martes, 12 de agosto de 2008

ASKAPENAKO BRIGADISTA BATI HILKETA MEHATXUAK EGIN DIZKIOTE KOLONBIAR PARAMILITARREK


Mehatxuak Colombiako "Aguilas Negras" paramilitar taldearen izenean mintzo zen pertsona batek egin dizkio bere sakeleko telefonora egindako dei baten bidez. Deian, "FARC en bozeramailea" izatea leporatzen zioten eta talde honek egin ohi dituen hilketa mehatxuak egin zizkioten, beraiek mehatxuak betetetzen dituztela ziurtatuz.

Askapenak salaketak jartzearen bidea jorratuko du Euskal Herrian eta Venezuelan, izan ere, deia Venezuelatik egin dute. Jakina da, "Aguilas Negras" taldeak (lehen AUC zirenak) kideak dituela Venezuelan eta espaniar estatuan, eta talde honen historia ezin beltzagoak mehatxuak serio hartzera behartzen gaitu.

Mehatxuen kokapena eta irakurketa.

Mehatxuak ez dira hutsetik etorri, azken urte eta erdian, Askapenak bere kontrako intoxikazio mediatiko eta kriminalizazio kanpaina handia pairatu behar izan du espaniar botere faktikoen menpeko komunikabideetan, bai eta Txilen, Bolivian, Venezuelan eta, jakina, Colombian.

El Pais egunkarian (2008/VI/01); Askapena ilegalalizatu duten "Batasunaren nazioarterako propaganda eta agitazio sarea" garela zioten bai eta erakunde terroristek biadaiak eta harremanak egiteko "plataforma" izatea leporatu ere. http://www.elpais.com/articulo/reportajes/embajadas/ETA/elpepusocdmg/20080601elpdmgrep_1/Tes

El Mundon (2008/06/07) ere "Latinoamerikan proselitismoa egiteko Batasunaren nazioarterako erakundea" izatea leporatzen digute http://www.elmundo.es/elmundo/2008/06/07/espana/1212867060.html

ABC egunkariaren arabera, berriz, (2007/11/15), Askapena latinoamerikan "terroristak errefuxiatu daitezen santutegi berriak bilatzen ari da"
http://www.abc.es/hemeroteca/historico-15-11-2007/abc/Nacional/el-complejo-eta-sondea-en-venezuela-mas-asentamientos-para-la-reserva-de-pistoleros_1641354009289.html

Eta Colombiako aferera etorrita El Correo egunkariak (2008/03/07) deskubritu omen zuen Askapenako buruzagi bat Raul Reyes, erail zuten FARC-eko idazkaritzako kidearen ondoan eserita. Oso bitxia, izan ere, aragazkia Ecuadorreko Quiton CCB erakundeak ospatu zuen mintegian aterea da, eta 'Raul Reyes' omen dena CCBko Txileko kide bat da.
http://www.elcorreodigital.com/vizcaya/20080307/politica/numero-farc-tenia-foto-20080307.html


Argazki hori bera, baina Txileko laguna Raul Reyes zela esatera ausartu gabe Colombiako 'El Tiempo" egunkariak atera zuen (2008/03/07) http://www.eltiempo.com/archivo/documento/CMS-3989615

Azken aldian Colobiarengatik eginiko jazarpen mediatikoa areagotu besterik ez da egin, Uno Colombiako albistegian Colombiara joandako azken bost brigadistaen argazkiak agertzen ziren ETAko ustezko kide legez FARCeko presoei kartzelan eginiko bisita zela eta. http://link.brightcove.com/services/player/bcpid1631252366?bctid=1636622491.

Eta espaniar estatuan ere Informe Semanal saioan (2008/VI/21) Askapenak bere XX. urteurrena ospatzeko atera zuen bideoa (hainbat herrialdetako erakunde eta taldeen agurrekin) FARCen agurra erabili zuen FARC eta ETAren artean omen dauden harremanen froga nagusitzat.
http://www.informesemanal.tve.es/FRONT_PROGRAMAS?go=111b735a516af85ccdc4135d9df82c2e123009d61eb00f778b60af793b191c310de7d44488a3f7e41b9b7a1483b878ac176bdd92aa12976186ace19ec44756af3394b665cdef5686


Azken urte eta erdian izandako intoxikazio mediatikoen lagin bat baino ez duzue hau. Intoxikazio hauek iturburu ezaguna dute: espaniar eta tokian tokiko inteligentzia zerbitzuak, barne ministerioak, espaniar eta kolonbiar gobernuak, azken honetan (adierazgarria da bi gobernuen artean azken aldian egon den bilera kopurua); eta helburua ere argia dute: herrien arteko elkartasun hariak etetea, elkartasuna kriminalizatzea, beldurtzea, eta ikusteko dago noraino heltzeko prest dauden.

Izan ere, bai espaniar estatuan, bai kolonbiar estatuan ezagutzen dugu paramilitarismoa, gerra zikina, bai eta estatuak eta paramilitarismoaren arteko ezinbesteko loturak. "Aguilas Negras" taldeak (lehen AUC eta Convivir) milaka sindikalista, giza eskubideen aldeko ekintzaile, nekazari eta militante garbitu ditu, irudika litezkeen modurik ankerrenetan. Beraiengandik ihesean 4 milo kolonbiarrek migratu behar izan dute, beren bizitzak salbatzeko, paramilitarrek beren biktimen gorputzei eta gorpuei egiten dizkieten izugarrikerien beldur. Orain mugak zeharkatu dituzte, eta zeharkatu dituzte elkartasuna kriminalizatu eta jazartzeko plan baten barruan, hainbat frente dituena: poliziala, mediatikoa, judiziala eta paramilitaren terrorea.

Askapenak urteak daramatza Kolonbiarekiko elkartasuna lantzen, gure lana publikoa eta ezaguna da Euskal Herrian, Kolonbian eta munduko beste herri askotan. Kolonbiako kasuan, beti egin izan dugu konponbide justu baten alde, aldeen arteko giza hitzarmenen alde, eta bide horretan, ezinbestez, beti egongo gara injustiziak, oligarkia, transnazionalak eta yankeen presentzia borrokatzen dituzutenen alde.

Azken urtean Coca Colaren aurkako euskal boikot ekimena bultzatu dugu, Euskal Herriko beste eragile batzuekin batera. Zergatik? Bada "Aguilas Negras" talde horrek, euskal brigadista mehatxatu duen horrexek, SINALTRAINAL sindikatuko Coca Colako 9 sindikalista hil dituelako, hamarnaka ihes eginarazi, aurten bertan, sindikalista baten semea bahitu eta torturatu zuten eta mehatxuak berritu dituzte.

Bada, argi eta garbi esaten diegu Kolonbiar eta Espaniar estatuei, transnazionalei, oro har, eta Coca Colari bereziki: segiko dugu boikota Euskal Herrian zabaltzen, eta ez izan dudarik, herri honek erantzungo duela, apurka-apurka Euskal Herria Coca Colarik gabeko gune erraldoi bat bihurtuko dugu eta munduan elkartasun ekimen hau bultzatzen duten beste hainbat eragileekin batera ere, Coca Colaren irribarre zuria belztuko dugu, barnean duen benetako kolorea agerian uzteko. Oraina arte bezala, Kolonbiarekiko elkartasuna jorratzen segiko dugu, paramilitarismoa eta parapolitika salatzen, bai eta bere konplize eta bultzatzaileak direnak ere, Kolonbiako herri ezin duinagoak lehenbailehen justizia eta bakea lortu ditzan.

Kriminalizazioa, beldurra, errepresioa edota gerra zikinak ez dute etengo herrien arteko elkartasuna.

Hamaika herri, borroka bakarra!
Elkartasuna herrien arteko samurtasuna!

No hay comentarios:

Publicar un comentario