viernes, 20 de marzo de 2009

Polizia autonomikoak itxi berri duen 7Katu gaztetxearen aurrean agertu dira gazte independentistak "inperialismoaren eta kapitalismoaren menpeko" egoera honi aurre egin nahi dioten gazte guztiei Gazte Martxan parte hartzeko deialdia egiteko. Martxako azken egunean jaialdi berezia izango da Donibane Garazin, hiru gunetan banatuta. Kontzertuei dagokionez Kasu, MAK, Def Con Dos, Su Ta Gar, Delorean eta Mouss & Hakim taldeak arituko dira. Gainera Anhauzen Musikherria gaua izango da eta Garazin bertan rock maratoia.

Bilboko alde zaharreko 7katu gaztetxe itxi berriaren aurrean egin dute agerraldia gaur gazte independentistek Gazte Martxa '09ko egitaraua aurkezteko. Bertan itxiera salatu dute eta euren babesa eta elkartasuna azaldu diete "egunero biharko Euskal Herria eraikitzeko alternatiba lantzen ari diren gazteei"; 7katu bezalako proiektuak biharko herri askearen zutabe ezinbestekoak direla esan dute eta euren animoak helarazi dizkiete alde zaharreko gazteei.

GAZTE MATXA 2009 AMAIUR-GARAZI
www.lotuindependentziara.net

1 comentario: