domingo, 10 de agosto de 2008

SALBUESPEN EGOERARI STOP!


Aldaketa politikoa eskatu dute milaka lagunek Donostian

Ezker abertzaleak nabarmendu du goraipatzen duen gauza bakarra eskubideen eta askatasunen sistema dela


Lau mila lagun inguruk erantzun dute Donostiako ezker abertzaleak egindako manifestazio deialdiari. Aste Nagusia hasteko gutxi falta zela kaleetan barna ibili dira Euskal Herriak pairatzen duen «salbuespen egoera» salatzeko, baita lurraldetasuna eta autodeterminazioa kontuan hartzen dituen marko politiko berria eskatzeko ere. «Euskal Herriak behar duen aldaketa» aldarrikatu dute hainbat euskal herritarrek.

Manifestazio osoan pankarta bakarra izan da, salbuespen egoera stop. Euskal Herriak autodeterminazioa. Eskuan zutela, Agustin Rodriguez, Idoia Ibero eta Gabi Isasa ezker abertzaleko kideek ireki dute bidea. Atzetik, hamaika ikurrina ikusi ahal izan dira, baita Nafarroako bandera batzuk ere. Hasi eta berehala, euskal presoen aldeko leloak oihukatu dituzte amnistia eskatuz. Autodeterminazioa eta independentzia behin eta berriz eskatu dituzte, baina udaletxearen aurrean «ikurrina bai, espainola ez» izan da nagusitu den leloa. Joan den ekainaz geroztik Donostiako Udalak Espainiako Bandera zintzilikatu baitu udaletxean. Ibilbidean zehar PSOE eta EAJren aurkako oihuak ez dira falta izan, tartean «EAJ espainiarra» eta «PSOE faxista».

No hay comentarios:

Publicar un comentario