sábado, 31 de mayo de 2008

EUSKAL SELEKZIOAREN ALDEKO IX.LASTERKETA


Euskal selekzioaren aldeko IX. lasterketa
Ekainak 1" ospatuko da. Izen ematea, 7 eurotakoa da maiatzaren 30a baino lehenago egin ezkero. Bizkaiko FORUM guneetan egin liteke, lehenago Euskadiko Kutxako 3035-0150-01-150.0.02085.3 ordainketa eginez. Aurtengo Euskal Selekzioaren Aldeko Lasterketa ekainaren 1ean ospatuko da Bilbon. bederatzigarren lasterketa jadanik, hasi ginenetik. Bederatzi urte hauetan lasterketa garatuz, hobetuz joan da, bai antolakuntza eta prestaketa aldetik izandako garapenari dagokionean, baita partehartzeari, kuantitatiboki 1.200 korrikalari inguru biltzen ditugu zein kualitatiboki Euskal Herriko punta puntako korrikalariak datoz. Mediatikoki izandako oihartzuna ere hedatuz joan da. Azken finean, kirola egitearekin batera, Euskal Selekzioaren ofizialtasunaren alde egiteko aukera ezin hobea aurkezten du lasterketa honek. Euskal Selekzioaren ofizialtasunaren gaia gizartearen lehentasunen multzoan sartzeko kirol ekimen bat bezalakorik ez dagoelako. Ildo honi jarraiki, ESAITek, ofizialtasunaren bidean sentsibilizaziorako tresnatzat hartzen du honako ekimena.

www.esait.org

No hay comentarios:

Publicar un comentario