Exekuzio horiek, behartutako desagerpenen aurrekariak dituztenak, ohikoak dira eta gizateriaren aurkako krimentzat hartu beharko lirateke. Ikaragarri larria da pertsonen bizitza eta herritarren segurtasunagatik arduratu behar luketen horiek izatea giza eskubideak sistematikoki urratzeaz arduratzen diren lagunak, eta ekinbide kriminal horiek Kolonbiaren gobernuko Segurtasun Demokratikorako izeneko politikek bultzatzea.
"Positibo faltsuak" bezala ezagutzen ditugun krimen hauek ezin dira pertsona isolatuek egiten dituzten delitutzat hartu, kasu bakanduak edo indar militarren barneko ustelkeriaren sintoma hutsak bailiran. Horrelako jokaerak herrialdeko departamendu askotan errepikatu dira, era etengabean, ofizial, azpi-ofizial eta Estatuko Armadaren soldadu arrunten parte hartzearekin. Kolonbiako Defentsa Ministerioak 2005eko azaroaren 17an atera zuen 029 zuzentarauak legetik at talde armatuetako kideak hil izana frogatzen duten soldaduei onurak eta mesedeak onartzen dizkie.
Indar Publikoko kideek egiten dituzten exekuzioak legeztatzea aspaldiko ekinbide kriminala da Kolonbian. 2008ko irailean, herrialde osora eman ziren ezagutaraztea "positibo faltsuak" direlakoak: egun horretan, desagertuta zeuden Soacha herriko 19 gazte, hilobi komun batean aurkitu zituzten Ocaña eta Santander Norte herrietan. Azken urteetan, giza eskubideen alde lan egiten duen Kolonbia-Europa-Ameriketa Estatu Batuak Koordinakundeak 1.400 kasu salatu ditu. Bere aldetik, Estatuko Fiskaltza Jeneralak, epaiketetatik kanpoko exekuzioak aztertzen hasi da: ikerketak Indar Publikoko 763 kideri eragiten die, eta, gutxienez, 1.137 biktimen existentzia aitortzen da.
Uribe presidenteari publikoki gertakarien larritasuna aitortzea egokitu zaio, eta 27 militarren kargugabetzea agindu zuen, horietako hiru, jeneralak. Hala ere, neurri horiek ez dira nahikoak. Defentsa Ministroak, Juan Manuel Santos, adierazi duenez, krimen horiek iraganeko gauza dira. Bien bitartean, hedabideetan egunero jasotzen dira exekuzio horiek bere horretan jarraitzen dutela frogatzen duten salaketak.
2009ko martxoaren 6an, Estatu Krimenen Biktimen Mugimenduak -EKBM- exekuzio estrajudizial hauen aurkako jardunaldira deitzen du. Ekimen honek egiaren, justiziaren eta arazoaren konponketarako estrategiak diseinatzen lagundu behar luke, inoiz gehiago gertatu ez daitezen gizateriaren aurkako krimen hauek.
Biktima kopuruak ez duelako etenik!
EXEKUZIO ESTRAJUDIZIALEN AURKAKO BILKURAN PARTE HARTZEKO DEIA LUZATU NAHI DIZUGU
DATORREN MARTXOAREN 6AN, 19:30ETAN
BILBOKO ARRIAGA ANTZOKIA
No hay comentarios:
Publicar un comentario