martes, 11 de noviembre de 2008

Emakumeen kontrako eraso berri bi

ASKI DA! EMAKUMEON AURKAKO ERASORIK EZ!

Emakumeen aurkako indarkeria delituak egin dituztelakoan bi gizon atxilotu zituzten atzo Udaltzaingoak eta Ertzaintzak, izan ere, horietako batek neska lagun ohia eta haren lagun bat jipoitu zituen Alde Zaharrean eta besteak ukipenak egiteagatik. Bestalde, larunbatean Deustun gertatuko erasoa salatzeko kontzentrazio egingo dute bihar Done Petri plazan. Mobilizazioa 7etan hasiko da.



Lehen erasoa Alde Zaharreko Barrenkale kalean gertatu zen atzo arratsaldean. Bertan 38 urteko A.C.S. gizonezkoak neska lagun ohia eta haren lagun bat kolpatu ostean atxilotu zuen Udaltzaingoak. Udal iturriek jakinarazi dutenez, erasoaren lekukoa izan ziren gazte batzuk atxiki zuten erasotzailea Udaltzaingoa agertu arte.



Bestalde, Ertzaintzak 27 urteko I.C. atxilotu zuen atzo ustez emakume bati sexu-erasoa eta iruzurra egiteagatik. Barne Sailaren arabera, salaketa jarri duen emakumea pasa den asteartean "igarle" baten kontsultara joan zen, lana bilatzen laguntzeko eskatuz.

Emakumearen arabera, petrikiloak usaindun barrita bat iziotu zuen eta "zorabioa" eragin zion. Ondoren, biluzteko agindu zion emakumeari eta genitalak ukitzen hasi zen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario