZIOA


AZAROAK 8, LARUNBATA
12:00 SAN JUAN (MUSKIZ)
www.coordinadoraanticoke.blogspot.com



Hizkuntza gatazka puri-purian ematen den honetan, hizkuntza zapalduaren, euskararen aldeko ekimenek geroz eta indar gehiago hartzen ari dira. Urtez urte EHEk deiturik burutu izan den Ezabaketa Astea iritsi da gurera, ekimen batekin eman zaiola hasiera aste honi; hizkuntza zapalkuntzaren adibideak agerian utzi eta hauek posible egiten dituzten hizkuntza politika arrotzak salatzeko unea dugu.

Izan ere, euskaraz normaltasunez bizitzea, ez da posible. Eremuz eremu topatu ditzakegu euskararen bazterketa eragiten duten adibideak, izan publiko edo pribatuan. Kaletik edota errepidetik goazela ere, gure hizkuntza eskubideen zapalkuntzaren adibideak topa ditzakegu; paisaia linguistikoari erreparatu besterik ez dugu. Ez dugu aurkituko, oro har, euskara hutsean idatziriko seinalerik Euskal Herri osoan; alabaina, erdara hutsean idatziriko seinaleak maiz kausituko ditugu. Eta hori larritzekoa da, benetan.

Egoera hau ahalbidetzen duten errudunak egungo hizkuntza politikak eta hauek aurrera eramaten dituztenak dira. Politika horiekin aurrera eramaten dituzten ideia nagusiekin, elebitasunean eta euskararen marjinazioan oinarritutako ideiekin, euskaldunak bereizkeriara eramaten gaituzte. Euskara beti irudikatu dute bigarren mailako eta ondorioz, baita honen erabiltzaile izan diren, garen eta izango direnak ere; beti izan gara bigarren mailako herritar gure herrian bertan, beti izan gara baztertuak euskararena beharko lukeen herrian. Eta egoera hau aldatu beharra dago.

Bada garaia euskarari lehentasuna emango dioten politikak garatzen hasteko. Euskarak lehentasunezko izateaz gainera, guztiak ezagutu beharrekoa behar du izan; eta hori egoera bakar batek ahalbidetu dezake: Euskal Herriko berezko hizkuntza izendatu eta lurralde osoan bere ofizialtasuna aitortzen denean. Horrela, euskaldunon hizkuntza eskubideak errespetatuko diren errealitatearen aurrean aurkituko gara: gure herrian euskaraz biziz, Euskal Herri euskaldunaren eskenatokian.

Euskal Herri euskaldunaren gainean izateko ardura guztiok dugu. Herritarrak izan behar gara bide horretan akuilu, eta lehenbailehen; galbidera eramango gaituen egoera luzatu beharrean, eraikuntza lanari ekiteko garaia da! Eta aukera ezin hobea eskaintzen digu aste honek; hizkuntza zapaltzaileen aurrean, euskararen lehentasunezko izaera erakustera joango gara aste honetan zehar herri zein eskualdeetan antolatuak diren ekimen ezberdinetan.

Euskal Herri euskalduna eraiki!
Euskara ofiziala Euskal Herri osoan!

lunes, 3 de noviembre de 2008

domingo, 2 de noviembre de 2008

LENIN EGUNA ZORROTZAN




Milaka lagun Gasteizen GAROÑARI EZ! ohikatuz


Herriaren hitza errespetatu, Garoña itxi orain! zioen pankartaren atzean, bost mila lagunetik gora bildu ziren atzo iluntzean Gasteizen. Duela hogeita hemezortzi urte zentral nuklearra ustiatzeko baimena jaso zuenetik Garoñak sortu dituen kalteak ixteko nahikoa arrazoi direla diote ekologistek. Eta baimenak 40 urteko epea izanik, hau une erabakigarria dela diote .

Udalak bere gain hartu beharko luke Erriberako azokaren berrikuntza-lanen kostua


Udalak, Erriberako Azokaren jabea den arren, 1983tik ez du euro bat ere inbertitu azokaren mantenimenduan. Orain ezin ditu behartu merkatariak berrikuntza-lanen kostuaren zati handi bat beren gain hartzera.Argi dago Azokak egun duen egoera kaxkarra udalaren utzikeriaren ondorioa izan dela. Udalak egindako kudeaketa txarrak eta EAJk eta IUk osatzen duten gobernu-taldearen espiritu pribatizatzaileak egungo egoerara eraman dute Azoka.Udalak orain argitu behar du nola egingo dion aurre berrikuntza-lanaen kostuari. Orain arte erakutsitako ixiltasunak adierazten du kostuaren zati handi bat merkatarien kontura izango dela.Ezker abertzaleko udal taldea horren kontra azaltzen da bi arrazioengatik: Bata: Udalak ezin die exijitu merkatariei inbertsio handiari aurre egiteko, bestela Azokak beti izan duen berezitasun bat galduko luke: Salneurrien eta Kalitatearen Arautzailea izatea, alegia.Bigarrena: Udal gobernuak bere gain hartu behar du berrikuntza-lanen ardura, bera baita Azokaren jabea.Bukatzeko, orain arte egondako akatsak errepika ez daitezen, Kudeaketa-eredu mistoa sustatu behar da, irekia eta gardena, iritzi guztiak kontuan har daitezen eta etorkizuneko plana egitean alde guztiak ordezkaturik egon daitezen.


Bilboko Ezker Abertzalea