2008ko ABERRI EGUNERAKO UDALBILTZAREN DEIALDIA
Martxoak 23an ospatutako da aurtengo aberri eguna. Urtero bezala, Euskal Herria nazioa dela eta bere buruaren jabe izan behar duela aldarrikatuko dugu euskal herritarrok. 1931. urtean aberri eguna ospatzen hasi ginenetik aldaketa handiak eman ditu gure herriak. Ororen gainetik ordea Euskal Herria zazpi herrialdez osaturiko herria dela, herri bat garela ozen esaten jarraitzen dugu. Eta hau esaten jarraitzen dugu gure herria, gure nazioa, ukatua izaten jarraitzen duelako. Espainia zein Frantziako estatuek gure herria zatituta eta eskubiderik gabe mantentzen dute. Horregatik aurtengo aberri egunean ere herri gisa, nazio gisa azaltzeko beharra azpimarratu nahi dugu.
Historian zehar eta aberri egunen ospakizunetan ere askotan agertu gara euskal herritarrok bananduta. Nazio gisa agertu beharrean, bakoitzak bere aldetik ospatzeko joera nabarmena izan da. Hori gainditzera begira, iaz bezala Irun-Hendaian hainbat pertsonek aberri egun bateratua egitearen deialdiarekin bat egiten dugu. “Nazioa gara. Zazpiak bat. Burujabetzaren” alde lemapean egindako deialdiari atxikitzen gara. Agiriak dion bezala “Euskal Herritar guztion eskubideak, Euskal Herria osatzen dugun guztion arteko lankidetzan eta auzolanean gauzatu behar ditugu”.
Helburu horren baitan Udalbiltzak bere ekarpena egin nahi dio gure herriari. Euskal Herriko osoko nazio instituzio bakarra garen heinean beharrezkoa ikusten dugu gauzapen honetan hautetsiok bildu eta nazio eraikuntzaren instituzio lana jorratzea. Duela ia hamar urte euskalduna jauregian onartutako bost printzipioek inoiz baino garrantzi gehiago daukate gaur egunean. Badakigu jakin lan hau oztopatzeko mila saiakera egin dituztela. Udalbiltza beraren aurkako erasoa dugu adibide garbi bat. Eta gaur egun ere Udalbiltzaren aurka martxan jarriko den epaiketarekin bide honetan sakondu nahi dute.Horregatik, dei egin nahi diegu Euskal Herriko hautetsi guztiei aberri egun honetan parte hartzeaz gain, nazio eraikuntzaren bidean konpromisoak hartzera. Lapurdi, Baxenafarroa eta Xiberuan herriko etxeetako hautetsi berriak aukeratzean ziklo berri bati hasera emango zaio. Datozen urteetarako nazio instituzioaren lanaren oinarri berriak finkatzeko momentua da. Euskal Herrian sinisten dugunok elkartu eta lan egiteko momentua da. Euskal Herriak nazio instituzio propioa beharrezkoa du.Konpromiso berritu honekin iristen gara aurtengo aberri egunera. Ez da erronka makala aurrean daukaguna. Aberri eguna, gure konpromisoa berritzeko eguna izan behar du. Horregatik dei egiten dizuegu Euskal Herriko udal hautetsi guztioi Irun-Hendaiako ekitaldian parte hartu eta “Nazioa gara. Zazpiak bat. Burujabetzaren alde” deitzaileen agiriari zuon atxikimendua emateko. Hautetsiok ere elkar hartu eta burujabetzaren bidean elkarrekin abiatzeko abiapuntu izan dadila.

No hay comentarios:
Publicar un comentario