Baionako polizia etxean daukate Haizpea Abrisketa, atxilotuta
Atzo arratsaldean atzeman zuen Frantziako Poliziak Batasuneko mahaikidea, Hendaian. Oraindik argitu gabe dago zergatia.
Frantziako Poliziak Baionako polizia etxean dauka atxilotuta Haizpea Abrisketa Batasuneko mahaikidea, atzotik. Hain zuzen, atzo 14:30 eta 15:00 bitartean atzeman zuen hura, Hendaian (Lapurdi), kalean. Askatasunak ohar batean adierazitakoaren arabera, hasiera batean atxiloketa Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz egin zela jakinarazi zieten, baina oraindik baieztatu gabe dago zergatia.Iturri batzuek diotenez, diru kontu batzuk direla-eta atxilotu zuten Abrisketa atzo. 2002an Jon Gorrotxategi eta Mikel Corcuera Batasuneko kideak atzeman zituzten Frantzian, 200.000 euro zituztela, eta Poliziak Abrisketa hori dela-eta galdekatu nahi duela esan dute zenbait iturrik. Laurence Le Vert Frantziako epaileak darama kasua.Urriaren 4an, Seguran (Gipuzkoa) Batasuneko beste 22 ordezkarirekin batera ere atxilotu zuten Abrisketa. Handik egun batzuetara, urriaren 8an, Garzon epaileak kaleratutako autoan ebatzi zuen Abrisketa, Jean Claude Agerre eta Egoitz Apaolaza aske uztea, 10.000 euro ordaindu ostean. Patxi Urrutiari, berriz, 24.000 euroko bermea ezarri zion -haatik, Urrutia Pernando Barrenarekin batera atxilotu zuten otsailaren hasieran-.
BATASUNA AURRERA!
No hay comentarios:
Publicar un comentario