viernes, 9 de mayo de 2008
ETXEBIZITZA TOPAKETAK!
10:00 - 10:30 > HARRERA
10:30 - 11:45 > HITZALDIA
Hitzaldia. Kokapen orokorra: inprimatu. Aurreko esperientzia, diagnostiko... ezberdinetan jaso izan den adostasunean oinarritu gara, eta ez dugu nahi izan egoeraren azterketa osatzeari tarte berezia eskaini, hau foro ezberdinetan sarri hitz egin baita. Nahiko argi dugu zein den egoeraren nondik norakoa.
12:00 - 14:00 : Lan-taldeak
* Eskema hau garatuko dugu lan taldeetan: lehenik egoera espezifikoa identifikatuko dugu, agente ezberdinei begirako aldarrikapen eta proposamenak finkatuko ditugu eta azkenik, gure kabuz gure buruak antolatuz egoera aldatzeko garatu ditzakegun proiektu eta alternatibetan sakonduko dugu.
* Gai hauek landuko ditugu:
o Emakume gazteak eta etxebizitza
o Etorkin gazteak eta etxebizitza
o Dei berezia luzatu nahi diegu etorkin gazteei topaketetan parte hartu dezaten. Euskal Herriko gazteriak osatzen duen kolektiboa elkartuko garen honetan, beharrezkoa baita beraien presentzia, kolektibo honen parte diren neurrian.
o Nekazari gazteak eta etxebizitza
o Prekarietatea eta etxebizitza
o Udal politikak
o Turistifikazioa eta etxe hutsak
o Okupazioa
Edukietan egunean bertan sakonduko dugu, eta egunean bertan baita aurrerantzean ere horiek ezagutzeko aukera izango dugu.
14:00 - 16:00 : BAZKARIA
16:00 - 18:00 : Hausnarketa - EZTABAIDA
* Nola batu indarrak etxebizitza eskubidearen aldeko mugimenduan? Hemen gazteok oro har eta bereziki etxebizitzaren gaia zuzenean edo zeharka lantzen duten gazteek egin beharreko ariketa proposatzen dugu. Asko bildu ditugula baliatu nahi dugu, beraien artean eztabaidatu dezaten, eta elkarlanerako zubiak eraiki ditzaten. Garrantzitsua da, guztiok dugun arazoari era komunean ekitea, horrek indartu egiten gaitu eta.
* Honetarako, eztabaidarako gidoia prestatu dugu baita gazte taldeekin konpartitu ere, topaketen aurretik beraien artean eztabaida zezaten.
* Gidoi osoa ikusi nahi izanez gero:
o http://www.ehgk.org/etxeb/?page_id=17
18:15 - 19:45 : MAHAINGURUA: Esperientziak.
* Hemen Euskal Herrian eta Europako beste herri batzuetan etxebizitza eskubidearen baitan eremuak irabazteko garatu izan diren proiektu eta alternatiba ezberdinak landuko ditugu.
* Beraien herrietako esperientziak azaltzera nazioarteko ordezkariak etorriko dira. Bertan egongo dira:
o Judimendiko bizilagunek martxan jarri berri duten proiektua azaltzeko bizilagun bat
o Zentru sozialen inguruan Berlineko Insel etxe okupatuko kide bat,
o Txekiako politika ezberdinak azalduko dizkigute bertako talde batekin bideokonferentzia eginez
o Amsterdameko squater mugimenduko kide bat
o Espainiar Estatutik
+ Marinaledako udal politiken azalpena egingo dugu bideo bat esposatuz.
+ Madriletik etorriko dira ere, alternatiba ezberdinak esposatzera.
20:00 - 21:00 BATZAR OROKORRA
Eguneko ondorio nagusiak bilduko ditugu hemen, etorkizunari begira jarri gaitezen.
Nazioarteko ordezkariak
Topaketetan nazioarteko ordezkari eta adituek parte hartuko dutela azpimarratu nahi dugu. Beraien esperientziak esposatzeaz harago, egun osoko egitarauan hartuko dute parte, eremu bakoitzean, beraien herrietako esperientzian oinarrituta ekarpenak eginez.
Oso interesgarria eta aberasgarria iruditzen zaigu herri ezberdinen arteko harreman honek eman dezakeen fruitua. Etxebizitzaren eremuan, agerikoa da guztiok bizi dugun arazoak osagai komun ugari dituela.
Parte hartzeko deia
Kolore guztietako gazteak biltzeko apustua egiten dugu. Euskal gazteriak duen aniztasuna ardatz hartuta, guztiok dugun arazo komuna landu dezagun. Kolektibo baten ahotsa bildu nahi badugu, derrigorrezko zaigu ahalik eta gazte espresio gehien bilbon biltzea.
Aldi berean, etxebizitzaren inguruan zuzenean edo zeharka lan egiten duten talde, plataforma, elkarte edo asanblada guztiei dei egiten diegu, topaketetan parte har dezaten, eztabaidetan ekarpena egin dezaten, elkarlanerako zubiak eraikitzen hasi gaitezen.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario