lunes, 26 de mayo de 2008

AGUR eta OHORE "TIROFIJO" KOMANDANTEA!


FARC-EP-k beren 44. urteurrenean jakinarazi dute Manuel Marulandaren heriotzaren berri, joan den Martxoaren 26an bere neskalagunaren besoetan eta bere gertuko kide eta adiskideek lagunduta joan zen, bihotzekoa emanda, edo bihotzak guztiak emanda.

Egun tristea Kolonbia berri baten alde borrokatzen diren FARC-EP-eko kide guztientzat, bai eta Kolonbian justizia soziala eta sozialismoaren alde jarduten diren milaka eta milaka gizon eta emakumerentzat. Egun tristea, halaber, herrion mundu baten alde borrokatzen diren hainbat eta hainbat lagun eta militanteentzat.

FAR-EP orain 44 urte sortarazi zuten Marulandak, Jacobo Arenasek eta beste 10 bat lagunek, oligarkia eta gobernuaren mertzenarioengandik ihesean oihanean barneratu zirenean. Batzuek esango dute armen bidez ideiarik ezin dela defendatu; esperientziak, ordea, 'sozialismoa' eta 'autodeterminazioa' bezalako ideiak era baketsuan defenditzen direnean ere era bortitzean jazartzen direla erakusten du, Kolonbian eta mundu osoan.

FARC-EP sortu zenean Kolonbian ez zegoen bide 'demokratikorik' sozialismoarentzat, justizia sozialarentzat, pobretuentzat, ez eta gaur egunean ere: milaka sindikalista, giza-eskubideen aldeko ekintzaile, ikasle eta militante politiko hiltzen dituzte Kolonbian gaur atzo bezala.

Horren aurrean, Manuel Marulandak bere bizitza luzea osorik eman du. 44 urte Kolonbiako mendietan gau eta egun borrokan. Zorionez beren konpromisoa ez da antzua izan: oihanean barneratu ziren hamar bat lagunak milaka dira gaur egun, eta miloika Kolonbian eta munduan Manuel Marulandaren konpromisoaren aurrean ukabila altxatu eta 'garaipena lortu arte, agur eta ohore!' esaten duten borrokalariak.

Izan ere, FARC-EP-k bere komandantea gorenaren heriotzaren aurrean garaipena agindu diote, eta munduko herri borrokalarion agurra ere ezin bestelakoa izan: jarraituko dugu sozialismoaren aldeko borrokan gure herrian, Euskal Herrian, eta jarraituko dugu herrion arteko elkartasun internazionalista jorratzen Kolonbia berria eta Euskal Herri berria elkarren samurtasunean hazi daitezen.

Garaipena lortu arte, agur eta ohore, Manuel Marulanda.

Kolonbia berriaren alde!
Sozialismoaren alde!
Hamaika herri, borroka bakarra!
JoTaKe irabazi arte!

Farc-EPren komunikatua beren 44. urteurrenean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario