domingo, 25 de mayo de 2008
IBILALDIA ZORNOTZAN
2008ko Ibilaldirako logoa eta mezua bat dira. Gurasook ikastolara haurrak eramaten ditugunean, dituztenean, maite dituzten bi gauza, amore bi, partekatzen ditugu: gure seme-alabak, eta bestetik, euskara eta kultura. Hortik aurrerako beste maitasun batzuk ere badira....
Bihotza ez da bakarrik maitasunaren ikur. Ikastolak sortu zirenetik bihotzak mugiarazi gaitu, aurrera egiteko indarra eman digu. Beti gauzak bihotzez egin izan ditugu, konpromiso bizia, ezarritako helburua lortzeko borondate tinkoa.
Gizartearen euskalduntze prozesuan, irakaskuntza munduan ikastolak izan dira bihotza, eta oraindik ere badira.
Bizkaiko ikastolen jaia
1978an egin zen lehenengo Ibilaldia Uribe Kostan eta 1980tik aurrera 100.000 lagun baino gehiago batzen dituen jaialdia urteroko hitzordua bihurtu da. Urteak joan eta urteak etorri Ibilaldiak bere sortzeko arrazoiei eusten die: Bizkaiko Ikastolen jaialdia izatea, Ikastolaren hezkuntza proiektua ezagutzera ematea eta erronka berriei aurre egiteko baliabideak eskuratzea.
2008an Zornotzako Andra Mari Ikastolaren esku dago jaialdi hau antolatzea eta horretan dihardu dena prest egon dadin. AMORE BI ETA…
2009an Galdakaoko Eguzkibegi Ikastolak antolatuko du Ibilaldia.
MAIATZAK 25, IGANDEA DENOK ZORNOTZARA!
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario