domingo, 25 de mayo de 2008
KONPROMISO EGUNA ZAZPI KALEETAN
Asteburu honetarako antolatu dituzten ekimenen baitan manifestazioa eta argazkia atera dituzte gaur goizean. Epaitzen ari diren Bilbotarrek parte hartu dute ekimenean.
MAIATZAK 24 KONPROMISO EGUNA
BILBOKO ALDE ZAHARREAN
Gaur eguerditik hasita Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren aurkako epaiketa salatzeko manifestazio eta ekitaldia burutu da Bilboko Alde Zaharrean. Ekitaldian auzo horretako Joseba Artola, Fernando de Luis eta Inma Patxoren egoera salatu da. Hiru presoei euren kondena bere osotasunean bete ondoren bizi osorako zigor mendekatia inposatu die Espainiako tribunal arrotza den Audientzia Nazionalak. Arriagan bukatu den manifestazioan Julen Larrinaga, Jon Beaskoa eta Gotzon Amaro bilboko auziperatuek parte hartu dute eta Amnistiaren aldeko borrokan lerrokatzeko gonbita eginaz batera auziaren auzia salatu eta herri eta auzoetako dinamiketan parte hartzen jarraitzeko animatu dituzte han bildutako 150 bat lagunak. Manifestazioa bukatzerakoan auzoko presoei bidaltzeko argazkia atera eta barrikotea egon da Errondabide Kultur Elkartean.
Arratsaldean, AHTren aurkako manifestazioaren ondoren elkartasun poteoa egon da Bilboko Gaiteroekin batera.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario