martes, 11 de noviembre de 2008

Hizkuntza zapalkuntza agerian utzi zuten Uribarrin


Urtero lez, EHEk Ezabaketa Eguna egin zuen ostiralean. Herritarrei parte hartzera eta salaketari bide ematera dei egin zieten, betiere euskararen ofizialtasunaren aldarriari lehentasuna emanda. Bilbon Uribarrin izan zuten hitzordua.


Hogei pertsona inguru bildu ziren arratsaldeko 19etan "Euskal Herri Euskalduna" lemarekin deituriko kontzentrazioan. 19.30ak aldera kalejirari ekin zioten. Trikitixa eta panderoaz lagundurik auzoko paisai linguistikoa euskalduntzen ibili ziren ordu eta erdian.


Hasieran Osakidetzan egin zuten geltokia, Osakidetzan euskaraz pegatinekin anbulatorioa josiz. Ondoren auzotik zehar dauden hainbat kartelen gainean pegatu zituzten "Euskaraz eta kitto" eta "eta hau... zergatik ez euskaraz?" lema zuten pegatak. Gehiengoa "se vende" kartelak, garaje, obra eta banketxetako kartel eta propagandak izan ziren.

No hay comentarios:

Publicar un comentario