jueves, 12 de marzo de 2009

Ekialde hurbilari buruzko jardunaldiak


Askapenak lau hitzaldi antolatu ditu Bilbon Ekialde Hurbileko borroka eta herrien berri emateko helburuarekin. Hitzaldi guztiak Errondabide Kultur elkartean izango dira -Erronda 20, Alde Zaharra. Egitaraua barruan.

Hitzaldiak:

Martxoaren 12an, 19:30etan, Carlo Frabetti izango dugu gure artean. Ekialde Hurbilaren berezitasunetaz, honek duen garrantziaz, inperialisten interesetaz eta bertan garatu den erresitentziaz hitz egiteko aukera izango dugu. Aldi berean, Hego Amerikan aurrera daramaten iraultza bolivariarrarekin dauden paralelismoetaz mintzatuko da.

Martxoaren 17an, 19:30etan, Txente Rekondorekin dugu zita. Azken garaian purian dagoen islamismo politikoa, "fundamentalismoa" izango dugu aztergai: Hamas eta Hizbula bezalako erakundeen gorakada, Iraneko errepublika islamikoaren 30garren urteurrena... Medioek guztiz desitxuratu duten fenomenoa.

Martxoaren 25ean, 19:30etan Aurora Lago izango dugu hizlari. Kurdistango herriaren errealitatera hurbilduko gara, lau estatu ezberdinetan banatutako herriaren gaurkotasunera. Nazio kurduaren bilakaera, zapalkuntza kapitalistaren ondorioak eta alternatibak eta emakume kurduen borroka izango ditugu aztergai.

Apirilaren 2an, 19:30etan, Igor Urrutikoetxearekin emango diogu bukaera jardunaldiei. Igorrekin Palestinaren gaurkotasunaz berba egingo dugu: Gazako erasoaren ondorio zuzenetaz eta gaurko egoeran ezkerreko mugimendu palestinarrek betetzen duten paperaz. Honekin batera, euskaldunok zapalkutza sionistaren aurrean landu beharreko boikot jarreraz mintzatuko gara.

No hay comentarios:

Publicar un comentario