
Anjel Figueroa algortarra, Jon Agirre aramaioarra, Josu Uribetxebarria arrasatearra eta bertan dituzten gainontzeko preso gaixoen askatasuna aldarrikatzeko asmoz, Langraitzeko espetxera egingo da martxa igande honetan, maiatzak 11.
Horrenbestez, etzirako 12:00etan jarri dute hitzordua Gasteiz aldeko Lopidana zerbitzugunean, espetxera 12:30ak aldera heltzeko. Arrasatetik 10:30ean abiatuko da autobusa eta ordu laurden beranduago hartuko ditu aramaioarrak.
Algortatik, berriz, 10:45ean irtengo da Kirikiñotik, nahiz eta hasieran 11:00etan Villamontetik izango zela iragarri arren (izena emateko Amnistia tabernan). Horretaz gain, Bilbo, Donostia eta Gasteiz bertatik ere joango da jendea.

No hay comentarios:
Publicar un comentario