martes, 25 de marzo de 2008

ALDE ZAHARREKO ERREPRESALIATUAK

AHAZTUAK 1936 1977 en HITZALDIA


APIRILAK 2, ASTEAZKENA
19:30etan
HITZALDIA
"Los cinco de celorio"
laburmetraia
ikusgai egongo da.


miércoles, 19 de marzo de 2008

HAIZPEA ASKATU! BATASUNA AURRERA!

ERREPRESIOA



Baionako polizia etxean daukate Haizpea Abrisketa, atxilotuta
Atzo arratsaldean atzeman zuen Frantziako Poliziak Batasuneko mahaikidea, Hendaian. Oraindik argitu gabe dago zergatia.
Frantziako Poliziak Baionako polizia etxean dauka atxilotuta Haizpea Abrisketa Batasuneko mahaikidea, atzotik. Hain zuzen, atzo 14:30 eta 15:00 bitartean atzeman zuen hura, Hendaian (Lapurdi), kalean. Askatasunak ohar batean adierazitakoaren arabera, hasiera batean atxiloketa Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz egin zela jakinarazi zieten, baina oraindik baieztatu gabe dago zergatia.Iturri batzuek diotenez, diru kontu batzuk direla-eta atxilotu zuten Abrisketa atzo. 2002an Jon Gorrotxategi eta Mikel Corcuera Batasuneko kideak atzeman zituzten Frantzian, 200.000 euro zituztela, eta Poliziak Abrisketa hori dela-eta galdekatu nahi duela esan dute zenbait iturrik. Laurence Le Vert Frantziako epaileak darama kasua.Urriaren 4an, Seguran (Gipuzkoa) Batasuneko beste 22 ordezkarirekin batera ere atxilotu zuten Abrisketa. Handik egun batzuetara, urriaren 8an, Garzon epaileak kaleratutako autoan ebatzi zuen Abrisketa, Jean Claude Agerre eta Egoitz Apaolaza aske uztea, 10.000 euro ordaindu ostean. Patxi Urrutiari, berriz, 24.000 euroko bermea ezarri zion -haatik, Urrutia Pernando Barrenarekin batera atxilotu zuten otsailaren hasieran-.

ERREPRESIOA EZ DA BIDEA!

BATASUNA AURRERA!

domingo, 16 de marzo de 2008

NAZIO GARA. ZAZPIAK BAT.
BURUJABETZAREN ALDE!
MARTXOAK 23, Igandea
11:30etan IRUN-HENDAIA

ABERRI EGUNA


2008ko ABERRI EGUNERAKO UDALBILTZAREN DEIALDIA

Martxoak 23an ospatutako da aurtengo aberri eguna. Urtero bezala, Euskal Herria nazioa dela eta bere buruaren jabe izan behar duela aldarrikatuko dugu euskal herritarrok. 1931. urtean aberri eguna ospatzen hasi ginenetik aldaketa handiak eman ditu gure herriak. Ororen gainetik ordea Euskal Herria zazpi herrialdez osaturiko herria dela, herri bat garela ozen esaten jarraitzen dugu. Eta hau esaten jarraitzen dugu gure herria, gure nazioa, ukatua izaten jarraitzen duelako. Espainia zein Frantziako estatuek gure herria zatituta eta eskubiderik gabe mantentzen dute. Horregatik aurtengo aberri egunean ere herri gisa, nazio gisa azaltzeko beharra azpimarratu nahi dugu.
Historian zehar eta aberri egunen ospakizunetan ere askotan agertu gara euskal herritarrok bananduta. Nazio gisa agertu beharrean, bakoitzak bere aldetik ospatzeko joera nabarmena izan da. Hori gainditzera begira, iaz bezala Irun-Hendaian hainbat pertsonek aberri egun bateratua egitearen deialdiarekin bat egiten dugu. “Nazioa gara. Zazpiak bat. Burujabetzaren” alde lemapean egindako deialdiari atxikitzen gara. Agiriak dion bezala “Euskal Herritar guztion eskubideak, Euskal Herria osatzen dugun guztion arteko lankidetzan eta auzolanean gauzatu behar ditugu”.
Helburu horren baitan Udalbiltzak bere ekarpena egin nahi dio gure herriari. Euskal Herriko osoko nazio instituzio bakarra garen heinean beharrezkoa ikusten dugu gauzapen honetan hautetsiok bildu eta nazio eraikuntzaren instituzio lana jorratzea. Duela ia hamar urte euskalduna jauregian onartutako bost printzipioek inoiz baino garrantzi gehiago daukate gaur egunean. Badakigu jakin lan hau oztopatzeko mila saiakera egin dituztela. Udalbiltza beraren aurkako erasoa dugu adibide garbi bat. Eta gaur egun ere Udalbiltzaren aurka martxan jarriko den epaiketarekin bide honetan sakondu nahi dute.Horregatik, dei egin nahi diegu Euskal Herriko hautetsi guztiei aberri egun honetan parte hartzeaz gain, nazio eraikuntzaren bidean konpromisoak hartzera. Lapurdi, Baxenafarroa eta Xiberuan herriko etxeetako hautetsi berriak aukeratzean ziklo berri bati hasera emango zaio. Datozen urteetarako nazio instituzioaren lanaren oinarri berriak finkatzeko momentua da. Euskal Herrian sinisten dugunok elkartu eta lan egiteko momentua da. Euskal Herriak nazio instituzio propioa beharrezkoa du.Konpromiso berritu honekin iristen gara aurtengo aberri egunera. Ez da erronka makala aurrean daukaguna. Aberri eguna, gure konpromisoa berritzeko eguna izan behar du. Horregatik dei egiten dizuegu Euskal Herriko udal hautetsi guztioi Irun-Hendaiako ekitaldian parte hartu eta “Nazioa gara. Zazpiak bat. Burujabetzaren alde” deitzaileen agiriari zuon atxikimendua emateko. Hautetsiok ere elkar hartu eta burujabetzaren bidean elkarrekin abiatzeko abiapuntu izan dadila.

viernes, 14 de marzo de 2008

Candido Sasetaren gorpua aurkitu dute

OROIMENA
Candido Sasetaren gorpua aurkitu dute
Joan den larunbatean egin zuten Eusko Gudarosteko buruaren gorpuzkinen aurkikuntza Arecesen (Asturias, Espainia), eta Euskal Herrira ekarri dituzte. Beste 80 bat gudariren gorpuek han jarraitzen dute. Sasetari omenaldia egiteko eskatu diete agintariei.

Candido Saseta Eusko Gudarosteko buruzagiaren irudia publikoki goraipatzeko eskatu dute hainbat lagunek gaur Donostian, haren gorpuzkinen aurkikuntzaren aurkezpenean. Espainiako Gerran hil zuten Saseta tropa frankistek, Arecesen (Asturias, Espainia) eta orduz geroztik desagertuta egon da bere gorpua. Sasetaren gorpuaren aurkikuntza abiapuntua besterik ez dela izan adierazi dute, beste 80 bat gudarien gorpuak han jarraitzen dutela gogoraraziz. Hala ere, haien gorpuzkinak lortzea lan handia izan arren "Asturiasen daude, baliabideak…" saiatuko direla jakinarazi dute. Aurkezpenean izan dira besteak beste Iñaki Egaña historialaria, Francisco Etxeberria EHUko medikuntza irakasle eta Aranzadi Zientzia elkarteko kidea, Arantxa Saseta Candido Sasetaren iloba, Joxerra Enparanza Sasetaren memoria berreskuratzeko elkarteko burua, Miren Legorburu Hondarribiko zinegotzia eta Alberto Muñoz EAE-ANVko kidea. Jendeartean Sasetaren beste senide batzuk ere baziren. Candido Saseta 1904an jaio zen Hondarribian. Karrera militarra egin zuen, baina abertzalea zen ideologiaz. 1936an gerra lehertu zenean errepublikarrekin egin zuen bat. 1937an Eusko Jaurlaritzak zortzi bataloi bidali zituen Oviedo ingurura (Asturias) tropa frankistetatik askatzeko asmoz, eta Saseta izan zen Eusko Gudarosteko buruzagia. Baina porrot egin zuten. Arecesen 80 bat gudari hil zituzten faxistek, horien artean Candido Saseta. Orduz geroztik ez dute gorpuzkinen kokalekuaren inguruko berririk jakin; Areces inguruan zirela bazekiten, baina ez zuten ez informazio ezta baliabiderik izan gorpuak aurkitzeko. Aranzadi Elkartea Sasetaren gorpua aurkitzeko lanean aritu da, eta pasa den larunbatean aurkitu zuten Arecesen. Etxeberriak herritarren laguntza "beharrezkoa” izan dela azpimarratu nahi izan du, eta eskerrak eman dizkie. Herritik 500 bat metrotara zegoen gorpua El pradón de los vascos deituriko zelai batean. Lekuko batzuk emandako aztarnei jarraiki aurkitu zuten; zehazki, horietako batek xehetasun handiak eman zizkien “bide bazterrean eta zuhaitz baten albo batean" zegoela esan zielako. Azkenean, 17:00ak aldera aurkitu zuten gorpuzkina nahiko egoera txarrean, eta Euskal Herrira ekarri dute. Horrez gain, Sasetarenak izan daitezkeen idazluma ingeles bat, bi metxero eta kaskilo bat aurkitu dituzte. Duela zortzi urte Hondarribiko bi elkarte haren memoria berreskuratzeko lanean aritu dira. Saseta garrantzi handiko pertsonaia izan zen arren, jendartean bere berri gutxi zabaldu dela uste dute, eta beraiek horren alde lanean aritu dira. Iaz, esaterako, Sasetaren heriotzaren 70. urteurrena ospatu zuten, eta omenaldia bat egin zioten herriko hilerrian. Hala ere, Gernikan (Bizkaia) omenaldi publiko bat egitea eskatu diete agintariei. Arantxa Saseta ilobak, eskerrak eman nahi izan dizkie Aranzadi Zientzia elkarteko kideei, Hondarribiko jendeari eta osabaren gorpua aurkitzen lagundu duten pertsona guztiei.
OROIMENA, DUINTASUNA eta BORROKA!

lunes, 10 de marzo de 2008

MARTXOAK 9ko Hauteskundeak

Los 540.000 votos acumulados por el PSOE y los cerca de 185.000 retenidos por la izquierda abertzale convierten a estos dos sectores en los vencedores de los comicios de ayer. Hubo también perdedores. En el Estado, el PP crece pero no llega a La Moncloa. Y en Euskal Herria, el PNV pierde siete puntos y 120.000 votos desde 2004 y se queda en apenas 300.000. Los más próximos -NaBai, IU, Aralar- también se estancan o caen. Y EA no estará en Madrid.

Hauteskundeak Ipar Euskal Herrian


Abertzaleek emaitza ikusgarriak lortu dituzte; Uztaritzen, bigarren itzulirako giltza daukate

Jean Grenetek eta Didier Borotrak, Baiona eta Miarritzeko auzapezek, ez dute herrietako hauteskundeetako lehen itzulian pasatzeko boz aski lortu. 2001eko hauteskundeetan, Borotra lehen itzulian pasa zen, botoen %54arekin. Oraingoan, %41,84 lortu ditu. Eskuineko Jean-Benoit Saint-Criq (%25,18) izanen du kontrario nagusia Borotrak. Grenetek, berriz, bozen %44a lortu du, duela zazpi urteko %57,35 emaitzatik urrun. Baionan beti, Jerome Agerre sozialistak bozen %25,29 lortu ditu, eta Grenetengandik hurbilen hori geratu da.
Donibane Lohizunen, aldiz, lehen itzulian irabazi du Michele Alliot-Mariek, botoen %55,36 lorturik. Peyuco Duhartek jarraituko du, beraz, auzapeza izaten, Frantziako Barne ministro karguarekin segituko baitu Alliot-Mariek. Datorren larunbatean ofizialki hartuko du Duhartek Donibane Lohizuneko auzapez kargua.
Lehen itzulitik herrietako hauteskundeak irabazi dituzten auzapezetan, bost aipa daitezke. Lehenak Lapurdin, Christine Bessonartek bozen %52,7 lortu baititu Senperen, eta Guy Poulouk %52,25 Ziburun. Bi herri horietan bezala, Donibane Garazin eta Baigorrin (Baxenabarre) ere orain arteko auzapezek agintzen jarraituko dute: Alfontxo Idiartek eta Jean-Baptiste Lambertek gehiengoa lortu dute. Hazparnen (Lapurdi), aldiz, auzapez berria izanen da, Beñat Intxauspek botoen %65ekin irabazi baitu lehen itzulitik.
Zerrenda abertzaleei dagokienez, emaitza ikusgarriak lortu dituzte, orokorki, aurkeztu diren herrietan. %10etik goiti joan dira leku gehienetan, Baionan salbu: botoen %7,21 lortuz, 2001. urteari konparatuz, 2,47 puntuz jaitsi baita Baiona Berria zerrenda. Bestela, %11,17 lortu dute Hendaian, %12,38 Bidarten (Lapurdi), %18,05 Azkainen (Lapurdi)%19,45 Donibane Lohizunen, %19,5 Urruñan (Lapurdi).
Baina Uztaritzen daukate bigarren itzulirako giltza abertzaleek, Battitt Ameztoiek eraman duen zerrendak %25,61 lortu baitu. Aferak tinko atera dira Uztaritzeko lehen itzulian. Bernard Auroy auzapezak, bozen % 26,92rekin, ez du lehen postuan bukatu, Dominique Lesbatsen (%27,45) atzetik. Hendaian ere ezustekoa izan da, Kotte Ezenarro auzapezaren (%43,91) aintzinetik pasatu baita Battitt Salaberri, %45,09rekin.
Angelun (Lapurdi), aldiz, pentsatua zen bezain tinko bukatu du lehen itzuliak, Jean Espilondo sozialistaren (%36,66) eta Robert Villenave auzapezaren (%36,53) artean. Baina emaitzak Urruñan geratu dira ikusgarrienak, bi botoen aldea baizik ez baita izan eskuineko bi zerrenden artean: Odile de Coralek 1354 boto lortu ditu (%29,51), eta Daniel Irazokik, berriz, 1352 boto (%29,46).
Bokalen (Lapurdi), ezkerreko borroka auzapezak irabazi du, Marie-Jose Espiaube komunistak botoen %30,61 lortu baititu. Christophe Martin sozialista ez da, ordea, urrun geratu, %26,62 lorturik. Horien atzetik datoz Francis Gonzalez (%23,75) eta Albert Maton (%19,02) eskuinekoak. Ezker eta eskuin alderdietako ordezkarien arteko aliantzak igurikatzen dira datorren igandean iraganen den bigarren itzulirako.
ABSTENTZIOA % 33,3
Hego Euskal Herrian %33,27koa izan da abstentzioa, duela 4 urteko %24,78koa baino ia 9 puntu handiagoa. Honakoak dira datu zehatzak, herrialdeka:
Araban, % 29,60. 2004an %22,77 izan zen.
Bizkaian, % 32,41. 2004an %24,17 izan zen.
Gipuzkoan, % 41,66. 2004an %27,45 izan zen.
Nafarroan, % 26,75. 2004an %23,78 izan zen.

PREKARIETATEA HILTZAILEA!

SOZIOEKONOMIA
Langile bat hil da Durangon, 1.500 kiloko beira pieza gainera erorita
Eraikuntza arloko behargina da hildakoa. Goizean izan da ezbeharra. Aurten Euskal Herrian lan istripuen ondorioz zendu den 16. laguna da gaurkoa.
Eraikuntza arloko langile bat hil da gaur goizean Durangon (Bizkaia), lanean ari zela 1.500 kiloko beira pieza bat gainera erori ondoren. 11:10ean izan da lan istripua, Astola kalean.Osalanen arabera, baliteke haize bortitzak eragitea ezbeharra. Oraindik ez dute langile hari buruzko daturik jakinarazi.LAB sindikatuak dioenez, aurten Euskal Herrian lan istripuen ondorioz hil den 16. behargina da gaurkoa.

sábado, 8 de marzo de 2008

MARTXOAK 8, DENOK KALERA!!

EMAKUMEA

2008ko MARTXOAREN 8aBILGUNE FEMINISTAREN IRAKURKETA EREDU PATRIARKAL HONEK ITOTZEN GAITU!!!FEMINISMOTIK HARREMAN BERRIAK ERAIKI

Euskal emakumeok gure etorkizun indibidual eta kolektiboa modu askean erabakitzeko eskubidea mugatua dugu. Batetik, gure herriko zatiketa administratiboak eta herri izaeraren ukazioak eta bestetik sistema patriarkalak ezarritako mugek, Euskal emakumeok egoera antidemokratiko batean bizitzera garamatzate.
Estatu frantsesean, Sarkozyren eskuinerako norabideak eta hemendik eratorri daitezkeen politika atzerakoiek, emakumeon eskubideetan eragin zuzena dute. Ez gara, ezta gutxiago ere, eskubide osoko herritarrak. Esaterako, abortu eskubideari dagokionez epe legea dugu. Lege honek ez du emakumeok gure gorputzaren inguruan erabakitzeko dugun eskubidea, bere osotasunean bermatzen.
Estatu espainola, ezaugarri patriarkal, kontserbadore eta antidemokratikoengatik definitzen da. Edozein koloretako gobernua egonda ere, badira zenbait botere faktiko ( Opus Dei, eliza, goi klase atzerakoiak, sistema juridiko usteldua?) presio mekanismo anitz erabilita, emakumeon eskubideen urraketa sistematikoa sustatu eta egoera mantenarazten dutenak. Honen adierazle garbiak dira, azken hilabeteetan egondako manifestaldi ultra kontserbadoreak, azken atxiloketak, abortuak praktikatzen dituzten klinika pribatuen kriminalizazioa, hainbat emakume orain urtebete ustez abortatzeagatik deklaratzera deituak izana eta beste abar luze bat.

Botere patriarkalaren ofentsiba berri honen bidez, Mugimendu feministari esker lortutako hainbat lorpen, minimoak badira ere, kolokan daude. PSOEren gobernutik neurri anitzak bideratu dira intentzio oso desberdinekin (indarkeri sexistarekin amaitzeko legea, homosexualen ezkontzarako eskubidea edota abortu eskubidearen inguruan egindako promesak), baina arazoaren muinera baizik egoera iraunaraztera eraman ditu.

Familia eredu tradizional eta hegemonikoaren aldeko hautua garbia da. Jendartean, harreman eredu bakar eta nagusi bezala agertzen zaigu. Sexuen arteko harreman hierarkikoak emakumeon dependentzia emozional eta ekonomikoa bultzatzen duten eredua dira. Amatasuna derrigorrezko egiten duen eredua. Heterosexualitatea sexualitatea bizitzeko aukera bakar bezala erakusten digun eredua. Emakumeak rol tradizionalari erabat lotzeko egindako eredua.
Egoera honen ondorioz, euskal emakumeok, gure gorputza, elkar bizitza harreman eta harreman afektiboen inguruko erabakiak hartzeko askatasun falta dugu. Ez dugu heziketa sexual integral bat bermatua. Ez dugu aborturako eskubiderik, honek delitu bat izaten jarraitzen du, (kode penalean sartzen da) eta soilik hiru balizko arrazoietan (bortxaketa, amaren osasunaren arriskua eta fetuaren malformazioa) onartzen da. Duen delitu izaerak edozeini salaketa jartzeko aukera ematen dio. Nafarroan abortua ezin da, legeak onartzen dituen terminoetan praktikatu, eskubidea guztiz urratua dago. Moda eta estetika, baldintza sozio ekonomikoak, hezkuntza? eta aipaturiko faktoreek emakumearen zapalkuntza iraunarazten dute.

Euskal emakumeok gure alternatiba eraiki behar dugu emakume eta gizonen artean harreman eredu berriak sortuz. Elkarbizitzarako harreman eta harreman afektibo anitz eta askeak izatea behar dugu, sexualitate hainbat aukera, parekidetasunean oinarritutako harremanak sortzeko bidean indarrak jarri behar ditugu.
Gure eskubide sexualen aldeko lanean jarraitu behar dugu. Plazerrerako, harreman sexual askeak izateko, heziketa sexual integrala jasotzeko eskubidea dugu.
Eskubide erreproduktiboak berma daitezen indarrak bildu behar ditugu. Gure gorputzaren gaineko erabakiak hartzeko askatasuna borrokatu behar dugu. Erabaki hauek hartu ahal izateko mekanismo eta tresnak izan behar ditugu. Ama izan edo ez izan erabakitzeko eskubidea eta amatasun eredua libreki hautatzekoa. Abortua libreki eta dohain izateko eskubidea dugu.
Guzti honetarako eskubideen aldeko borroka aktibatu beharra dugu. Mugimendu feministaren aliantzatik abiatuta, emakumeok gure eskubideen aldeko borrokan indarrak jarri behar ditugu. Horretarako tresna, sortu dugu; Euskal Herriko emakumeon Eskubideen Karta.
Eskubideen aldeko borrokan kontzientzia feminista hedatzen jarraitu behar dugu. Emakumeon zapalkuntza estrukturalaren amaiera, jendarte hau sostengatzen duten egitura guztien deuseztapenetik etorriko da. Ideologi eta praktika feministak bakarrik ekarriko dute euskal emakumeon askatasuna.

PSOE gobernuan dagoenetik eta nagusiki hauteskunde kanpaina honetan emakumeon eskubideei lotuta eginiko lege berriak bere itxura berdinzale eta aurrerakoia lau haizeetara saltzeko erabiltzen ari da. Baina saltzen ari zaiguna kea baizik ez da. Berdintasunaren alde eginiko lana goraipatzeko erabilitako aurpegi berdinarekin gure espazioak murriztu eta oztopoak jarri ditu Emakumeen Nazioarteko Eguna normaltasun osoz bizia izan dadin.
Hauteskunde espainolen eguna Emakumeon aldarrikapen egun nagusiaren ondoren jartzea ez da kasualitatearen fruitu izan. PSOEk egindako kalkulu elektoralistek berriz ere emakumeon aldarrikapen eta espazio propioak enegarren tokian utzi ditu.
Gainera, martxoaren 8a hausnarketa eguna dela aitzakiatzat hartuta, Espainiako Langileen Alderdi Sozialistak Nafarroan duen ordezkaritzak egun honetan eginen diren mobilizazio eta ekimen historikoak debekatu ditu.
Euskal emakumeok egunero egiten dugu gogoeta gure botoaren norabidearen inguruan, ez dugu egun zehatz bat behar politikoen lana baloratu eta jendartean dituen eragin negatiboak neurtzeko. Horregatik, politiko guztiei dei egin nahi diegu sistema patriarkalak emakumeon bizitzetan egunero eta eremu guztietan eragiten duen zapalkuntzaren inguruan uneoro hausnartu dezaten, ez hauteskundeetan edo martxoaren 8an bakarrik, urteko 365 egunetan baizik.

Herriaren interes eta beharrei erantzuteko egon beharko zuten politikoei aurre eginez, martxoak 8 honetan inoiz baino arrazoi gehiago ditugu kalera irten eta gure eskubideak aldarrikatzeko. Beraien nahierara erabiltzen duten emakume gaia boto lortze hutserako erabiltzea ez dugula onartzen, ez garela hain merke saltzen ozen esatera irtengo gara kalera. Emakumeok inoiz baino indartsuago gure espazioak defendatzeko irrikaz gaudelako irtengo gara larunbatean.
Baina martxoak 8az haratago lan andana dugu egiteko. Feminismotik harreman berriak eraikitzeko helburua zein bidetatik egin denon artean markatzeko ordua da. Horregatik, datorren apirilaren 12 eta 13an egingo diren Euskal Herriko IV. Jardunaldi feministetan parte hartzeko deia luzatzen dugu.


MARTXOAK 8, LARUNBATA
19:30etan ARRIAGAtik
MANIFESTAZIOA

jueves, 6 de marzo de 2008

FAXISMOA AKATU! CARLOS, GUK EZ DUGU AHAZTEN!

OROIMENA eta DUINTASUNA!

EMAKUMEA, ERREPRESIOA

www.ahaztuak1936-1977.blogspot.com

El próximo sábado dia 8 de Marzo, coincidiendo con el "Día Internacional de la Mujer Trabajadora", AHAZTUAK 1936-1977 celebraremos un acto en Durango frente al Colegio “Nevers” de esta localidad en el que procederemos a la recolocación de la placa que el pasado año 2007 colocamos en dicho lugar señalandolo asi como "lugar de memoria" y que varios meses despues fue quitada del mismo.

Con este acto en primer lugar queremos recordar –al igual que lo hicimos hace casi un año cuando colocamos la placa conmemorativa por primera vez- que en el recinto del Colegio “Nevers” hoy dia remodelado en su totalidad sufrieron prisión decenas de mujeres de todo el estado español por el hecho de ser progresistas, de izquierda, nacionalistas... esto es, de defender la libertad de opinión, de culto, de ser dueñas de su propia persona y de su propio destino.

Desde AHAZTUAK 1936-1977 y siguiendo con nuestra campaña "Lugares de Memoria" el sábado recolocaremos en el muro de este recinto -lo unico que aun se conserva de lo que fue originalmente aquel convento convertido en cárcel- una placa de homenaje y alli mismo celebraremos un emotivo homenaje a estas mujeres.En segundo lugar este acto tendra que ser tambien, desgraciadamente, un acto de denuncia. Hace varias semanas desde AHAZTUAK 1936-1977 dabamos cuenta publicamente de la desaparición de dos placas que en memoria de las personas represaliadas por el régimen franquista habiamos colocado en el actual Colegio de las “Hermanas de la Caridad y de la Instrucción Cristiana de Nevers” de Durango y en la Universidad de Deustu. En ambos casos y en cuanto tuvimos conocimiento de la desaparición de las placas hemos intentado averiguar quien las ha quitado, las razones para hacerlo y tambien la forma de recuperarlas. En ambos casos nuestra averiguación ha concluido y la conclusión no es otra que lo que desde el primer momento intuiamos: en ambos casos los responsables de dichos centros religiosos dieron orden de quitar dichas placas y en ambos casos tambien se niegan a que los muros de sus centros acogan sendas placas que reflejen la verdad histórica de que dichos lugares fueron centro de detención de personas represaliadas por el régmien franquista y que tambien sirva de recuerdo y homenaje a dichas personas y al sufrimiento al que fueron sometidas en esos lugares.

MARTXOAK 8, Larunbata
"Nevers" Ikastetxearen aurrean
13:00etan Durangon

martes, 4 de marzo de 2008

ISRAEL ESTATU TERRORISTA! GORA PALESTINA!

HERRIEN BORROKA

En
la ofensiva que lleva a cabo el Ejército israelí en la franja de Gaza ya han muerto 62 personas, mientras que los heridos rondan los 200, según fuentes médicas locales y policiales. La operación militar israelí se ha producido al este del campo de refugiados de Yabalia. El líder de Hamás ha acusa a Israel de perpetrar un "holocausto".

El presidente de la Autoridad Nacional Palestina (ANP), Mahmud Abás, ha condenado el ataque, además de calificar la situación en Gaza de "más grave que el Holocausto". El líder, también, ha exhortado a las facciones armadas palestinas a cesar el disparo de cohetes contra Israel.El viceministro de Defensa de Israel, Matan Vilnaí, por su parte, ha advertido de que si no se frenan estos ataques desde Gaza este domingo el gabinete del primer ministro israelí, Ehud Olmert, podría aprobar una operación a gran escala en la franja.La operación, apoyada por artillería, tropas de infantería y aparatos de la Fuerza Aérea israelí tuvo como centro el campo de refugiados de Yabalia, en el norte de la franja palestina.

El último ataque protagonizado por la aviación israelí tuvo como blanco una vivienda en la ciudad de Gaza, donde resultó muerto uno de sus vecinos y otras cinco personas resultaron heridas, la mayoría de gravedad, agregaron fuentes médicas locales.Le precedieron otros dos ataques contra un vehículo y un autobús al sur del campo de Yabalia, donde fallecieron cuatro personas, uno de ellos un menor, además de resultar cinco heridos graves.


lunes, 3 de marzo de 2008

ERRIBERAKO ETXE OKUPATUA AURRERA!

HERRI MUGIMENDUA
Bilboko Erriberako etxea okupatzeagatik 20 pertsonek Bilboko epaitegira joan behar dute deklaratzera
Gaur, astelehena, joan beharko dute gazteek deklaratzera epaitegira. Elkartzenek gogor salatu du eraso berri hau, eta etxebizitza eskubidearen alde borrokan jarraituko duela adierazi du.
Elkartzenek gogor salatu du gazteen zitazio berri hau, eta etxebiuzitza eksubidea aldarrikatu izanagatik gaizkile moduan tratatzea ere salatu du.

FARCen eledun Reyes buruzagia eta beste 18 gerrilari hil ditu Kolonbiako gobernuak

HERRIEN BORROKA


FARC Indar Armatu Iraultzaile Kolonbiarren kontrako inoizko operazio handiena egin zuen atzo Kolonbiak. Kolonbiako mugatik gertu, oihanean, babestuta zeuden gerrillari talde bat bonbardatu zuen airetik armadak. Luis Edgar Devia Raul Reyes taldeko bigarrena hil zen bonbardaketan, eta berarekin batera beste hemezortzi gerrillari. Juan Manuel Santos Kolonbiako Defentsa ministroak eman zuen operazioaren berria: «Talde terroristaren kontra orain arte egindako kolpe sendoena izan da».



Ekuadorko lurretan egin zuen bonbardaketa armadak. Kolonbiako mugatik gertu zegoen eremu bat bonbardatu zuen, hain zuzen ere. Putumayo ibaiaren beste aldean dagoen kanpamendu batera joatekoak ziren gerrillariak ostiralean eta horren berri izan zuen armadak. Koordenatu zehatzak izan ondoren eremua bonbardatu zuten airetik. Ondoren lurrez sartu ziren soldaduak.
Alvaro Uribe Kolonbiako presidenteak erasoaren berri eman zion, hura egin aurretik, Rafael Correa Ekuadorko presidenteari. Ekuadorko aire eremua ez zutela urratuko jakinarazi zion agintariari.

BURUZAGI HISTORIKOA. Reyes FARCen zuzendaritza taldeko kidea zen eta gerrillari taldearen nazioarteko bozeramailea. Armadak hildako zuzendaritza taldeko aurreneko kidea da. Andres Pastrana presidentearen garaian bake negoziazioetan parte hartu zuen, hain zuzen ere, 1998 eta 2002. urteen bitartean. Europan, Mexikon eta Kosta Rican bizi izan zen hainbat urtez eta eledun lanak egin zituen orduan. Enrique Torres Julian Conrado buruzagia ere atzo hil zen.



Reyes eta gainontzeko gerrillarien gorpuak armadak jaso eta hiriburura eraman ditu. Santos Defentsa ministroak esan du beste gerrillariek gorpuak berreskuratzea saihestu dutela horrela.

ATXILOTUAK ASKATU

ERREPRESIOA


Los dos ciudadanos vascos arrestados en Iurreta siguen en manos de la Ertzaintza


Los dos ciudadanos vascos Oroitz Aldekoa y Agurne Salterain, detenidos ayer por la Ertzaintza en Iurreta continúan todavía en dependencias de la Policía autonómica a la espera de ser trasladados a Madrid.

La Ertzaintza apresó a primera hora de ayer a los jóvenes Agurne Salterain y Oroitz Aldekoa en un operativo llevado a cabo en Iurreta. Muchos medios de comunicación dieron gran relevancia a los arrestos ya que sus identidades fueron difundidas el martes dentro de la "lista de los más buscados" realizada por la Guardia Civil. No obstante, la detención de los dos jóvenes vizcainos y las circuntancias que la rodearon no siguieron las pautas de un operativo de estas dimensiones.

Los arrestos se produjeron sin que opusieran resistencia alguna en la inmediaciones del caserío familiar de Aldekoa, dato que aunque por la mañana era ofrecido por diversos medios, horas más tarde era obviado por la gran mayoría. Además, cuando los agentes de la Unidad de Información y Análisis de la Policía autonómica procedieron a su identificación, comprobaron que los dos durangarras portaban documentación legal.

Nada más ser detenidos, Salterain y Aldekoa fueron trasladados a la comisaría de Arkaute. Según informó Euskal Telebista, sobre las 19.30 volvieron a ser trasladados al caserío de Iurreta para que asistieran a su registro. Sin embargo, a última hora de la noche no había trascendido nada en torno a la inspección. Ni tampoco sobre las imputaciones que pesan sobre ellos. Es más, el máximo responsable de estos arrestos, el consejero de Interior de Lakua, Javier Balza, explicó ante los medios que "las imputaciones que se les hacen se conocerán cuando sean puestos ante la Audiencia Nacional".

Operativo de vigilancia

En la escueta nota de prensa en la que el Departamento de Interior dio cuenta del operativo se acusaba a ambos jóvenes de "dar cobertura al presunto miembro de ETA Gorka Lupiáñez", detenido el pasado 6 de diciembre por la Guardia Civil en Berriz y que denunció haber sufrido salvajes torturas mientras estuvo incomunicado.

El departamento que dirige Balza agregó que, desde el arresto de Lupiáñez, Aldekoa y Salterain "se encontraban en paradero desconocido" y que la Unidad de Información de la Ertzaintza "ha mantenido abierto un operativo con el fin de poder localizar a los ahora arrestados". Detalló además que para ello estableció vigilancias en diferentes domicilios. Agencias españolas, citando fuentes de la lucha contra ETA, daban cuenta de que Aldekoa residía en el "piso de seguridad de Lupiáñez", una vivienda de Abadiño que fue registrada, junto al trastero, el pasado 10 de diciembre por agentes de la Guardia Civil.

Las mismas fuentes aseguraron que en las pesquisas realizadas en el inmueble por el Laboratorio de Criminalística del instituto militar se extrajeron "pruebas físicas" de Lupiáñez, así como unas huellas que, según daban a entender ayer, serían de Aldekoa y Salterain. Destacaron que esta labor "permitió conocer la identidad de los dos laguntzailes" y que la Guardia Civil sospechaba que estos dos jóvenes durangarras "podrían haber cruzado la frontera con Francia intentando engrosar las filas de `liberados' de la organización terrorista".

Javier Balza se congratuló de la labor realizada por los agentes de la Policía autonómica e informó de que la operación policial seguía abierta, aunque precisó que no contemplaba más detenciones.En las declaraciones realizadas en Gasteiz antes de asistir a un mitin electoral del PNV, el consejero de Interior se mostró cauto al indicar que "habrá que ver cómo termina el operativo". "Hay que culminar la investigación y cuando sean puestos ante al Audiencia Nacional se conocerán las imputaciones que se les hacen", apostilló.

Se mostró satisfecho por los arrestos y destacó que es «un paso importante». No obstante, aseguró que "con esto no se acaba nada» y destacó la «necesidad de seguir poniendo todos nuestros esfuerzos para que los atentados que se están cometiendo se acaben".

Nada más darse a conocer el arresto de los jóvenes, numerosos medios de comunicación, como suele resulta ya habitual en estos casos, presentaron a los durangarras como los posibles autores de los atentados perpetrados en los últimos meses por ETA en Bizkaia. Preguntado en torno a estas informaciones, Balza indicó que "odavía es pronto para decir si los detenidos tienen relación con el atentado contra la casa del pueblo de Derio".

Protesta en ElorrioUn centenar de personas se manifestó anoche por las calles de Elorrio, localidad en la que residía Salterain, para exigir su puesta en libertad y la de Aldekoa. Precisaron que mientras los dos jóvenes se encuentren en régimen de incomunicación realizarán protestas a diario. Las manifestaciones partirán a las 19.30 desde la plaza de Elorrio.