Tasio Erkiziaren bi aukera baino ez daude martxoaren 1eko hauteskundeetan: Euskal Herri askea edo Espainiaren menpekoa, Konstituzioak ezarritako esparrua edo esparru demokratiko berria, beste iruzur baten aldeko botoa edo gaztazka konpontzeko bidean jarriko duen botoa. Eta pare horietan batek -ezker abertzaleak- soilik ziurta dezake Euskal Herriak behar duen aldaketa politikoa. «Euskal Herriaren eskubideak aitortuko dituen aldaketa politikoa -gatazka politikoa eta armatua konpontzeko- eskatzeko bidea» ezker abertzalea dela irizten dio Erkiziak.
Abertzale historiko honek aldaketa politikorako beharra azpimarratu du eta, horretarako, hiru oinarri nabarmendu ditu. Batetik, lurraldetasunerako bidea egiteko "Euskal Herria sujetu gisa aitortzea" ezinbestekoa dela azaldu du Erkiziak.
Bestetik, Estatutu berrien aurrean, Ibarretxeren "iruzurraren" aurrean, "independentzia helburu gisa" jartzen du Erkiziak.
Azkenik, "ezker abertzalea etorkizuna baldintzatuko duen urrats gisa"hartu behar dela adierazi du mahai kide ohiak.
Bestalde, azken hilabeteotan ezker abertzaleak jasandako errepresioaren gainetik, salbuespen egoeren gainetik, "ez gara ezkutatuko, ez gara isilduko, ez gaituzue geldituko" gogorarazi die Erkiziak Estatuari eta Jaurlaritzari.
Berrehun bat auzokide bertaratu dira Etxebarrieta anaien plazara eta Bilboko beste ekitaldi guztietan bezala kaputxadun ertzain franko gainean izan dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario