Bilboko Alde Zaharreko Gazte Asanbladak salatu du indar errepresiboek beste behin ere auzoa gaztetxerik gabe utzi nahi izan dutela, baina zinez
aitortu dute ez dutela lortuko eta ezin izango ditela zapuztu auzoak auzoarentzat eraiki eta sortutako proiekturik zapuztu
. Hala, desalojoaren aurreko erantzuna tamainakoa
izango dela iragarri dute.
Gazte Asanbladaren oharra:
Beste behin ere indar errepresiboek hainbat gazteren ametsak zapuztu asmoz, gaztetxerik gabe utzi nahi izan dute Alde Zaharra.
Ametsen abiapuntu, ideien gordeleku, berriz bizira ekarritako etxea hutsik utzi nahi izan dute. Baina zinez esan dezakegu ez dutela sekula lortuko. Auzoak auzoarentzat eraiki eta sortutako proiekturik ezin izango baitute zapuztu. Hurrats sendoz hornituko dugu bidea eta gurea dena berreskuratuko dugu. Kalea gurea baita!
Esan gabe doa kontrol soziala itogarria izan dela azken hilabeteotan eta horren adierazle dira auzoan ditugun kamerak eta areagotu besterik egin ez den presentzia poliziala. Honen guztiaren ondorio zuzen bezala gaurko desalojoa eta burutu diren identifikazio, jipoi eta irainak.
Honek guztiak, hala ere, ahuldu baino indartu egingo gaitu. Ez gara kikilduko eta erantzuna tamainakoa izango da. Gure helburuak errealitate bihurtu arte ez gara geldituko: AUZO BAT, GAZTETXE BAT!
Hartara, ondorengo egunetan burutuko diren mobilizazio ezberdinetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
Ostegun honetan, hilak 12, eguerdiko 12etan prentsaurrekoa 7 Katu plazan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario