Biziarteko zigorra ezarri zaien Bilbotarren egoeraren berri eman dute agerraldi batean eta 38 eragilek babestutako ekimena aurkeztu dute.
Etxebarrieta anaien plazan egindako agerraldian Bilboko 38 eragilek deia luzatu dute maiatzaren 30an izango den Elkartasun Egunean parte hartzeko Bilboko euskal presoen egoera gogoratuz. Honetaz gain, maiatzaren 29an, hileko azken ostiralean 19:30etan Eliptika Plazatik "No a la cadena perpetua! Joseba, Fernando eta Inma askatu!" lelopean manifestazioa antolatu dute.
Gaur egun, Bilboko 94 herritar Espainia, Frantzia eta Euskal Herriko espetxeetan preso daude. Horietatik 93k estatu hauen sakabanaketa politika ankerra sufritzen dute eta bakarra dago Euskal Herriko espetxe batean, euskal instituzioek hamaika aldiz eskatu arren.
Sakabanaketa eta isolamendu politikak ere helburu argia dauka, Euskal Preso Politikoen Kolektiboa osatzen duten pertsonak akabatzea. Bilbon ere, Euskal Herriko beste hainbat lekutan bezala, honen adibide gehiegi ditugu. Joseba Artola, Fernando de Luis eta Inma Pacho Alde Zaharreko auzokideen egoera bezala.
Lehenengo biak 20 urtez eta Pacho 17 urtez kartzelan egon eta gero, eta beraien zigorra osorik betea izan arren, Espainiako Auzitegi Nazionalak sasi lege berri bat asmatu du beste 10 urtez bahiturik mantentzeko. Artola eta de Luis ez dira kalean egon beharko luketen Bilboko preso politiko bakarrak, beste 19 bilbotar baldintzapeko askatasunean egon beharko ziren espainiako legediaren arabera.
MAIATZAK 29, AZKEN OSTIRALA
19:30etan ELIPTIKA PLAZATIK
MANIFESTAZIOA
MAIATZAK 30, LARUNBATA
ELKARTASUN EGUNA
No hay comentarios:
Publicar un comentario