Udalak, Erriberako Azokaren jabea den arren, 1983tik ez du euro bat ere inbertitu azokaren mantenimenduan. Orain ezin ditu behartu merkatariak berrikuntza-lanen kostuaren zati handi bat beren gain hartzera.Argi dago Azokak egun duen egoera kaxkarra udalaren utzikeriaren ondorioa izan dela. Udalak egindako kudeaketa txarrak eta EAJk eta IUk osatzen duten gobernu-taldearen espiritu pribatizatzaileak egungo egoerara eraman dute Azoka.Udalak orain argitu behar du nola egingo dion aurre berrikuntza-lanaen kostuari. Orain arte erakutsitako ixiltasunak adierazten du kostuaren zati handi bat merkatarien kontura izango dela.Ezker abertzaleko udal taldea horren kontra azaltzen da bi arrazioengatik: Bata: Udalak ezin die exijitu merkatariei inbertsio handiari aurre egiteko, bestela Azokak beti izan duen berezitasun bat galduko luke: Salneurrien eta Kalitatearen Arautzailea izatea, alegia.Bigarrena: Udal gobernuak bere gain hartu behar du berrikuntza-lanen ardura, bera baita Azokaren jabea.Bukatzeko, orain arte egondako akatsak errepika ez daitezen, Kudeaketa-eredu mistoa sustatu behar da, irekia eta gardena, iritzi guztiak kontuan har daitezen eta etorkizuneko plana egitean alde guztiak ordezkaturik egon daitezen.
Bilboko Ezker Abertzalea
No hay comentarios:
Publicar un comentario