lunes, 5 de mayo de 2008
AMNISTIAREN ALDEKO MUGIMENDUAREN KONTRAKO EPAIKETA
31/01 SUMARIOA
Amnistiaren aldeko mugimenduaren sumarioko auzipetuei elkartasuna adierazteko kanpaina abiarazi dute
Amnistiaren aldeko mugimenduaren aurkako sumarioaren harira antolatu diren ekimenen artean, auzipetuta dauden 27 lagunei elkartasuna adierazteko kanpaina abian jarri dute Interneten.
Auzitegi Nazional espainolean egiten ari diren epaiketa salatzeko manifestu bat kaleratu zuten orain egun batzuk amnistiaren aldeko mugimendutik.
Orain, auzitegi berezian epaitzen ari diren 27 euskal herritarrei elkartasuna adierazteko atxikimendu kanpaina abiarazi dute.
Epaiketa horren aurka hainbat ekimen antolatzen ari dira Euskal Herrian zehar, eta horien artean, manifestu bat kaleratu da. Horretarako prestatutako webgune batean, edonork epaiketaren kontrako eta auzipetuen aldeko sinadura laga dezake.
www.mundurat.net/ezdadelitu
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario