miércoles, 13 de julio de 2011

Arantza Zulueta abokatua atxilotu du Guardia Zibilak Hernanin

2011/07/13 Branka

Baldintzapean zegoen aske, baina bere egoera aldatu dela adierazi diote. Zenbait hedabidek eman duten lehen informazioak atzo Baigorri inguruan aurkitu zituzten zuloekin lotu dute. Bihar deklaratuko du Auzitegi Nazionalean. Euskal presoen abokatuen kontrako jazarpena salatzeko eta Zuluetaren askatasuna aldarrikatzeko elkarretaratzea deitu dute ostegunerako, arratsaldeko 7:30etan Etxebarrieta anaien plazan.

Guardia Zibilak Arantza Zulueta abokatua atxilotu du gaur arratsaldeko lehen orduan Hernanin. Gaur 16:00ak inguruan zenbait hedabidek zabaldu dute albistea eta BERRIA.INFOk baieztatu ahal izan du. Atxiloketaren unean adierazi diote bere egoera aldatu egin dela, eta bihar 10:00etan deklaratuko du. Ez dute inkomunikatu.

Zenbait hedabidek hasieran atzo Baigorri inguruan aurkitu zituzten zuloekin lotu dute Zuluetaren atxiloketa. Guardia Zibilak, ordea, horrelakorik ez du baieztatu. Abenduan utzi zuten aske abokatua, 60.000 euroko bermea ordainduta, eta martxoan Fernando Grande-Marlaska epailearen aurrean deklaratu ostean, Fiskaltzarik bere kontrako neurririk eskatu ez zuenez, libre geratu zen.

Zazpi hilabete eman zituen espetxean Zuluetak, operazio zabal batean, ETAren mezulari zelakoan.

Aurreko astean Bateragune auzian parte hartu zuen Zuluetak, eta beste gauza batzuen artean gatazka gainditzeko sortu diren aukerak ez zapuzteko eskatu zion epaimahaiari.

Berriatik hartutako albistea.

UZTAILAK 16, MANIFESTAZIO INTERNAZIONALA KUKUTZA GAZTETXEAREN ALDE.


MANIFESTAZIO INTERNAZIONALA
INTERNATIONAL DEMONSTRATION

BILBO. Udaletxetik Errekalderaino
UZTAILAK 16 JULIO-JULIOL-JULY



Lipdub- Kukutza