jueves, 1 de mayo de 2008

AHT Gelditu! Elkarlanak Maiatzerako GELDITOUR ekimena prestatu du.


Maiatzaren 4tik 31ra AHT-ren proiektuak zuzenean kaltetuko lituzkeen herri eta eskualdeak zeharkatuko ditu, Kortesen (Nafarroa) hasi eta Donostian (Gipuzkoa) amaituz. Espresuki horretarako prestatutako kamioiak herri eta eskualde kaltetu guztiak zeharkatuko ditu, eta ekimenaren baitan, herri eta eskualdeetan ekimenak burutuko dira.

GELDITOUR ekimenaren helburuak honakoak dira:

AHT-ren egitasmoaren nahiz eragingo lituzkeen kalteen inguruko informazioa lau haizetara zabaltzea. GELDITOUR informazio-ekimen erraldoia izango da.
AHT-rekiko oposizioa ikusaraztea. GELDITOUR AHT-ren aurkako mobilizazio ekimen erraldoia izango da; AHT-ren aurkako aldarria kaleratu eta lau haizetara zabaltzeko bitartekoa, hain zuzen ere.
Eragile nahiz sektore sozial ezberdinak AHT-ren aurkako borrokara biltzea. Herriz herri eta eskualdez eskualde, AHT-ren inposaketaren aurka eta herri eztabaida zabalaren alde indarrak biltzeko tresna izango da GELDITOUR. Kolektibo nahiz norbanakoek AHT-ren aurkako dinamikan beren ekarpena egin dezaten ahalbideratuko du.




Maiatzaren 4an, Kortes-en GELDITOUR-aren hasiera ekitaldia burutuko dugu, ondoren bazkari herrikoi bat eginez.
Maiatzaren 10an, Iruñean “alTAVoz” AHT-ri buruzko formazio jardunaldiak egingo dira egun osoan zehar, arratsaldean kalejira batekin amaitzeko.
Maiatzaren 17an, Gasteizen manifestazioa, eguerdiko 12′30etan “Artium”etik abiatuta.
Maiatzaren 18an: AHTren obretara martxa, eguerdiko 12etan Urbinatik abiatuta.
Maiatzaren 20tik 24ra: era guztietako ekitaldiak Durangaldean.
Maiatzaren 24an, Bilbon manifestazioa, 18′30etan Jesusen Bihotzetik abiatuta.
Maiatzaren 29an: Uztaritzen, arratsaldeko 6′30etan, Lapurdiko AHT bide berriaren aurkako elkarteen eta AHT Gelditu! Elkarlanaren elkarretaratzea.
Maiatzaren 31an, Donostian AHTren aurkako manifestazio nazionala izango da, egun osoko AHT-ren aurkako jaialdiak lagundua

No hay comentarios:

Publicar un comentario