martes, 19 de mayo de 2009

MOBILIZAZIO UGARI GREBA EGUNEAN BILBON


Manifestazio nagusiak

  • 12:00etan Eliptika plazatik abiatuta
  • 18:30etan Eliptika plazatik abiatuta

Lehenengo ordutik piketeak auzoetan

  • 8:30etan manifestazioa Jesusen Bihotzetik abiatuta Udaletxeraino, Kale Nagusia zeharkatu ondoren.

11:30etan zutabeak

    • Juan de Garaiko gasolindegia
    • Udaletxea
    • Deustuko Done Petri plaza
    • Rekalde Zumarkalea, Salveko zubiaren hasieratik

Manifestaldia eta elkartasun eguna Bilbon asteburuan


Biziarteko zigorra ezarri zaien Bilbotarren egoeraren berri eman dute agerraldi batean eta 38 eragilek babestutako ekimena aurkeztu dute.

Etxebarrieta anaien plazan egindako agerraldian Bilboko 38 eragilek deia luzatu dute maiatzaren 30an izango den Elkartasun Egunean parte hartzeko Bilboko euskal presoen egoera gogoratuz. Honetaz gain, maiatzaren 29an, hileko azken ostiralean 19:30etan Eliptika Plazatik "No a la cadena perpetua! Joseba, Fernando eta Inma askatu!" lelopean manifestazioa antolatu dute.

Gaur egun, Bilboko 94 herritar Espainia, Frantzia eta Euskal Herriko espetxeetan preso daude. Horietatik 93k estatu hauen sakabanaketa politika ankerra sufritzen dute eta bakarra dago Euskal Herriko espetxe batean, euskal instituzioek hamaika aldiz eskatu arren.

Sakabanaketa eta isolamendu politikak ere helburu argia dauka, Euskal Preso Politikoen Kolektiboa osatzen duten pertsonak akabatzea. Bilbon ere, Euskal Herriko beste hainbat lekutan bezala, honen adibide gehiegi ditugu. Joseba Artola, Fernando de Luis eta Inma Pacho Alde Zaharreko auzokideen egoera bezala.

Lehenengo biak 20 urtez eta Pacho 17 urtez kartzelan egon eta gero, eta beraien zigorra osorik betea izan arren, Espainiako Auzitegi Nazionalak sasi lege berri bat asmatu du beste 10 urtez bahiturik mantentzeko. Artola eta de Luis ez dira kalean egon beharko luketen Bilboko preso politiko bakarrak, beste 19 bilbotar baldintzapeko askatasunean egon beharko ziren espainiako legediaren arabera.

MAIATZAK 29, AZKEN OSTIRALA

19:30etan ELIPTIKA PLAZATIK

MANIFESTAZIOA


MAIATZAK 30, LARUNBATA

ELKARTASUN EGUNA

sábado, 2 de mayo de 2009


MAIATZAK 3, IGANDEA DANOK ONDARRURE!


Maiatzaren 3an VI. HIzkuntza Eskubideen Eguna izango da Ondarroan
Gainean dugu jada EHEk deituta igandean egingo den VI. Hizkuntza Eskubideen Eguna!

GORA EUSKAL LANGILERIA!



martes, 28 de abril de 2009

Algeciraseko preso politikoak gose greban hasi dira

Espetxezainak Arkaitz Bellon euskal preso politikoaren ziegara sartu dira eta irain eta mehatxu artea ziega hankaz gora utzi diote. Atzo ekin zioten gose grebari.

Algeciraseko euskal preso politikoak gose grebari ekin diote:

Algeciraseko espetxean presoak jipoitzen ibiltzen diren espetxezainak eta orain dela urtebete Arkaitz Bellon Elorrioko euskal preso politikoa jipoitu zuten haiek beraiek atzo berriz Arkaitzen ziegan sartu ziren eta bere ziega hankaz gora utzi zioten irain eta mehatxu artean. Ondorioz, egoera larri honi aurre egiteko gose grebari ekin diote.

Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren oharra:

Amnistiaren Aldeko Mugimendutik gogor salatu nahi diagu euskal preso politikoen aurkako eraso berri hau eta une hauetan gure elkartasuna eta babesa helarazi nahi diegu Algecirasen dauden euskal preso politikoei.

Euskal preso politikoen aurkako jazarpena egunerokoa da espetxeetan. Euskal preso politikoak eskubiderik gabeko sujetuak dira, eta beraien aurkako neurri, eraso, lekualdatze, jipoi eta eskubide urraketa guztiak espetxe politikaren arduradunen aldetik baimenduak eta bultzatuak dira. Pasa den urtean espainiar eta frantziar espetxeetan euskal preso politikoen aurkako zortzi eraso burutu ziren. Sakabanaketa 20 urte bete dituen honetan euskal preso politikoen aurkako eskubide urraketa ugariak mantentzen direla ikusten ari gara sakabanaketaz gain.

Amnistiaren Aldeko Mugimendutik dei egiten dugu euskal preso politikoen eskubideen aldeko lanari lotu eta mobilizazio eta ekimenetan parte hartzeko.

Euren krisia GURE OSASUNAren kontura


Patronalaren eta bankarien diruzalekeria mugagabeak eta agintarien oniritziak eragindako egungo krisi egoera pairatzen ari garenak langileak gara. Diru publikoa bankuak erreskatatzeko edo klase politikoarekin lotura estua duten sektoreak, eraikuntza esaterako, berpizteko erabiltzen ari dira. Hori gutxi balitz, euren irabaziak mantentzea daukate helburu. Bien bitartean, inbertsio sozialak murrizten dituzte, langileoi gerrikoa estutzeko esaten digute, langileak kaleratu edo lan baldintza okerragoak onartzeko presionatzen gaituzte. Gero eta gehiago dira pobrezia egoeran dauden edo sozialki baztertuta bizi diren pertsonak. Egoera horren ondorioz:

- Langileriaren artean, ziurgabetasuna, ezegonkortasuna eta presioa areagotu egin dira; baita bakoitzak bere aldetik konponbidea aurkitzeko joera ere enpresetan.
- Lan baldintzak kaskartu dira, soldatak murriztu, lan zamak bortizki aldatu, ...
- Langabezia igo egin da.
- Laneko arriskuen prebentzio gutxiago egiten da, prebentzio zerbitzuei ekonomiaren mesedetan ez dezatela enbarazurik egin eskatuko diete.
- Enpresa inbertsioen berrantolaketa eta murrizketa eskatuko dute.
- Lan istripu eta laneko gaixotasun gutxiago egongo dira, baita jatorri arrunta duten bajak ere. Horren arrazoia laneko joan etorrien eta lanaldiaren murrizketa, istripuak gehiago ezkutatzea eta enplegua galtzeko beldurra dira.

Egoera guzti horiek gure osasun eta bizian eragiten dute zuzenean eta honako kasuak areagotzen dituzte:

- Estresa (bihotzekoa izateko arriskua), derrameak, depresioa, antsietatea, neurosia, gastritisa, lorik ezin egina, digestio-arazoak, ...
- Errekurtso ekonomiko faltagatik janari ezegokiak jateak eragindako hainbat minbizi mota ugaritzea.
- Hilkortasun tasa handiagoa, osasun mental okerragoa, osasunaren balorazio txarragoa, osasungarriak ez diren ohiturak hartzea, maila pertsonalean eta sozialen garatzeko arazoak.

Aipatu osasunaren kalte horiek, ordea, ez dute pertsona guztiengan eragin berdina izango. Izan ere, kolektibo baztertuenak (emakumeak, prestakuntza gabeko pertsonak edo ez gaituak, gazteak edo etorkinak) izango dira langabezian luzaroan egoteko eta sozialki baztertuta bizitzeko arriskuan egongo direnak.

Datorrena ikusita, argi dago inork ez gaituela babestuko. Administrazio publikoek patronala lagunduko dute batere eraginkorrak izango ez diren politiken bitartez eta legea betetzeko kontrol publiko gutxiago eginda.

Ez da krisiaren eragina arintzeko laguntzen hasteko ordua; ezta euren sistemak aurrera jarraitu eta batzuk aberasten diren bitartean langileria esplotatua eta krisiaren ondorioak ordaintzen jarraitzeko ordua ere. Osasuna eta kapitalismoa ezin dira eskutik helduta joan, kontrajarriak dira . Horregatik, LAB sindikatuak osasunaren eta biziaren aldeko defentsan lanean jarraituko du. Eredu ekonomiko aldaketa bultzatuko dugu, enplegu duina eta guztiontzako eskubideak aitortzen dituen eredua, pertsonak eta beraien beharrizanak kontuan hartuko dituena, justua eta bidezkoa, ingurumena errespetatuko duena, aberastasunaren
banaketa errealitate egingo duena, patronalak eta administrazioak eurak bakarrik erabakitzerik izango ez duten eredua. Azken finean, osasuna eskubidetzat hartuko duen eredua defendatuko dugu.

Horregatik guztiagatik, apirilaren 28an eredu aldaketa exijitzeko mobilizazioak egingo ditugu eta maiatzaren 21ean greba orokorra egingo dugu.

langileon borrokaz ALDAKETA

APIRILAK 28, ASTEARTEA
PLZA ZIRKULARean 19:30etan


www.labsindikatua.org

sábado, 25 de abril de 2009

PSOEk Euskal Herrian "demokraziaz mozorrotutako diktadura" ezarri duela salatu du Urkaregik


Ehunka lagunek parte hartu zuten atzo arratsaldean Alde Zaharrean Arantza Urkaregi askatu berriari egindako ongi etorrian. Azkeneko hauteskundeetan parte hartu nahi izateagatik Garzónek auzipetutako Urkaregik PSOEk "Euskal Herrian ezarri duen salbuespen estatua demokraziaz mozorrotutako diktadura" dela salatu zuen. Ezker abertzaleak errepresioari lan politiko gehiagorekin aurre egingo diola azpimarratu zuen.

viernes, 24 de abril de 2009

7 Katu gaztetxea okupatu dute bosgarren aldiz


Bosgarren aldiz okupatu dute Alde Zaharreko 7 Katu Gaztetxea. Ertzaintzak Erronda kalea hartua izan du, baina momentu honetan alde egin dutela dirudi. Hainbat herritar bertaratu dira gaztetxeari eta bertan dauden gazteei babesa eskaintzera. Larunbaterako "erresistentzia eguna" antolatu dute.

ONGI ETORRI ZAZPI KATU!

Maiatzak 4-7: Nazioarteko preso politikoei buruzko jardunaldiak


Datorren maiatzaren 4tik 7ra bitartean, ekimen eta jarduera anitzez osatutako nazioarteko gatazka eta errepresaliatu politikoei buruzko jardunaldiak ospatuko dira Bizkaiko kanpus eta fakultateetan. Aldarrikapen aste honi bukaera emateko, maiatzaren 7an, osteguna, goizean zehar mahai-ingurua, manifestazioa eta ekitaldia burutuko ditugu Leioako kanpusean, ondoren bazkari multietnikoa eta kontzertuak izango ditugularik Bilboko Zazpi Kaleetan. Webgune honetan, aste osoan zehar izango diren jardueren informazioa eta egitarau osoa topatuko duzue

miércoles, 22 de abril de 2009

7katu berreskuratuko dutela adierazi dute Alde Zaharreko gazteek


Gaztetxea itxi zutenetik 42 egun betetzen diren honetan, gaztetxeko kideok ondorengoa helarazi nahi diegu Alde Zaharreko auzokideoi:
Okupazioa, erakundeetatik eskeintzen ez zaizkigun alternatibak eraikitzeko tresna bezala defendatzen dugu.
7katu Gaztetxea, gizarte-eredu honen aurkako borroka esparru bezala ulertzen dugu eta honenbestez, defendatu ere.
Ez dugu auzoak-auzoarentzat eginikoa den proiektu honen aurkako edozein eraso mota onartuko. Guztiz beharrezko sentitzen baitugu 7katu Gaztetxeak Bilbon zein auzoan burutzen duen lana.
Honenbestez, ametsak egi bihurtzerik badela erakutsiko dugu. Geurea dena indarrez ere ezin izango digutelako sekula kendu, denon artean ilusioak batuz auzoari berea zena itzuliko diogu eta Azkunaren eta bere txakurren ametsgaizto bilakatuko gara!
ZAZPI KATU AURRERA!

sábado, 18 de abril de 2009

Ezker abertzaleak Europako hauteskundeetara aurkezteko erabakia hartu du



Euskal Herriaren Alde izenpean aurkeztuko da Ipar Euskal Herriko eremuan eta Ixabel Etxeberria izango da zerrendaburua. Oraingoz, ez du argitu Hego Euskal Herrian ere aurkeztuko den.

Ciudadanos de izquierdas y abertzales de Lapurdi, Zuberoa y Nafarroa Beherea conforman la candidatura Euskal Herriaren Alde (EHA), Pour une Europe des Peuples et des Travailleurs, que se ha presentado hoy en Hazparne tras una asamblea en la que han participado decenas de personas.

La profesora y electa abertzale de Urruña Ixabel Etxeberria será la cabeza de lista de esta candidatura, que concurrirá por la circunscripción Grand Sud-ouest. El sindicalista de la CGT Michel Haroztegi, la ziburutarra Beatrice Elissalde, Ximun Duhour, Patxi Bidart y la zuberotarra Oihana Larrandaburu son algunos de los nombres que completan la lista, que se dará a conocer íntegramente en los próximos días.

Según han explicado sus promotores, han tomado la decisión de presentarse de forma natural, como han venido haciendo en los sucesivos comicios europeos que se han celebrado hasta ahora. Entienden que hay que dar a conocer que Euskal Herria existe, que es una nación ancestral formada por siete territorios, con una cultura e idioma propiios y con voluntad y deseo de sobrevivir a pesar de estar situada entre dos poderosos estados que pretenden hacerla desaparecer.

En su programa reivindican una Europa para los trabajadores frente a una Europa "de los poderosos" y consideran preocupante que en la Europa actual se intente salvar los intereses de los bancos y se criminalice la defensa de los derechos de los trabajadores.

PSOEren eta EAJren egoitzen aurrean gaitzetsi dute sakabanaketa


Preso politikoen nazioarteko eguna izan zen atzokoa, eta presoen eskubideen aldarriak leku berezia izan zuen Bilbon ere. Etxerat sakabanaketaren aurka asteartetik egiten ari den biraren barruan izan ziren protestak. Sabin Etxeraren eta PSOEren egoitzen aurrean egin ziren. Izan ere, sakabanaketak eta horrekin batera presoei ezarritako bakartzeak eta espetxe politikak urratzen dituzte bortizkien euskal presoen eskubideak, Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren ustez.

Etxeratek PSOE eta EAJ egiten ditu «presoa suntsitzea helburu duen» politika horren erantzule. PSOE, berak jarri zuelako martxan sakabanaketa politika, duela hogei urte, eta gaur ere Espainiako Gobernuan egonik berak hartu duelako bide horri eusteko erabakia. EAJ, sakabanaketaren diseinuan ere parte hartu zuelako egiten du presoen egoeraren erantzule, eta, bere ustez, egun ere ez duelako horren aurkako urratsik egiten.

Goizean hasi eta gauean amaitu ziren Bilbon sakabanaketaren aurkako eta presoen eskubideen aldeko ekimenak. Herriz herriko bira egiten ari diren Etxerat-eko kideei agurra egin, eta Frantziako Gobernuak Bilbon duen kontsulatuaren aurrean elkarretaratzea egin zuten, Frantziako Gobernuak ere Espainiakoaren bideari jarraitu eta sakabanaketa politikari ekin izana salatzeko.

Arratsaldean, ostiraleroko hitzordua errepikatu zuten senideek. EAJren egoitza nagusiaren aurrean egon ziren 110 lagun, presoen argazkiak eskuan. Baina atzo ez zuten agurtzeko bidaiaririk. Astero-astero egin ohi dute sakabanaketaren aurkako elkarretaratzea Sabin Etxearen aurrean. Han egiten du geldialdia presoak bisitatzera doazen senide eta lagunez beteta Espainiako Andaluzia aldera joaten den autobusak. Igande gauera arteko bidaia luzean arazorik izan ez dezaten zortea opatzen diete elkarri.

Bidaiaririk gabe

Atzo, baina, ez zuten horren beharrik. Asteburu honetan ez dute bidaiarik egingo. Etxerat-ek sakabanaketaren aurka egindako ekimenarekin bat egin, eta asteburu honetan bisitarik ez jasotzea erabakia du Euskal Preso Politikoen Kolektiboak. Sakabanaketaren aurkako protestan, senideei milaka kilometroko bidaiarik ez egiteko eskatuta parte hartzea. Kartzeletara joan ordez, Durangora joango dira bihar senideak, eta bertaratzeko deia egin dute.

PSE-EEren egoitza nagusirainoko ibilbidea egin, eta handik abiatzekoa zen manifestaziora batu zitzaizkion atzo Sabin Etxean bildutakoak. Sakabanaketa salatzeaz gain, munduan zehar diren preso politikoei elkartasuna adierazi zieten manifestazioan. Besteak beste Palestina, Irlanda, Korsika eta Kurdistango banderak erakutsi, eta presoen etxeratzea aldarrikatu zuten.

Mundu osoko preso politikoen «duintasuna» goraipatu, eta nazioarteko hamaika talderen babesa jaso zuten bai presoen eskubideen alde aritzen diren euskal herritarrek, bai euskal presoek. Greziatik, Perutik, Argentinatik eta Korsikatik jasotako elkartasun gutunak irakurri zituzten, besteak beste. Bittor Tejedor preso ohiak, Peruko presoek espetxean euskal presoentzat egindako eskultura jaso zuen.

martes, 7 de abril de 2009

SAKABANAKETAK 20 URTE


EHan deklaratu gabeko salbuespen egoeraren aurrean kokatzen dugu aurtengo martxa. Inoiz jasan dugun errepresiorik zikinena pairatzen ari gara herri hau maite eta eraikitzen dugunok. Horren adibide dira aste honetan Hernanin eta Gasteizen emandako atxiloketak. Haientzako gure txalo eta animo beroenak.

Beste alde batetik, gazte mugimenduan egunerolanean diharduten gazteen jarduna ere legez kanpo utzi eta kriminalizatu nahian ari da etsaia. Hala nola 7katu gaztetxearen desalojoa, AHTaren kontrako mugimendua deslijitimatzeko saiakera ustela.

Baina egoera inoiz baino latzagoa bada ere, euskal gazteria borrokatzera ekitua dago eta ez da inolaz ere kikilduko. Jausten garen bakoitzean indar eta amorru handiagoz altxatzen gara eta ez dago gu geldiaraziko gaituen euritwe, aldapa ez estatu faxistarik.

Eta, hain zuzen ere, hori ozen ohiukatzera joango gara aurtengo martxara. Milaka gaztebilduko gara Amaiurretik Garazira, inposatutako mugak gaindituz, herri bat martxan dagoela erakustera. Beraz, Bilboko gazte guztiak animatzen animatzen zaituztegu apirilaren 10etik 12ra gazte martxan parte hartzera. Bertan aurkituko dituzuelako nekeaz, txandez eta azken orduko antolakuntza arazoez gain, kontzertuak, emanaldiak, giro ezinhobea eta batez ere biharko EH aske eta socialistaren bidean urratsak emateko aukera. Beraz, lotu mendiko botak!lotu gazte martxara, lotu independentziara!

GORA EUSKAL GAZTERIA!.

www.lotuindependentziara.net

ABERRI EGUNERAKO AUTOBUSA BILBOTIK


"Aldaketa garaia, burujabetza garaia" lelopean aurten Aberri Eguna ospatzeko Irungo Ficoban Nazio Eztabaida Guneak egingo duen ekitaldirako autobusak antolatu dira Bilbotik. Telefono bat abian jarri dute ere izenak jasotzeko: 94 416 16 90.

Aurten, berriro ere, Nazio Eztabaida Guneak deialdi bateratua egin du Aberri Eguna ospatzeko. Balkoietan ikurrinak jartzeaz gain, ekitaldi nagusi bat egingo du Irungo Ficoban. Ekitaldira joateko Bilbotik autobusak aterako dira.

Autobusak goizeko 9:30etan abiatuko dira. Izena emateko zerrenda zabaldu da Errondabiden (Alde Zahharra). Telefono bat abian jarri dute ere izenak jasotzeko: 94 416 16 90.

NIK ERE AHT GELDITUKO DUT!


AHT Gelditu! Elkarlanak “Nik ere AHT geldituko dut!” lemapean AHTren aurka, aurpegia eman! dinamika jarri du martxan martxoaren 24tik apirilaren 22ra, AHTa gelditzeko bidean norbanakoen eta kolektiboen atxikimenduak eta konpromisoak jasotzeko asmoz. Eta maiatzaren 9an Iruñan egingo den manifestazioa iragartzen du.

Abiadura Handiko Trenaren aurkako ekimen ugarien aurrean, lurren nahitaezko desjabetza ez legitimoen salaketen aurrean, herri-kontsulten bidez AHTari EZ esan dioten hamabi udalerriren erabaki demokratikoaren aurrean, AHTa sustatzen duten administrazioen erantzuna propaganda iruzurtia areagotzea, udalerriei entzungor egitea, desjabetzak Gobernuaren ordezkaritzetan zalantzazko legalitatearen bidez burutzea eta AHTren aurkako mobilizazioak delitu bilakatzea izan da.

miércoles, 1 de abril de 2009

Mintegi Feminista Bilbon

“Emakumeok, ahaztuenak, kaltetuenak. Sistemaren krisia aztergai” Mintegia apirilak 4, Bilboko La Bolsan

Egun, sistema kapitalista eta patriarkalaren gainbehera bizi dugu eta beronen ondorio bistakoena ekonomia krisia dugu. Honenbestez, kontuan hartu behar dugu sistema oso bat dela krisian dagoena, jakinik, sistema kapitalista patriarkal honetan sekula ez ditugula emakumeok eskubideak bermatuak izan.

Emakumeok urte luzez daramagu krisian, ez da ezer berria guretzako. Baina Sistema osoaren krisia bizi dugun honetan, beti gertatu izan den bezala ordain nagusia emakumeon gain eroriko da. Eta historiak behin baino gehiagotan erakutsi digun bezala inor ez da arduratuko honetaz.

Sistema honetan sexuen araberako lan banaketak bizirik dirau, honen erakusle da emakumeok urteak eramatea prekaritate bortitza jasaten. Lan munduan sartu gara baina sarbide hau sektore prekarizatuenetan izan da, pobreziak emakume aurpegia duela baieztatzeko punturaino.

Baieztapenok egiaztatzeko ordaindutako lanpostuen gora beherak aztertu besterik ez dago. Azken hilabete hauetan Euskal Herri osoa kontuan harturik langabezia tasa %8,28koa da. Urte honetan zehar gizonezko langabetuen kopurua %77 igo da (momentuz espedienteen gehiengoak maskulinizatutako sektoreetan ematen ari direlako, besteak beste, metalean eta industrian), emakumezkoen %36aren alboan. Baina hala ere, emakumeak gara langabezia tasa handiena jasaten dugunak; emakumezkoen biztanleria aktiboaren %9,2a eta gizonezkoena aldiz, %7,5ekoa.
  • Gizonezko langabetuak EHn: %50,49
  • Emakume langabetuak EHn: %49,51
  • Gizonezko enplegatuak EHn: %56,16
  • Emakume enplegatuak EHn: %43,84

Datu argigarri hauen aurrean eta egun bizi dugun krisiaren ondorioak azaleratzean, komunikabideetan eta hein batean iritzi publikoan nagusitzen ari den pentsaera da krisiak gizonezkoengan eragin handiagoa duela; batez ere, eraikuntza, metala eta automobilgintza direlako krisiaren ondorio zuzenenak jasaten ari diren sektoreak. Baina emakumeengan dituen eta etorkizunean izango dituen ondorioez ahazten dira.

Hauek dira gure ustez krisiaren inguruan egin daitezkeen erreflexio ezberdinen abiapuntua, baina emakumeon artean eztabaidatu eta ikusezina den errealitate hori kaleratzea da gure lehentasuna. Beraz Euskal Herriko Bilgune Feministatik, eragile ezberdinak gonbidatu ditugu gurekin batera emakumeok bizi dugun egoeraren inguruan aritzeko. Bizi dugun krisiaren azterketa feminista egin nahi dugu eta denon artean alternatiba garatzeko oinarriak jarri. Hau dela eta Apirilaren 4an Mintegi ireki bat egin nahi dugu eta emakume guztiei gonbidapena luzatu nahi diegu.

Mintegi zabal honen helburuak honakoak dira:
  • Egoeraren irakurketa egitea sektore ezberdinen ikuspuntutik.
  • Emakumeoi boz-gailua ematea “gizonezkoen krisi” honetan.
  • Emakumeok bizi ditugun egoera ezberdinak kaleratzea.
  • Krisiaren ondorioak aztertzea perspektiba feministatik.
  • Alternatiba eraikitzeko oinarriak jartzea.

Egitaraua berriz, segidan datorrena izango da:
  • 9:30etatik 10tara: Inskripzioa eta material banaketa
  • 10etatik eta 11:30etara: “Sindikalgintzatik azterketa feminista” Mahai ingurua.
  • 11:30etatik 11:45etara Atsedenaldia
  • 11:45etatik 13:15tara: “Zuzenean krisia jasaten ari diren emakumeon kolektibo ezberdinetatik egoeraren azterketa, Mugimendu feministatik krisiari alternatibak eraikitzen.” Mahai ingurua.
  • Interbentzioak bukatuta eztabaidari ekingo diogu.

Mintegia bukatu ondoren emakumeon indarra erakustea da gure beste helburu bat, hemen gaudela eta alternatibak eraikiko ditugula argi utziz. Hau dela eta mintegia bukatzeko kontzentrazio bat egingo dugu, gure indarra kalean adierazteko modu egokia dela uste dugulako.

Konzentrazioa Arriagan egingo dugu 13:30etan “Emakumeak, ahaztuenak, kaltetuenak” lemapean.


lunes, 30 de marzo de 2009

gero arte Tito!

Debekuen gainetik Tito Arregi preso politiko ohia omendu zuten Bilbon pasa den larunbatean

Ertzaintzak Solokoetxe inguruak okupatuak zituenez Bilboko alde zaharreko Zazpi Kaleetan bildu ziren 180 lagun eta bertan orain gutxi hiladako euskal militantea gogora ekarri zuten. Ondoren bazkaria egin zuten.

Bernardo Arregi Tejedor "Tito"ri lagunarteko omenaldi adeitsua eskaini diote gaur goizean Bilboko Zazpi Kaleetan bildutako 180 pertsonek, tartean Bilboko lagunak eta preso ohi askok.

Hasiera batean Solokoetxen zen egiteko, baina ekitaldia eta horren inguruko poteoa eta bazkaria egitea debekatuta zegoela jakinarazi zuen Auzitegiak atzo. 13:ooetan Ertzaintza agertu da Solokoetxen eta azkenean omenaldia eta bazkaria beste lekuetan egitea erabaki da.

Omenaldian lagunek eta preso ohiek Titoren izaera eta bizipenak glosatu dituzte, Gero Portugaleko Euskal Herriarekiko Elkartasun Elkartearen gutuna irakurri da. Ekitaldia amaitu ondoren antolatutako bazkarira joan dira bertan bildutakoak.

Manifestación en defensa de la Ikurrina, ante el aniversario de la imposición de la española


A medida que se acerca el Aberri Eguna se multiplican por nuestra geografía las convocatorias, así como los llamamientos a favor del cambio. Bilbo no se escapa a esa marea. Esta misma mañana una treintena de personas de diferentes sensibilidades, reunidas en torno al Foro ciudadano de Bilbo de Nazio Eztabaida Gunea, han demandado que la Ikurrina, “única bandera que nos representa a los vascos”, ondee en solitario en el ayuntamiento. Han convocado una manifestación bajo el lema "Aldaketa garaia, burujabetza garaia, Geurea Ikurriña" para el jueves 2 de abril, dos días antes del aniversario de la imposición de la española en el ayuntamiento.

Julen Larrinaga epaituko dute asteartean tortura salatu izanagatik

EZKER ABERTZALEAK POLITIKA FEMINISTA SUSTATZEKO GIDA AURKEZTU DU


Ezker Abertzaleak Politika Feminista sustatzeko gida aurkeztu du. Gida honen helburua udaletan politika feminista integrala garatzeko lagungarria edota tresna izatea da. Ezker abertzaleak jendarte parekidea eraiki nahi du, sexuen arteko harreman berrietan oinarrituriko jendartea eraiki nahi du. Bide horretan eta sexuen arteko parekidetasunari dagokionez, gure herri eta hiriak pertsona guztien neurrira eraiki behar ditugu.

Horretarako, egun bizitzaren edozein arlotan gizon eta emakumeen artean ematen diren desberdintasunak gainditzeko beharrezko baliabide eta bitartekoak jartzea ezinbestekoa da. Baita eremu instituzionalean ere.

Politika instituzionaIari dagokionez, administrazio eta instituzio desberdinei dagokie politika feminista garatzea. Zeregin hori udalena soilik ez bada ere, udalek ere, herritar eta emakumeengandik hurbilen dauden instituzioak diren aldetik, funtzio garrantzitsu bat bete dezakete gai honen inguruan.

Beraz, jendarte berria eraikitze bidean, politika feminista integrala sustatzeko eskuliburua osatu dugu. Non ekarpen teorikoa nahiz praktikoa jasotzen den. Lehenik eta behin, politika feministaren ezaugarriak azaltzen dira. Bigarrenik, berdintasun politika garatzeko proposamen orokorra lantzen da. Eta azkenik, politika feminista garatzeko lagungarria izan daitekeen zenbait ekintzen zerrenda jasotzen da.

Edozein udalan, jarraian landuko dugun berdintasun politika garatzeko proposamena aplikatu baino lehen; herriko diagnosia egitea, tokian tokiko aukerak eta baldintzak ezagutzea eta bertako emakumeekin nahiz mugimendu feministarekin kontrastatzea ezinbestekotzat jotzen dugu. Izan ere, politika feministaren edozein proposamenean ikuspuntu feminista duten emakumeen zein mugimendu feministaren parte hartzea eta artikulazioa funtsezkoa da.

Halaber, egiten dugun proposamena orokorra da. Hortaz, tokian tokiko errealitatearen arabera eta baldintzen arabera egokitu beharreko proposamena da. Zentzu horretan, aipatu dugun bezala, edozein herritan garatu daitezkeen hainbat neurrien zerrenda atxikitu dugu eranskin gisa.

Azkenik, hainbat herriren tamaina eta ezaugarriak direla medio horrelako politikak aurrera eramateko zailtasunak egonez gero; inguruko udalekin gai honetarako mankomunitateak sortzeko aukera aztertzea proposatzen dugu.

jueves, 26 de marzo de 2009

LARUNBATEAN KONZENTRAZIO KOLORETSUA ARRIAGAN


MARTXOAK 28, LARUNBATA

12:00etan ARRIAGA PLAZAN

MARTXAN DA 16. KORRIKA!



www.korrika.org

Harrera beroa egin diote Arantza Urkaregiri Alde Zaharrean


Harrera beroa egin diote gaur iluntzean Arantza Urkaregiri Alde Zaharreko auzokideek. Iluntzeko 8:00etan hurbildu da Errondabide Kultur Elkartera eta itxaroten zeuden ehun bat lagun eta senideek "Euskal Presoak Etxera!" eta "Amnistiarik gabe bakerik ez!" ohiukatuz lehenengo ongi etorri beroa egin diote. Ondoren, Urkaregik bere argazkia kendu du. Horrekin batera preso eta iheslarien aldeko brindisa egin dute. Askatu berriak "barruan geratutako kideak" gogoratu ditu lehenbizi han bildutako denei eskerrak ematearekin batera.

ONGI ETORRI BERRIRO AUZORA!

ARRAZAKERIA ETA XENOFOBIAREN AURKA


Joan den astean martxoaren 21a, arrazakeria eta xenofobiaren kontrako nazioarteko eguna, ospatu da. Hau dela eta, behean sinatzen dugun eragileok eta kolektibook honako hausnarketa hau egin nahi dugu:Lehenengo eta behin, arrazismo instituzionala, egun, Europan gertatzen den arrazakeria eta xenofobiaren adibiderik nabarmenentzat eta argientzat hertzen duten eragile sozialen eta sindikalen irakurketekin bat egiten dugu, honen paradigma egungo atzerritarren politikak eta legeak izanik. Politika hauek, Asilo edo migrazio egoeran dauden pertsonak, esplotazio ekonomikoa eta segurtasun errepresiboa - militar eta poliziala - bilatzen duten, eta eskubide oinarrizkoenak urratzen dituzten politiken erdigunean jartzen dituzte. Aipatutako neurri hauek, gainera, kontrola areagotzea eta mendebaldeko demokrazien atzerakada, zein jatorrizko herrietan esku hartzea justifikatu nahi dute.Euskal Herriari dagokionez, haatik, gai honetaz hitz egiterakoan, gure ustez badago ahaztezina den bigarren analisi elementu bat, garrantzi handikoa dena. Politikoki eta kulturalki gutxitua den gure estaturik gabeko nazio izaeraz ari gara. Bizi dugun ukapen egoera honek eskubide urraketa hau era bikoitza eta berezia pairatzera eramaten gaitu.Gogoratu beharra dago atzerritarren lege hauen benetako funtsa zein den. Hau da, lege hauen bidez ezarri eta erabaki egiten da nori aitortu, eta zein baldintzapean, bizileku, herritartasun eta naziotasun eskubideak, eta eskubide hauek ekartzen duten guztia. Gaur egun, gure herriari ukatu egiten zaizkio holako erabakiak hartzeko ahalmena eta eskubidea. Ondorioz, Estatuetaz eta Europa Batasunaz kanpo etorritako pertsonak prekaritate eta bulnerabitate egoera batean ikusten gara, herri honek tresnarik ez daukalarik euskal jendartean berdintasunez parte har gaitezen bermatzeko, edo paradoxiko eta bitxiak diren egoerak gertatzen dira. Esaterako, Hegoalde zein Iparraldeko herritarrok atzerritartzat hartuak izatea, Euskal Herrian egon arren, mugaren zein aldean gaudenaren arabera.Beraz, nahiz eta lege xenofobo eta murriztaile hauek gogor eta tinko salatu eta borrokatu, ezin gara kalera irten soilik Paris zein Madrilgo gobernuei lege hauek gure lurraldean aldatu edota bertan behera utz ditzaten exijituz. Hori bakarrik egiten badugu, orain arte bezala, “de facto”, Euskal Herriko herritara nor den, eta nor ez, erabakitzea beraiei dagokiela aitortzen ari baikara. Bestela esanda, Euskal Herrian euren subiranotasuna onartzen eta legitimatzen ari gara.Guk, argi eta garbi utzi nahi dugu badela garaia gai honi behar zaion bezala heltzeko. Nazio ikuspegi propio batetik, hain zuzen. Izan ere, beste hainbat arlotan egiten dugun bezala (euskararena, sozio-ekonomikoa, lurraldetasunarena…) arlo honetan ere ezinbestekoa da guri, Euskal Herrian bizi garenoi, berdin gure jatorria zein den, erabakitzeko eskubidea dagokigula aldarrikatzea, kanpoko inongo inferentziarik eta inposaketarik gabe.Eskubide hau gauzatu eta erabiltzea, gainera, bizi ari garen krisialdi ekonomiko honetan inoiz baino beharrezkoagoa da, zeren eta, kapitalismo globalak eta Estatuen gobernuek, eskubiderik gabeko pertsonez ari diren baliatzen lan merkatuaren baldintzak gero eta gehiago prekarizatzeko eta langileon arteko mesfidantza, banaketa eta enfrentamendua bilatzeko.Honen aurrean, agiri honen sinatzaileok, mesfidantza hauek gainditzeko lehenengo urratsak, eta era bateratuan, ematea proposatzen dugu, Estatuen politika baztertzaile hauen ondorioz, Euskal Herrian gure oinarrizko eskubideak urraturik ikusten ditugun herri sektore eta pertsona (hemen jaioak zein munduko beste herri eta lurralde ezberdinetatik gatozenak) guztien arteko aliantza politikak abiatuz. Aliantza hauek, elkarren aitortzan eta errespetuan oinarriturik, Estatuei aurre egin eta jendarte justuago, askeago, solidarioagoa eta pertsona guztien eskubideak, gizabanakoak eta kolektiboak, bermatzen dituena eraikitzeko, herri honen aspaldiko nahia den, aldaketa politikorako oso tresna eraginkorra dela sinetsita gaude.

miércoles, 25 de marzo de 2009

Abenduan zendutako Bernardo Arregi "Tito" omenduko dute lagunek martxoaren 28an


Martxoaren 28an, larunbatean azken agurra emango diote lagunek Solokoetxen 13 urte luzez Espainiako espetxetan egondako Bernardo Arregi Tejedor "Tito" abenduan zendutako preso ohiari. Ekitaldia 13:00etan hasiko da Solokoetxeko plazan eta ostean herri bazkaria egingo dute Erredondabiden (Alde Zaharrean).
Bernardo Arregi Tejedor "Tito" 13 urtez preso politiko izandakoa abenduaren 29an zendu zen gaixotasun baten ondorioz.

viernes, 20 de marzo de 2009

Polizia autonomikoak itxi berri duen 7Katu gaztetxearen aurrean agertu dira gazte independentistak "inperialismoaren eta kapitalismoaren menpeko" egoera honi aurre egin nahi dioten gazte guztiei Gazte Martxan parte hartzeko deialdia egiteko. Martxako azken egunean jaialdi berezia izango da Donibane Garazin, hiru gunetan banatuta. Kontzertuei dagokionez Kasu, MAK, Def Con Dos, Su Ta Gar, Delorean eta Mouss & Hakim taldeak arituko dira. Gainera Anhauzen Musikherria gaua izango da eta Garazin bertan rock maratoia.

Bilboko alde zaharreko 7katu gaztetxe itxi berriaren aurrean egin dute agerraldia gaur gazte independentistek Gazte Martxa '09ko egitaraua aurkezteko. Bertan itxiera salatu dute eta euren babesa eta elkartasuna azaldu diete "egunero biharko Euskal Herria eraikitzeko alternatiba lantzen ari diren gazteei"; 7katu bezalako proiektuak biharko herri askearen zutabe ezinbestekoak direla esan dute eta euren animoak helarazi dizkiete alde zaharreko gazteei.

GAZTE MATXA 2009 AMAIUR-GARAZI
www.lotuindependentziara.net

jueves, 12 de marzo de 2009

7Katu Gaztetxearen desalojoari "tamainaz" erantzungo diotela iragarri dute


Bilboko Alde Zaharreko Gazte Asanbladak salatu du indar errepresiboek beste behin ere auzoa gaztetxerik gabe utzi nahi izan dutela, baina zinez aitortu dute ez dutela lortuko eta ezin izango ditela zapuztu auzoak auzoarentzat eraiki eta sortutako proiekturik zapuztu. Hala, desalojoaren aurreko erantzuna tamainakoa izango dela iragarri dute.


Gazte Asanbladaren oharra:

Beste behin ere indar errepresiboek hainbat gazteren ametsak zapuztu asmoz, gaztetxerik gabe utzi nahi izan dute Alde Zaharra.

Ametsen abiapuntu, ideien gordeleku, berriz bizira ekarritako etxea hutsik utzi nahi izan dute. Baina zinez esan dezakegu ez dutela sekula lortuko. Auzoak auzoarentzat eraiki eta sortutako proiekturik ezin izango baitute zapuztu. Hurrats sendoz hornituko dugu bidea eta gurea dena berreskuratuko dugu. Kalea gurea baita!

Esan gabe doa kontrol soziala itogarria izan dela azken hilabeteotan eta horren adierazle dira auzoan ditugun kamerak eta areagotu besterik egin ez den presentzia poliziala. Honen guztiaren ondorio zuzen bezala gaurko desalojoa eta burutu diren identifikazio, jipoi eta irainak.

Honek guztiak, hala ere, ahuldu baino indartu egingo gaitu. Ez gara kikilduko eta erantzuna tamainakoa izango da. Gure helburuak errealitate bihurtu arte ez gara geldituko: AUZO BAT, GAZTETXE BAT!

Hartara, ondorengo egunetan burutuko diren mobilizazio ezberdinetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Ostegun honetan, hilak 12, eguerdiko 12etan prentsaurrekoa 7 Katu plazan.

Ekialde hurbilari buruzko jardunaldiak


Askapenak lau hitzaldi antolatu ditu Bilbon Ekialde Hurbileko borroka eta herrien berri emateko helburuarekin. Hitzaldi guztiak Errondabide Kultur elkartean izango dira -Erronda 20, Alde Zaharra. Egitaraua barruan.

Hitzaldiak:

Martxoaren 12an, 19:30etan, Carlo Frabetti izango dugu gure artean. Ekialde Hurbilaren berezitasunetaz, honek duen garrantziaz, inperialisten interesetaz eta bertan garatu den erresitentziaz hitz egiteko aukera izango dugu. Aldi berean, Hego Amerikan aurrera daramaten iraultza bolivariarrarekin dauden paralelismoetaz mintzatuko da.

Martxoaren 17an, 19:30etan, Txente Rekondorekin dugu zita. Azken garaian purian dagoen islamismo politikoa, "fundamentalismoa" izango dugu aztergai: Hamas eta Hizbula bezalako erakundeen gorakada, Iraneko errepublika islamikoaren 30garren urteurrena... Medioek guztiz desitxuratu duten fenomenoa.

Martxoaren 25ean, 19:30etan Aurora Lago izango dugu hizlari. Kurdistango herriaren errealitatera hurbilduko gara, lau estatu ezberdinetan banatutako herriaren gaurkotasunera. Nazio kurduaren bilakaera, zapalkuntza kapitalistaren ondorioak eta alternatibak eta emakume kurduen borroka izango ditugu aztergai.

Apirilaren 2an, 19:30etan, Igor Urrutikoetxearekin emango diogu bukaera jardunaldiei. Igorrekin Palestinaren gaurkotasunaz berba egingo dugu: Gazako erasoaren ondorio zuzenetaz eta gaurko egoeran ezkerreko mugimendu palestinarrek betetzen duten paperaz. Honekin batera, euskaldunok zapalkutza sionistaren aurrean landu beharreko boikot jarreraz mintzatuko gara.

miércoles, 4 de marzo de 2009

HERRIAabian! Aldaketa Soziala, Cambio Social, Changement Social.



jar zaitez ZEU ERE

ABIAN!

Aldaketa sozialaren alde

GU: langileok, emakumeok, gazteok, nekazari eta arrantzaleok, ezgaitasunak ditugun pertsonok, langabeok, pentsiodunok, migratzaileok, ekologistok, garraiolari autonomook, ikasleok…ABIAN JARRI GARA.

Kokoteraino gaude krisiaren aitzakian gure aurka hartzen ari diren neurrietaz. Kokoteraino gaude pertsonak eta herriak ekonomiaren izenean sakrifikatzen dituen eredu ekonomiko eta sozial honetaz.

Iragartzen ari diren “kapitalismoaren birfundazio” horren aurrean ez gara besoak gurutzaturik geratuko, aitzitik, kapitalismoarekiko eredu ekonomiko eta sozial alternatiboa eraikitzera goaz.

HERRIA ABIAN sektore eta eskualde ezberdinetako lagunek sortu dugun plataforma da. Lan-taldeak sortzen hasi dira Iruñerrian, Bilbon, Gasteizen, Donostia inguruan. Eta datozen asteetan Euskal Herri osora heldu nahi dugu, aldaketa sozialaren aldeko sarea osatuz.

Oinarrizko agiri baten inguruan jarri gara abian eta urratsez urrats eredu kapitalistarekiko HERRI ALTERNATIBA osatzen joan nahi dugu. Bide hau gurekin egin nahi duten pertsona eta kolektiboei honako deialdi hau luzatzen diegu: jar gaitezen auzolanean eta egin dezagun bidea.

www.herria-abian.org

Kolonbiako "positibo faltsuak" Estatu krimenak dira



Alvaro Uribe Velezen presidentearen bi gobernuen pean, eurek emaniko uniforme eta armetan babesturik, Indar Publikoko kideek ehunka zibil hil dituzte, ondoren, hildako horiek borrokan hildako lagunak bailiran aurkezteko.. Hilketa horiek, arrakasta militarrak agertu eta onura ezberdinak jasotzea izan dute helburu.

Exekuzio horiek, behartutako desagerpenen aurrekariak dituztenak, ohikoak dira eta gizateriaren aurkako krimentzat hartu beharko lirateke. Ikaragarri larria da pertsonen bizitza eta herritarren segurtasunagatik arduratu behar luketen horiek izatea giza eskubideak sistematikoki urratzeaz arduratzen diren lagunak, eta ekinbide kriminal horiek Kolonbiaren gobernuko Segurtasun Demokratikorako izeneko politikek bultzatzea.

"Positibo faltsuak" bezala ezagutzen ditugun krimen hauek ezin dira pertsona isolatuek egiten dituzten delitutzat hartu, kasu bakanduak edo indar militarren barneko ustelkeriaren sintoma hutsak bailiran. Horrelako jokaerak herrialdeko departamendu askotan errepikatu dira, era etengabean, ofizial, azpi-ofizial eta Estatuko Armadaren soldadu arrunten parte hartzearekin. Kolonbiako Defentsa Ministerioak 2005eko azaroaren 17an atera zuen 029 zuzentarauak legetik at talde armatuetako kideak hil izana frogatzen duten soldaduei onurak eta mesedeak onartzen dizkie.

Indar Publikoko kideek egiten dituzten exekuzioak legeztatzea aspaldiko ekinbide kriminala da Kolonbian. 2008ko irailean, herrialde osora eman ziren ezagutaraztea "positibo faltsuak" direlakoak: egun horretan, desagertuta zeuden Soacha herriko 19 gazte, hilobi komun batean aurkitu zituzten Ocaña eta Santander Norte herrietan. Azken urteetan, giza eskubideen alde lan egiten duen Kolonbia-Europa-Ameriketa Estatu Batuak Koordinakundeak 1.400 kasu salatu ditu. Bere aldetik, Estatuko Fiskaltza Jeneralak, epaiketetatik kanpoko exekuzioak aztertzen hasi da: ikerketak Indar Publikoko 763 kideri eragiten die, eta, gutxienez, 1.137 biktimen existentzia aitortzen da.

Uribe presidenteari publikoki gertakarien larritasuna aitortzea egokitu zaio, eta 27 militarren kargugabetzea agindu zuen, horietako hiru, jeneralak. Hala ere, neurri horiek ez dira nahikoak. Defentsa Ministroak, Juan Manuel Santos, adierazi duenez, krimen horiek iraganeko gauza dira. Bien bitartean, hedabideetan egunero jasotzen dira exekuzio horiek bere horretan jarraitzen dutela frogatzen duten salaketak.

2009ko martxoaren 6an, Estatu Krimenen Biktimen Mugimenduak -EKBM- exekuzio estrajudizial hauen aurkako jardunaldira deitzen du. Ekimen honek egiaren, justiziaren eta arazoaren konponketarako estrategiak diseinatzen lagundu behar luke, inoiz gehiago gertatu ez daitezen gizateriaren aurkako krimen hauek.

Biktima kopuruak ez duelako etenik!

EXEKUZIO ESTRAJUDIZIALEN AURKAKO BILKURAN PARTE HARTZEKO DEIA LUZATU NAHI DIZUGU

DATORREN MARTXOAREN 6AN, 19:30ETAN

BILBOKO ARRIAGA ANTZOKIA

HERRI KULTURA BULTZATZEKO EKIMENA

Altxaporrue Kultur Elkarteak bultzatuta eta bere 5 urtetako lanarekin bat eginez ekimen berri bat jarri du martxan non eta herriko kultura bultzatzea eta sustatzea duen helburu, bide horretan espazio kultural ezberdinak sortzeko bideak sortuaz.

MARTXOAK 6, OSTIRALA
KAFE ANTZOKIAN

2009ko GASTEIZKO PARLAMENTURAKO HAUTESKUNDEEN EMAITZAK BILBON

viernes, 27 de febrero de 2009


Gazte Martxarako deialdia egin dugu gaur Baionan, izan ere Euskal Herriko gazteen arteko ezagutzak eta harremanak egiteaz gain estatu frantsesaren kolonizazio estrategia salatzeko eta independentziaren aldeko aurrerapausoak emateko balioko du. Estatu frantzesaren kolonizazio estrategien aurpegiak diren nazio zapalkuntza eta kapitalismoarekin bukatzeko eta aintzin urrats bat egiteko tenorea da.

Prentsa aurreko honen bidez apirilaren 10ean Amaiurretik abiatu eta 12an Garazin bukatuko den gazte martxarako deialdia luzatzeaz gain, IEH-k bizi duen egoera politikaren irakurketa zabaldu nahi dugu.

Gazte martxan besta, ezagutzak eta harremanak egiteko, untsa pasatzeko aukera pare gabekoa izanen dugu. Bainan gazte martxak badu ere beste helburu bat. Frantses estatuaren kolonizazio estrategia salatu eta EH-ren independentzia eta sozialismoaren aldeko aintzin urrats bat eman.

Nazio zapalkuntza eta kapitalismoa dira estatu frantziarraren kolonizazio estrategiaren bi aurpegiak.

Frantziak EH-ren kolonizazio estrategian lurraldetasuna oso presente du hezkuntza eremuan Paue,
Bordale,Tolosa? joaitera bortsatuz, ikastaldiak eta lan munduarekiko harremanak EH-tik kanpo egiteak, populazioaren desertifikazioa du ondorio

Frantziak EH-ren kolonizazio estrategian lurraldetasuna oso presente du hezkuntza eremuan Paue, Bordale,Tolosa? joaitera bortsatuz, ikastaldiak eta lan munduarekiko harremanak EH-tik kanpo egiteak, populazioaren desertifikazioa du ondorio. Xiberua administratiboki Biarnoari lotzen dute barnekaldean zerbitzu publikoak murriztuz, herri ttipien beharrak ukatzen dituzte AHT eta lehenago 2X2 bezalako proiektuen bidez, frantziaren interes ekonomikoak bakarrik kondutan hartzen dituzte, herriaren kezkak bazterrean utziz. Espekulazio inmobiliarioaren bidez, aberats zahar eta arrotzak dira instalatzen ari, populakuntza ordezkatze horrek minoritate prozesua azkartzen du. Adibide guzi horiek, euskararen erabilera eta bizi iraupenean eragin zuzena dute, pixkanaka euskara lurperatuz.

Sistema kapitalistaren aldetik ere ondorioak ainitz dira eta larri: lurralde antolaketa desorekatuaren ondorioz, industrializazioaren beharra ukatzen digute barnekaldean
Sistema kapitalistaren aldetik ere ondorioak ainitz dira eta larri: Lurralde antolaketa desorekatuaren ondorioz, industrializazioaren beharra ukatzen digute barnekaldean. Oinarrizko eskubideekin, agintari eta enpresarioek, etekinak egiten dituzte (etxebizitza, osasuna, zerbitzuak?). Lanaldien luzapena, lansarien ttipitzea, iraupen laburreko kontratuak, langabetuen eta RMI-sten fitxaketak, normalizatzen dituzte. Laborantxan, etxalde haundiak haunditzen dira, gazteak instalatzeko parada kasik ez inposible bilakatuz. Kolonizazio estrategirik ez bazen, zergatik ez dute eguneroko beharrak asetuko lituzkeen autonomiarik onartzeko borontaterik ??

Egoera horrekin bukatzeko eta aintzin urrats bat egiteko tenorea da. Guk ez dugu nola pentsatu, nola jan, nolakoak behar dugun izan erraiten diguten komunikabiderik nahi. Ez dugu kapitalaren araberako hezkuntzarik nahi, ez dugu sumituak, ispiritu kritikorik gabe izaitea bultzatzen gaituen heziketarik nahi, ez dugu laborantxa mota uniformerik nahi.

Egoera horrekin bukatzeko
eta aintzin urrats bat egiteko tenorea da.

Bestelako EH nahi dugu !! Elkartasunean, kolektibitasunean, ainiztasunean oinarritutakoa dena
Bestelako EH nahi dugu !! Elkartasunean, kolektibitasunean, ainiztasunean oinarritutakoa dena. Aberastasunen banketa gauzatuko duena, hezkuntza sistema nazionala, euskara eta euskal selekzioen ofizialtasuna, inposatuko mugen urratzea zazpiak bat egiteko. Bide luzea bada ere, borrokatzeak merezi du! Azken garaietan dinamika desberdinen bidez (laborantxa, ikasle dinamikak, AHT-ren aurkako dinamikak, lurra eta etxebizitzaren defentsarako dinamikak, euskara?) gizartearen konzientizazio lana azkartzen ari da eta Frantzia ohartzen da. Ez da kasualitatea, jauzi errepresiboekin batera EEP edota Pays Basque2020 bezalako sasi tresnen bidez euskal herritarrak asimilatzeko indarrak azkartzen badituzte. Honen bestez, eraso errepresiboen aintzinean beldurtu ordez, elkartuz, salatu eta indartu behar gira. Gure historioetan sudurra sartu dutenetik geroz, haien kontaesanak geroz eta gehio agerian uzten dituzte. Jakinarazi nahi diegu frantses agintari eta nazionalister, aurreko belaunaldiak bezala, herri hori defentsatuko dugula jo ta ke gure helburuak lortu arte.

ANTOLAKUNTZA ETA BORROKAZ? LOTU INDEPENDENTZIARI !!!


jueves, 26 de febrero de 2009

OTSAILAK 27, ARRIAGA PLAZARA!!!

PSOEk ezarritako salbuespen egoera zein aurrera eramaten ari den jazarpen ideologikoa salatzeko eta hauteskunde demokratikoak eskatzeko kanpainia bukaerako ekitaldia antolatu dute ostiralerako. Ekitaldia arratsaldeko 8etanArriaga antzokiaren plazan.
hasiko da

miércoles, 25 de febrero de 2009

ATZO, GAUR ETA BIHAR, LANGILEOK ALDAKETAREN MOTORRA

NOARI EZ! ISRAELI BOIKOTA!


1. Askapenak eta Donostialdeko beste alderdi politiko, sindikatu, elkarte eta herri mugimendu ASKOK Israeli Boikot egiteko deia luzatzen diegu Donostiako herritarrei.

2. Deialdi honekin, Palestinatik datorren elkartasun deiari erantzuten diogu: Palestinako 200 elkarte zibilek Israelgo estatuari eta bere adierazpen ekonomiko, politiko, kultural eta deportiboei boikota egiteko deia egin dute. Zergatik?

3. Palestinarrek konprobatu dutelako, urteak joan ahala, beren egoera okerragoa eta okerragoa dela: gero eta lur gutxiago, errefuxiatu gehiago, kolonia sionista gehiago, apartheid harresiaren eraikuntza... Beraiek ulertzen dute boikot eta desinbertsio kanpaina handi bat behar dela, zergatik?

4. Sudafrikako estatuak beltzen kontrako apartheid politika aplikatzen zuenean, mundu mailako boikot eta desinbertsio kanpaina hark lagundu zuelako Sudafrikako estatuak bakea eta justizia negoziatzera behartzen, beltzen eskubide zibil eta politikoak onartzen.

5. Garai hartan Sudafrikako ekonomiarako desibertsioak bultzatu ziren hainbat enpresa eta estatuen aldetik, kirol mailan sudafrikako errugby selekzioa mundu osoan betatua zegoen, eta kultur edo musika mailako boikotak ere garrantzi izugarri hartu zuen.

6. Horregatik Noari boikot egiteko deia luzatzen dugu, Noa kantari israeldarra da, Israel Eurovisionen ordezkatuko du, eta norbaitek duda egiten badu Noak sionismoa defendatzen duen edo ez, gure webean irakurri ahal du Noak palestinarrei idatzi dien <<gutuna, , Gazako azken sarraskiaren harira. Noarentzat Palestinarrek pairatzen duten genozidioaren errua palestinarrena da.

7. Donostiako udalak eta "Donostia kultura" patronatoak konpromisoa hartu beharko lukete sionismoarekin ez kolaboratzeko. Hori da Donostiako udaletik Palestinan bakea eta justizia etorri daitezen egin daitekeen ekimenik eraginkorrena.

OTSAILAK 28, LARUNBATA DENOK DURANGORA!

Queda en libertad el 'elemento' que ha atacado la 'herriko taberna' de Lazkao y que ha proferido amenazas e insultos.

El arrestado ha sido acusado de los daños provocados en la 'Ansoategi herriko taberna' de Lazkao, y ha quedado en libertad a la espera de pasar a disposición judicial.

Lazkao * E.H
Los hechos han ocurrido a las 12:30 horas, poco después de la concentración de condena celebrada por los representantes políticos e institucionales ante el Ayuntamiento de Lazkao , cuando este elemento se ha dirigido a la "herriko taberna" provisto de una maza y ha causado importantes daños tanto en el exterior como en el interior del local.
El elemento ha roto todos los cristales exteriores del local, tanto los de la puerta de acceso como los de un ventanal.
El arrestado ha accedido al interior de la 'Ansoategi herriko taberna', que se encontraba cerrado, y ha destrozado una tv, una vitrina de cristal y un dispensador de cerveza.
También ha quitado las pancartas que se encontraban en la "herriko taberna" y ha arrancado varios carteles de la plataforma D3M y, poco después de causar estos destrozos, ha sido detenido por las F.S.E de la C.A.V que, tras tomarle declaración, le ha dejado en libertad con cargos y deberá comparecer ante el juez.

Ezker abertzalea gatazka politikoa konpontzeko boza dela azpimarratu dute Alde Zaharrean

Tasio Erkiziaren bi aukera baino ez daude martxoaren 1eko hauteskundeetan: Euskal Herri askea edo Espainiaren menpekoa, Konstituzioak ezarritako esparrua edo esparru demokratiko berria, beste iruzur baten aldeko botoa edo gaztazka konpontzeko bidean jarriko duen botoa. Eta pare horietan batek -ezker abertzaleak- soilik ziurta dezake Euskal Herriak behar duen aldaketa politikoa. «Euskal Herriaren eskubideak aitortuko dituen aldaketa politikoa -gatazka politikoa eta armatua konpontzeko- eskatzeko bidea» ezker abertzalea dela irizten dio Erkiziak.

Abertzale historiko honek aldaketa politikorako beharra azpimarratu du eta, horretarako, hiru oinarri nabarmendu ditu. Batetik, lurraldetasunerako bidea egiteko "Euskal Herria sujetu gisa aitortzea" ezinbestekoa dela azaldu du Erkiziak.

Bestetik, Estatutu berrien aurrean, Ibarretxeren "iruzurraren" aurrean, "independentzia helburu gisa" jartzen du Erkiziak.

Azkenik, "ezker abertzalea etorkizuna baldintzatuko duen urrats gisa"hartu behar dela adierazi du mahai kide ohiak.

Bestalde, azken hilabeteotan ezker abertzaleak jasandako errepresioaren gainetik, salbuespen egoeren gainetik, "ez gara ezkutatuko, ez gara isilduko, ez gaituzue geldituko" gogorarazi die Erkiziak Estatuari eta Jaurlaritzari.

Berrehun bat auzokide bertaratu dira Etxebarrieta anaien plazara eta Bilboko beste ekitaldi guztietan bezala kaputxadun ertzain franko gainean izan dute.

martes, 24 de febrero de 2009

Aberri Eguna antolatzeko deialdi irekia


Nazio Eztabaida Guneakdeialdi irekia egin du asteazkenerako Alde Zaharreko Burtsa Auzo etxean. Arratsaldeko 7:00etan hasiko den bileraren xedea Aberri Egun bateratu eta herritarra sustatzea izango da.

Nazio Eztabaida Guneak, lanean jarraitzen du, azken Nazio Eztabaidan adostutako Nazio Plana garatuz. Azken bi urteetan bezala, dagoeneko Aberri Egun bateratu eta herritarra sustatzeko lanean buru belarri ari dira lanean. Eragile sozial, politiko eta sindikalekin harremanetan ari dira Aberri Egunaren inguruan ahalik eta indar gehien biltzeko helburuarekin. Aberri Eguna nazio gisa agertzeko eguna izan dadin urrats berri bat eman nahi dute aurten.

Harreman dinamika horren barruan, herritarren parte hartzea sustatzeko foroak antolatu dituzte. Bertan, Aberri Egunenari begira egiten duten proposamena aurkeztuko da. Foro hauek guztiz irekiak dira:

HERRITARREN FOROA:

Bilbo:

Otsailak 25 asteazkena, 19:00etan Alde Zaharreko La Bolsan

lunes, 23 de febrero de 2009

MANIFESTAZIOA MILANON EUSKAL HERRIA, PALESTINA ETA KURDISTANEN ALDE



Demokraziaren aldeko ekitaldiak antolatu dituzte

PSOEk ezarritako salbuespen egoera zein aurrera eramaten ari den jazarpen ideologikoa salatzeko eta hauteskunde demokratikoak eskatzeko ekitaldiak antolatu dituzte hainbat auzoetan. Lehenengoa bihar izango da Alde Zaharrean. Ekitaldien zerrenda barruan.

Asteartea 24 (Alde Zaharra)

20:00etan Etxebarrieta anaien plazan

Asteazkena 25 (Deustu)

19:30etan Done Petri plazan

Osteguna 26 (Uribarri)

19:30etan Funikular plazan

Ostirala 27 (Bilbo)

20:00etan Arriagan

Inauteri herrikoiak mozorroa kendu dio Udalari beste behin ere


Udalak, ostera, bilbotarrak ikusle baino ez diren desfilea –hiritarren diruarekin ordaindutakoa– antolatzeko ohitura hartu du jai ereduen pribatizaziorantz beste pauso bat emanez. Hori gutxi balitz, diru laguntza guztiak ukatu egin dizkio jaitsiera tradizionalaren antolatzaileei, hortaz, konpartsek eurek ordaindu behar dituzte ekimenak dakartzan gastuak. Izan ere, Udaletxetik prest agertu dira desfile bateratu bat egiteko baina konpartsen aburuz onartezina den baldintza bat jartzen dute horretarako: mozorroak eta muntaketen edukiak aldez aurretik ikuskatu ahal izatea, zer esan, zer erakutsi, zer kritikatu eta zer aldarrikatu daitekeen erabakitzeko. Hitz bakar batean, zentsuratzea.

Udalak eta Bilboko Konpatsek herri kulturari buruz duten iritzia, jarrera, filosofia, ez da batere antzekoa eta aurten ere, Inauterietan, argi baino argiago geratu da. Batzuen zentsura eta debekuen gainetik besteen, gehiengoaren, jai giro parte hartzaile eta herrikoia

Aurtengo edizioan ez da ezustekorik izan. Iñaki Azkuna buru duen udal gobernuak Hurtado Amezaga kalera zokoratu du berriz ere (bostgarren urtez jarraian) bilbotarron desfilea, Kale Nagusian “jaitsiera itxia eta ontziratua” antolatuta eta hiribilduko inauteriak bere sorreran zituen printzipioei muzin eginda, Bilboko Konpartsen Federakundeak salatu dutenez. Konpartsek 30 urte daramatzate Inauterietan jaitsiera parte hartzaile eta irudimentsua antolatzen. Parte hartzailea herri osoari irekia dagoelako eta irudimentsua, berriz, egun gutxi batzuez errealitatea alde batera utzi eta imajinazioari eta konbentzionalismoak hausteko grinari leku egiten zaiolako.

Udalak, ostera, bilbotarrak ikusle baino ez diren desfilea –hiritarren diruarekin ordaindutakoa– antolatzeko ohitura hartu du jai ereduen pribatizaziorantz beste pauso bat emanez. Hori gutxi balitz, diru laguntza guztiak ukatu egin dizkio jaitsiera tradizionalaren antolatzaileei, hortaz, konpartsek eurek ordaindu behar dituzte ekimenak dakartzan gastuak. Izan ere, Udaletxetik prest agertu dira desfile bateratu bat egiteko baina konpartsen aburuz onartezina den baldintza bat jartzen dute horretarako: mozorroak eta muntaketen edukiak aldez aurretik ikuskatu ahal izatea, zer esan, zer erakutsi, zer kritikatu eta zer aldarrikatu daitekeen erabakitzeko. Hitz bakar batean, zentsuratzea.

Udaletxeko Jai Batzordeak, orain dela zenbait urte Bilbo jaien esparruan hiri aitzindari bihurtzeko lan handia egindako erakundeak, kontrol nahiak okituta dago orain eta egungo ospakizunei jai kutsua kentzearren baino ez da ahalengintzen.

Zentsura hori salatzeko, eta bilbotar guztien aurrean agerian uzteko, desfileko parte hartzaileek "Yes we can" manifestua kaleratu dute.

Halere, Aratusteak ez dira desfile soil batera mugatzen eta, askok kontrakoa pentsatuko duten arren. Erakunde herrikoiak Zaratada eta Trapu Zaharrak kalejirak, Putxera lehiaketa eta Sardinaren Hileta antolatu ditu ere, ohi bezala.

jueves, 19 de febrero de 2009

D3M, JARDUERA ETETEAREN AURREAN


PSOE, hauteskundeetan ezker abertzalearen parte hartze legala ekidin eta hori gutxi balitz, ekinbide politikoaren aztarna oro erabat ezabatu nahi du modu faxista batean.

Paradigmatikoa egiten zaigu Garzón epaile-txotxongiloak Turkiaren kasua gogora ekarri izana, elkartzeko eta parte hartze politikorako eskubideen urratzea justifikatzeko. Izan ere, Estatu espainiarrak sekulako antza du, eskubide urraketari dagokionez, Turkia eta Israelen moduko estatuekin.

Hauteskundeak trukatu dituzte Gasteizeko Legebiltzarra aldaketa EZAren, konponbide EZAren eta euren alderdi interes eta interes ekonomikoen zerbitzura segi dadin.

PNV eta PSOEK euskal jendartearen nahia den aldaketa politikoa ekidin nahi dute, hainbeste etekin bermatzen dizkien estatus quo-a iraunaraziz. Horretarako, aldaketa politikorako nahiak eta eskariak Gernikako Estatutuaren berdefinitze batean disolbatu nahi dituzte. Aldaketarik gabeko aldaketa batekin egungo marko juridiko-politikoa betikotu nahi dute, eta horrekin batera gatazka politiko eta armatua. Eta horretarako Lizarra-Garazin aldaketa politiko eta sozialerako sorturiko baldintzak lurperatu nahi dituzte. Lizarra-Garazi betiko lurperatu nahi dute.

Ukazio, zatiketa eta inposaketaren zikloa gainditu eta Euskal Herriaren aitortza eta herritar guztien borondatearen errespetuan oinarritutako ziklo berria irekitzea ekidin nahi dute PSOEk eta PNVk. PSOEk eta PNVk iruzur berri bat burutu nahi dute, eta horretarako bidea garbi behar dute: aldaketaren motore den Ezker Abertzalea ahalik eta ahulen behar dute.

Helburu horrekin bakoitzak bere rola hartu du: batek legez kanpo uzten gaitu eta besteek Madriletik iritsitako aginduak txintxo-txintxo bete eta betearazten ditu. Adibide garbia izan genuen aurreko larunbatean Bilboko kaleetan.

Honakoa eskatzen diogu PNVri: Ez dezala Madrilen morroi izaten jarraitu. Ibarretxeri eskatzen diogu ez dadila Madrilen Gobernuko Ordezkari izan, ez dadila sententzia injustuen betearazle izan. Planto egin dezala, behingoz, eta ez dezala oinarrizko eskubide eta askatasunei egindako eraso hau onartu; ez diezaiola utzi Madrili berak ordezkatzen duen gizartearen borondatea trenkatzen eta berak deituriko hauteskundeen emaitzak manipulatzen. Eta aurrekoa egiteko prest ez badaude, behintzat zintzoak izan, eta utz diezaiotela esateari PNV ahultzea dela Ezker Abertzalearen bazterketaren azken helburua.

Izan ere, PNV legez kanporatzeetaz baliatzen da. Eta orain, PNVk herritarrak beldurtu nahi ditu, espainolak Ajuria Eneara datozela esanez. Gasteizko Legebiltzarrean bandera espainola jarri duen PNVk PSOEk hauteskundeak irabaz ditzakenarekin mehatxatzen gaitu. Baina praktikak erakutsi digu PNV eta PSOE eskutik doazela. Azkeneko legealdia dugu adibide: PNVk eta PSOEk elkarrekin onartu dituzte azken lau urteetako Estatuko eta EAEko aurrekontuak, eta PSEk Gasteizen PNVk aurkezturiko legeen gehiengoa babestu du.

Bestetik, non dira EA, EB eta Aralar, desobedientzia zibilaren eta planto demokratikoaren defendatzaile sutsuak? Injustizia honen aurrean itsu, mutu eta gor. Euskal Herriko bizitza politikoan Madrilen esku-hartze faxista eta eskubide eta askatasun demokratikoen aurkako erasoa salatu beharrean Ezker Abertzalearen bazterketaren etekin elektoralak kalkulatzen daude alderdiok.

Azkenik, dei egiten diogu euskal gizarteari martxoaren 1ean D3Mren papeletarekin bozka dezan, desobedientzia ekimen erraldoia burutuz. Orain, inoiz baino gehiago, D3M.

• D3M. Eskubide zibil eta politikoen urraketa sistematikoari eta errepresio eta apartheid politiko eta instituzionalari aurre egiteko bozka errebelde eta intsumitua.

• D3M, PSOEk eta PNVk inposatu nahi duten iruzur politikoari aurre egingo dion herri harresia eraikitzeko bozka.

• D3M. Prozesu demokratiko baten aldeko bozka. Euskal Herriaren nazio aitorpen eta euskal jendartearen borondatearen errespetutik bake eta demokrazia eskenatoki baten aldeko bozka.

• D3M, urrezko bozka, Euskal Herriaren etorkizunerako sekulako garrantzia izango duen bozka.

DEMOKRAZIA 3 MILIOI