miércoles, 21 de mayo de 2008
Ertzaintzak eta Leioako segurtasun indarrek ikasleak atxilotu eta jo dituzte goizean
Bolognaren eta ikasleen zigorren aurka deitua zegoen mobilizazioaren amaieran errektoretzako sarrerako atea bota dute ikasleek eta barrura sartzea lortu dutenean ertzaintzak eta segurtasun indarrek erasotu dituzte.
Hainbat ikasle atxilotu ditu ertzaintzak eta hauetako bat gutxienez erietxera eraman dute ertzaintzaren kargaren ondorioz zaurian jasan eta gero.
PAT-en oharra:
Gaurko egunean UPVren Leioako kanpusean jazotako istilu larriak azken hilabeteetan UPVk hartu duen norabide errepresiboaren azken katebegia besterik ez da.
Bologna Prozesua inposatu nahiean, hasiera batetan honi buruzko
informazioa helarazteari uko egin zioten UPVko agintariek. Hala ere,
ikasleon indar eta borrokari esker, Bologna Prozesuaz informatu eta honen atzean ezkutatzen den fartsa neoliberala ikasleria osora zabaltzea lortu zen, unibertsitatean azken urteotako mobilizazio jendetsuenak aurrera eraman zirelarik Bologna Prozesuaren aurka, tartean %90eko jarraipena izan zuten bi greba.
Bolognaren aurkako ikasleriaren determinazioaz jabetuta, ikasleon hitza
isilarazteko Juan Ignacio Perezek zuzentzen duen unibertsitateak
errepresioaren eta kriminalizazioaren aldeko hautua egin behar izan du.
Horren adibide dira ikasleriaren azken mobilizazioen aurka izandako
segurata eta zipaioen oldartze bortitzak, ikasleen zitazioak epaitegietan
edo urte hasieran bozkatutako falta eta zigorren zerrenda.
Gaurkoan ere, errektorearengana errepresio bolada honen aurrean gure kezka helaraztera joan garenean, txakur grisak lehenengo eta beltzak ondoren modu ezin bortitzagoan egurtu gaituzte zenbait ikasle zauritu eta atxilotu dituztelarik.
Perez UPVko errektoregai bakarraren jarrera beste behin ere agerian
gelditu da: errepresioaren eta ikasleon kriminalizazioaren bitartez,
ikasleon hitza isilaraztea beste helbururik ez du. Eta horretarako ez du
inolako erreparorik ikasleak egurtzeko orduan.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario