jueves, 28 de agosto de 2008

Konzentrazio jendetsua 15 urteko neska batek jasandanko sexu erasoa salatzeko


Bilboko konpartsek elkarretaratzea egin dute dute gaur, «erasotzaile guztiei gaitzespena adierazteko», Arriaga antzokiaren aurrean. Bertara ehunka herritar zein konpartsakide bertaratu dira. Alkatea eta PP izan ezik, Udalean azken hauteskundeetan ordezkaritza lortu zuten alderdietako ordezkaritzek parte hartu dute. Emakumeen Mundu Martxarako Plataformak azken egunotako sexu erasoak gaitzetsi ditu, eta horiek eragozteko neurriak har ditzatela eskatu die erakunde publikoei.
Escribir comentario (0 Comentarios)

miércoles, 27 de agosto de 2008

SALBUESPEN EGOERARI STOP ESAN ZIOTEN BILBON

EUSKAL HERRIA-URUGUAY: Filtroko sarraskitik 14 urtera


Espainiako Gobernuak 1992an Uruguain bizi ziren hainbat euskal herritarren estradizioa eskatu zion bertako gobernuari. La Trainera jatetxean hasi zen polizia operazioaren ondorioz, 30etik gora euskal herritar atxilotu zituzten (tartean adin txikiko gaztetxoak). Horietako hamarrentzat estradizio eskaera egin zuen garaiko Espainiako Gobernuak. Bi urteko prozesuaren ondoren, Manueltxo Goitia, Mikel Ibañez eta Luis Mari Lizarralderen estradizioa onartu zuten Uruguaiko epaitegiek. Hiru iheslari politikoak gose greban jarri ziren 1994ko abuztuan, estradizioa gauzatzear zela.

Elkartasuna nagusi izan zen Montevideon bi urte horietan, eta azken egunetan, gose grebalariak Poliziaren egoitza nagusitik Filtroko ospitalera eraman zituztenetik, gau eta egun egon zen jendea ospitalearen kanpoaldean, protesta baketsuan. CX36 eta CX44 irratietatik etengabe ari ziren jendea parte hartzera deitzen. PIT-CNT federazio sindikalak ere grebarako deia egin zuen.

Mobilizazio horiek ulertzeko, Uruguaiko diktaduraren garaira (1973-1987) begiratu beharra dago. Herritar ugarik ihes egin behar izan zuten Uruguaitik. Hamaika herritan eskuzabal hartu zituzten, asiloa emanez. Tratu berbera nahi zuten, beraz, Manueltxo, Mikel eta Luis Marirentzat. Beraien asilo eskubidea aldarrikatu zuten Filtroko inguruetan. Asilo eskubidea, hiru iheslari politikoak Euskal Herriaren zanpatzailea den Estatu espainolaren eskuetan utzita, beraien oinarrizko eskubideak ez zeudelako bermatuta. Alta, tortura arriskua handia zen. Manueltxo, Mikel eta Luis Mariren borrokarekin bat egin zuen Uruguaiko herriak ere. Euskal Herriaren askapen prozesuaren aldeko beraien borroka ulertu zuten Uruguain, eta hortik asilo eskubidearen aldarria.

Milaka lagun bildu ziren 1994ko abuztuaren 24an Filtroko inguruetan, 20.000tik gora; familia osoak, agureak, gazteak... Baina euskal iheslari politikoak Espainiaratuko zituen hegazkina Carrasco aireportuan zegoen eta, nola edo hala, hango jendetza sakabanatzeko asmoa zuen Uruguaiko Gobernuak. Arratsalde partean hasi zen Poliziaren erasoa: zaldi gaineko poliziek jendea sakabanatu zuten, baina, ihesean, Poliziarekin topo egin zuten manifestariek. Hau da, enboskada bat prestatu zuen Poliziak. Jendea ez atzera ez aurrera zegoela, Polizia tiroka hasi zen. Fernando Morronik bi tiro jaso zituen eta bertan zerraldo geratu zen. Beste hainbat pertsona ere balaz zauritu zituzten. Bitartean, euskal iheslari politikoak aireportura eraman zituzten. Ospitaleko langileek Uruguaiko ereserkiaz agurtu zituzten Manueltxo, Mikel eta Luis Mari. Gau osoan iraun zuten Poliziaren kargek. Gau horretan erail zuten Roberto Facal, hogeita bat labankada eman ondoren bere etxe barruan utzi zutena. Robertok beti aldean zeraman argazki kamera ez zen inoiz agertu.

Abuztuaren 24 hartaz geroztik, Uruguaiko eta Euskal Herriko borrokalarien arteko elkartasuna Roberto Facal eta Fernando Morroniren odolarekin sinatuta geratu zen. Hamalau urte pasatu direnean, sarraski haren erantzuleek, Rafael Vera, Felipe Gonzalez, Lacalle presidentea, Gianola Barne ministroa eta operazioaren buru ziren poliziek, ez dute egin zutenagatik ordaindu. Baina Uruguaiko herri borrokalariak ez du ahaztu egun hartan jasan zuen sarraski faxista.

Galdera ugari ditugu buruan, baina inork ez dizkigu erantzun oraindik. Nork diseinatu zuen errepresio hura? Zerikusirik al du espainiar estatuak sarraski hartan? Estradizioen trukean zer jaso zuen Uruguaiko Gobernuak? Egia al da ospitale eta osasun etxeetan abisua eman zuela Uruguaiko Gobernuak egun haietan gerta zitekeenerako presta zitezen? Protestan bildutako jendetza sakabanatzea bazuten helburutzat, zergatik inguratu zituzten Filtroko kaleak, jendea ihes egiteko aukerarik gabe utziz? Zergatik egin zuten tiro pistolaz? Nork egin zuen tiro? Nork agindu zuen tiro egiteko? Hildakoak eragitea zuten helburu?

Guk behintzat ez ditugu gertakari haiek ahaztuko. Memoria badugu eta justizia nahi dugu. Norma Morroni Fernandoren amak dioen bezala: «Hori bada nire semeek solidario izateagatik ordaindu behar duten prezioa, solidario izaten jarrai dezatela!».

Ikasgai handia daramagu etxera. Herrien arteko elkartasunean oinarritutako mundu batean sinesten dugu. Guk elkartasun horren eredutzat ditugu Roberto eta Fernando. Uruguaiko lagun batek argi esaten zigun: «Zuen garaipena gurea izango da eta gurea zuena». Eta guk garaipen hori zuei eskainiko dizuegu, Fernando eta Roberto, hori baita omenaldirik onena, garaipena! Bitartean, Montevideoko mural batek dioen moduan... ikusi arte!

viernes, 15 de agosto de 2008

jueves, 14 de agosto de 2008

MAITE PÉREZ SEVER agur eta ohore Eusko Gudaria!


Gaur eguerdian Maite Pérez Sever Bilboko Alde Zaharreko auzokideari omenaldia egin dio bere auzoak. 200 bat lagun bildu dituen ekitaldian, 1987ko Abuztuaren 15ean lehergailu batek eztanda eginda hildako ETAko militantea gogoratuaz batera, bere gurasoei Joseba Artola auzoko presoak egindako obra bat oparitu zaio. Joseba Artola Maiteren taldekidea zen eta gaur egun Leonen bahituta daukate bizi osoko zigorra aplikatu diotelarik.
Omenaldia 12:00etan hasi da Solokoetxen Maiteren plazan plaka bat jarriaz eta gero Santiagoko plazan burutu da ekitaldi politikoa.
21 igarota ere, Bilboko Alde Zaharrean Maiteren presentzia inoiz baino indartsuago dirauela argi geratu da berriz ere, eta bere bidea jarraitzeko deia egin dute hizlariek.
Gora Maite! Maite zaitugu!
Gora Eusko Gudariak!

martes, 12 de agosto de 2008

ASKAPENAKO BRIGADISTA BATI HILKETA MEHATXUAK EGIN DIZKIOTE KOLONBIAR PARAMILITARREK


Mehatxuak Colombiako "Aguilas Negras" paramilitar taldearen izenean mintzo zen pertsona batek egin dizkio bere sakeleko telefonora egindako dei baten bidez. Deian, "FARC en bozeramailea" izatea leporatzen zioten eta talde honek egin ohi dituen hilketa mehatxuak egin zizkioten, beraiek mehatxuak betetetzen dituztela ziurtatuz.

Askapenak salaketak jartzearen bidea jorratuko du Euskal Herrian eta Venezuelan, izan ere, deia Venezuelatik egin dute. Jakina da, "Aguilas Negras" taldeak (lehen AUC zirenak) kideak dituela Venezuelan eta espaniar estatuan, eta talde honen historia ezin beltzagoak mehatxuak serio hartzera behartzen gaitu.

Mehatxuen kokapena eta irakurketa.

Mehatxuak ez dira hutsetik etorri, azken urte eta erdian, Askapenak bere kontrako intoxikazio mediatiko eta kriminalizazio kanpaina handia pairatu behar izan du espaniar botere faktikoen menpeko komunikabideetan, bai eta Txilen, Bolivian, Venezuelan eta, jakina, Colombian.

El Pais egunkarian (2008/VI/01); Askapena ilegalalizatu duten "Batasunaren nazioarterako propaganda eta agitazio sarea" garela zioten bai eta erakunde terroristek biadaiak eta harremanak egiteko "plataforma" izatea leporatu ere. http://www.elpais.com/articulo/reportajes/embajadas/ETA/elpepusocdmg/20080601elpdmgrep_1/Tes

El Mundon (2008/06/07) ere "Latinoamerikan proselitismoa egiteko Batasunaren nazioarterako erakundea" izatea leporatzen digute http://www.elmundo.es/elmundo/2008/06/07/espana/1212867060.html

ABC egunkariaren arabera, berriz, (2007/11/15), Askapena latinoamerikan "terroristak errefuxiatu daitezen santutegi berriak bilatzen ari da"
http://www.abc.es/hemeroteca/historico-15-11-2007/abc/Nacional/el-complejo-eta-sondea-en-venezuela-mas-asentamientos-para-la-reserva-de-pistoleros_1641354009289.html

Eta Colombiako aferera etorrita El Correo egunkariak (2008/03/07) deskubritu omen zuen Askapenako buruzagi bat Raul Reyes, erail zuten FARC-eko idazkaritzako kidearen ondoan eserita. Oso bitxia, izan ere, aragazkia Ecuadorreko Quiton CCB erakundeak ospatu zuen mintegian aterea da, eta 'Raul Reyes' omen dena CCBko Txileko kide bat da.
http://www.elcorreodigital.com/vizcaya/20080307/politica/numero-farc-tenia-foto-20080307.html


Argazki hori bera, baina Txileko laguna Raul Reyes zela esatera ausartu gabe Colombiako 'El Tiempo" egunkariak atera zuen (2008/03/07) http://www.eltiempo.com/archivo/documento/CMS-3989615

Azken aldian Colobiarengatik eginiko jazarpen mediatikoa areagotu besterik ez da egin, Uno Colombiako albistegian Colombiara joandako azken bost brigadistaen argazkiak agertzen ziren ETAko ustezko kide legez FARCeko presoei kartzelan eginiko bisita zela eta. http://link.brightcove.com/services/player/bcpid1631252366?bctid=1636622491.

Eta espaniar estatuan ere Informe Semanal saioan (2008/VI/21) Askapenak bere XX. urteurrena ospatzeko atera zuen bideoa (hainbat herrialdetako erakunde eta taldeen agurrekin) FARCen agurra erabili zuen FARC eta ETAren artean omen dauden harremanen froga nagusitzat.
http://www.informesemanal.tve.es/FRONT_PROGRAMAS?go=111b735a516af85ccdc4135d9df82c2e123009d61eb00f778b60af793b191c310de7d44488a3f7e41b9b7a1483b878ac176bdd92aa12976186ace19ec44756af3394b665cdef5686


Azken urte eta erdian izandako intoxikazio mediatikoen lagin bat baino ez duzue hau. Intoxikazio hauek iturburu ezaguna dute: espaniar eta tokian tokiko inteligentzia zerbitzuak, barne ministerioak, espaniar eta kolonbiar gobernuak, azken honetan (adierazgarria da bi gobernuen artean azken aldian egon den bilera kopurua); eta helburua ere argia dute: herrien arteko elkartasun hariak etetea, elkartasuna kriminalizatzea, beldurtzea, eta ikusteko dago noraino heltzeko prest dauden.

Izan ere, bai espaniar estatuan, bai kolonbiar estatuan ezagutzen dugu paramilitarismoa, gerra zikina, bai eta estatuak eta paramilitarismoaren arteko ezinbesteko loturak. "Aguilas Negras" taldeak (lehen AUC eta Convivir) milaka sindikalista, giza eskubideen aldeko ekintzaile, nekazari eta militante garbitu ditu, irudika litezkeen modurik ankerrenetan. Beraiengandik ihesean 4 milo kolonbiarrek migratu behar izan dute, beren bizitzak salbatzeko, paramilitarrek beren biktimen gorputzei eta gorpuei egiten dizkieten izugarrikerien beldur. Orain mugak zeharkatu dituzte, eta zeharkatu dituzte elkartasuna kriminalizatu eta jazartzeko plan baten barruan, hainbat frente dituena: poliziala, mediatikoa, judiziala eta paramilitaren terrorea.

Askapenak urteak daramatza Kolonbiarekiko elkartasuna lantzen, gure lana publikoa eta ezaguna da Euskal Herrian, Kolonbian eta munduko beste herri askotan. Kolonbiako kasuan, beti egin izan dugu konponbide justu baten alde, aldeen arteko giza hitzarmenen alde, eta bide horretan, ezinbestez, beti egongo gara injustiziak, oligarkia, transnazionalak eta yankeen presentzia borrokatzen dituzutenen alde.

Azken urtean Coca Colaren aurkako euskal boikot ekimena bultzatu dugu, Euskal Herriko beste eragile batzuekin batera. Zergatik? Bada "Aguilas Negras" talde horrek, euskal brigadista mehatxatu duen horrexek, SINALTRAINAL sindikatuko Coca Colako 9 sindikalista hil dituelako, hamarnaka ihes eginarazi, aurten bertan, sindikalista baten semea bahitu eta torturatu zuten eta mehatxuak berritu dituzte.

Bada, argi eta garbi esaten diegu Kolonbiar eta Espaniar estatuei, transnazionalei, oro har, eta Coca Colari bereziki: segiko dugu boikota Euskal Herrian zabaltzen, eta ez izan dudarik, herri honek erantzungo duela, apurka-apurka Euskal Herria Coca Colarik gabeko gune erraldoi bat bihurtuko dugu eta munduan elkartasun ekimen hau bultzatzen duten beste hainbat eragileekin batera ere, Coca Colaren irribarre zuria belztuko dugu, barnean duen benetako kolorea agerian uzteko. Oraina arte bezala, Kolonbiarekiko elkartasuna jorratzen segiko dugu, paramilitarismoa eta parapolitika salatzen, bai eta bere konplize eta bultzatzaileak direnak ere, Kolonbiako herri ezin duinagoak lehenbailehen justizia eta bakea lortu ditzan.

Kriminalizazioa, beldurra, errepresioa edota gerra zikinak ez dute etengo herrien arteko elkartasuna.

Hamaika herri, borroka bakarra!
Elkartasuna herrien arteko samurtasuna!

domingo, 10 de agosto de 2008

SALBUESPEN EGOERARI STOP!


Aldaketa politikoa eskatu dute milaka lagunek Donostian

Ezker abertzaleak nabarmendu du goraipatzen duen gauza bakarra eskubideen eta askatasunen sistema dela


Lau mila lagun inguruk erantzun dute Donostiako ezker abertzaleak egindako manifestazio deialdiari. Aste Nagusia hasteko gutxi falta zela kaleetan barna ibili dira Euskal Herriak pairatzen duen «salbuespen egoera» salatzeko, baita lurraldetasuna eta autodeterminazioa kontuan hartzen dituen marko politiko berria eskatzeko ere. «Euskal Herriak behar duen aldaketa» aldarrikatu dute hainbat euskal herritarrek.

Manifestazio osoan pankarta bakarra izan da, salbuespen egoera stop. Euskal Herriak autodeterminazioa. Eskuan zutela, Agustin Rodriguez, Idoia Ibero eta Gabi Isasa ezker abertzaleko kideek ireki dute bidea. Atzetik, hamaika ikurrina ikusi ahal izan dira, baita Nafarroako bandera batzuk ere. Hasi eta berehala, euskal presoen aldeko leloak oihukatu dituzte amnistia eskatuz. Autodeterminazioa eta independentzia behin eta berriz eskatu dituzte, baina udaletxearen aurrean «ikurrina bai, espainola ez» izan da nagusitu den leloa. Joan den ekainaz geroztik Donostiako Udalak Espainiako Bandera zintzilikatu baitu udaletxean. Ibilbidean zehar PSOE eta EAJren aurkako oihuak ez dira falta izan, tartean «EAJ espainiarra» eta «PSOE faxista».

BADATOR MARIJAIA




badator marijaia eta berarekin Aste Nagusia!
Musika, jai giro herrikoia,...
eta txosnetako muntaia, txandak,... ANIMATU ETA PARTE HARTU!


miércoles, 6 de agosto de 2008

ZAZPI KATU BIZIRIK!


ZAZPI KATU BERRIZ OKUPATUA IZAN DA!
7katu Gaztetxea 4. aldiz okupatu dute gaur. Azken desalojotik 3 hilabete igaro dira eta gazteek berriro erakutsi dute ez daudela kikiltzeko prest.
Alde Zaharreko Gazte Asanbladaren oharra:

Horrela eta garaipena benetakoa izan dadin, eguneroko eginbehar eta erresistentzia turnoetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, animo eta lotu borrokari!