Besta herrikoia
Herri Urrats ezinbesteko hitzordua da euskarari eta ikastolei bere sustengua erakutsi nahi dien edozeinentzat. Jende ezberdin anitz bildu ohi da, izan euskaldun ala ez, giro ezin hobean Senpereko Aintziraren inguruan.
Egitarau aberatsa
Artista anitzek ere bat egiten dute hitz-ordu honekin eta aurten ere izanen da zer entzun eta zer ikus. Besteak beste, Burrunka, The Uski's, Esne Beltza, Celtas Cortos, Deabruak Teilatuetan, Maialen Errotabehere, Etxe, MAK eta Betagarri-ren kontzertuak ikusteko aukera izanen da. Bestalde, Afrikar perkusioak eta dantzak entzungai izanen dira ere.

No hay comentarios:
Publicar un comentario