jar zaitez ZEU ERE
ABIAN!
Aldaketa sozialaren alde
GU: langileok, emakumeok, gazteok, nekazari eta arrantzaleok, ezgaitasunak ditugun pertsonok, langabeok, pentsiodunok, migratzaileok, ekologistok, garraiolari autonomook, ikasleok…ABIAN JARRI GARA.
Kokoteraino gaude krisiaren aitzakian gure aurka hartzen ari diren neurrietaz. Kokoteraino gaude pertsonak eta herriak ekonomiaren izenean sakrifikatzen dituen eredu ekonomiko eta sozial honetaz.
Iragartzen ari diren “kapitalismoaren birfundazio” horren aurrean ez gara besoak gurutzaturik geratuko, aitzitik, kapitalismoarekiko eredu ekonomiko eta sozial alternatiboa eraikitzera goaz.
HERRIA ABIAN sektore eta eskualde ezberdinetako lagunek sortu dugun plataforma da. Lan-taldeak sortzen hasi dira Iruñerrian, Bilbon, Gasteizen, Donostia inguruan. Eta datozen asteetan Euskal Herri osora heldu nahi dugu, aldaketa sozialaren aldeko sarea osatuz.
Oinarrizko agiri baten inguruan jarri gara abian eta urratsez urrats eredu kapitalistarekiko HERRI ALTERNATIBA osatzen joan nahi dugu. Bide hau gurekin egin nahi duten pertsona eta kolektiboei honako deialdi hau luzatzen diegu: jar gaitezen auzolanean eta egin dezagun bidea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario