lunes, 26 de mayo de 2008
Euskakl Herriak Bere Eskola
Haur eskola euskaldun eta hezitzailea exijitu du EHBEk Bilbon
Hezkuntza Sistema Nazionalaren aldeko dinamika Bilbon izan da azken egunetan, datorren astean Iruñean amaitu aurretik. Bertan haur eskola euskaldun eta partehartzaileak exijitu dizkiote Azkunari.
EHBEren dinamika Bilbotik pasa zen
Euskal Herriak Bere Eskolaren oharra:
Hezkuntza Sistema Nazionalerantz...
HAUR ESKOLA EUSKALDUN ETA HEZITZAILEA
Martxoaren 31n Herriz herri, egunez egun, urratsez urrats Hezkuntza Sistema Nazionala dinamika abian jarri genuenetik hainbat eskualdetan aldarrikapen orokorraz gain tokiko arazo eta beharrei egin diegu lekua. Debagoiena, Ezkerraldea, Urola-Kosta, Oarso eta Goierriko herrietan aritu gara bereziki buru belarri lanean ( nahiz eta beste hainbat herritan ere egon garen), aste honetan berriz, Bilboren txanda heldu da.
Hainbat ikastetxetan ehunka ikasle, irakasle eta gurasorekin egon gara; hitzaldi eta erakusketaz gain, Santutxun haurrentzako jolasak eta nagusientzako arratsalde pasa izan dugu, ehunka herritar bildu garelarik.
Bilbon Euskal Herriko beste hainbat tokitan bezala gai batek kezkatzen ditu bereziki herritarrak, haurrentzako eskola euskaldun eta hezitzailerik ezak.
Haur Hezkuntza, 0-6 zikloa haurraren heziketan oso etapa garrantzitsua da: hizkuntzen jabekuntza, garapen emozionala, zikomotrizitatea,? Hala ere, hainbat arazo ditugu etapa honetako hezkuntzan:
Oso plaza kopuru mugatua, guraso ugari haurrak matrikulatu ezinik gelditzen direlarik.
Haur Eskola publikorik ezak, eskubidea dena luxu bihurtzen du gurasoentzat, matrikulak oso garestiak direlarik. Haur eskoletan euskarari egiten zaion mespretxua. Hegoaldean gaztelerazko haur eskolei lehentasuna ematen zaie, iparraldean frantsesekoei ematen zaien bezala. Gainera, Nafarroan Hello Haur eskolak, Ingeles Gaztelerakoak bultzatzen ari dira Gobernutik. Egoera hau, hizkuntzaren jabekuntzan garrantzitsuena den 0-6 zikloan gertatzea euskarari eraso larria egitea da!
Oro har, haur eskolak baino, Umezaintzak ditugu Euskal Herrian.Heziketarako baino, gurasoek haurrak aparkatzeko eta negozioa egiteko gunea direlarik.
Ziklo honek duen garrantzia ikusirik, haur eskola euskaldun, hezitzaile eta publikoak eskatzen dizkiegu administrazioei eta bereziki aste honetan Azkuna jaunari! Bide batez herritar guztie, ostiralean arratsaldeko 18etan Iruñean egingo den manifestaldira joateko deialdia egiten diegu.
www.euskaleskola.org
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario