Oso harrera beroa eskaini diote gaur iluntzean Alde Zaharreko bizilagunek urtarrilaren 19an, 2 urte espetxean egon eta gero, aske gelditutako Ana López preso politikoari. Bertako bertsolariek eta dantzariek parte hartu dute une hunkigarriak izan dituen harrera ekitaldian.
Amnistiaren aldeko mugimendutik errepresioaren gainetik lanarekin jarraitzeko konpromisua berrestu dute "elkartasunez armaturik baikaude, salaketarako argudioz armaturik baikaude eta euskal preso politikoak maitasunez armatzen jarraitzeko premia baitugu".
"Salbuespen egoeran murgildu duten herriak askatasuna behar du etorkizuna erabakitzeko". Horregatik, amnistia lortu arte lanean jarraitzeko asmoa agertu dute "preso politikoak izateko arrazoiak gaindituz eta azken presoa, azken iheslaria etxean aske izan arte".
Ekitaldi ostean 300 bat lagunek parte hartu dute Herriko Tabernan egindako afarian.
No hay comentarios:
Publicar un comentario