jueves, 27 de noviembre de 2008

Gaztetxeak ultraeskuindarren jo puntuan


PP alderdi ultraeskundarrak Bilboko gaztetxe guztiak Udalak desalojatzea nahi du. Horretarako mozio-proposamen bat aurkeztu du biharko Udalbatzan eztabaidatzeko. Gaztetxeaz gain, orain dela gutxi Udal eta Deustuko Gazte Asanbladaren artean sinatutako akordioa bertan behera uztea eskatzen du. BOM-ek gogor salatu du ultraeskuindarren jazarpen ideologikoa.

BOM-ek argitaratutako oharra:

PPk ostegun honetan udaletxean aurkeztuko duen mozioaren aurrean, non gaztetxeak ixteko bidean urrats garrantzitsu bat ematea proposatuko duen, BOMek jokoa ez jarraitu eta bere dinamikarekin aurrera egingo du.

BOM okupazioaren aldeko Bilboko taldea izanik gizarte eredu alternatibo bat aldarrikatzen dugu, gaztetxeak, etxebizitza eskubidea, ekologia etab.en alde. Instituzioek eskubide hauen gainetik espekulazio, zapalkuntza… politikak jorratzen dituzte. Gu ez gara haien tranpan eroriko, joko horretan aspaldi erabakita dago nor den irabazle eta nor galtzaile, guk ez dugu antzerki horretako paperik beteko.

Alternatibak sortzen jaioak gara, badakigu gure proposamenei muzin egiten dietela, ez gaituzte kontutan hartzen, beraien negozioetan traba bat besterik ez garelako, horregatik eszenatokitik jaitsi, beraien zirkotik atera eta gure ereduak eraikitzen dihardugu.

Hau da gure erabakia, badakigu ez dutela kontutan hartuko, baina jakin dezatela behintzat ez dugula beraien amua irentsiko, ez dute gure lana desbideratuko, eta oztopoak jartzen badizkigute, prest egongo gara erantzuteko.

Gure eremuak diren gaztetxeak landu eta alternatibak zabaltzea da gure borroka, eta haien ahalegin guztiak hutsalak dira herri borroka honetan.

www.mundurat.net/bom

No hay comentarios:

Publicar un comentario