domingo, 15 de febrero de 2009

2008KO negoziazio kolektiboaren balantzea

HEGO EUSKAL HERRIKO UDAL ETA FORU ADMINISTRAZIOETAN

Hauek izan dira LABen irizpideak 2008ko negoziazioan

  • Pribatizazioei STOP
    • Gehiago ez pribatizatzeko konpromisoak
    • Errebertsiorako aukerak aztertu

  • Prekarietatea murriztu:
    • Igoera linealak, abanikoa isteko.
    • Soldata taulak gutxienekoak

  • Euskalduntze eta berdintasun planak
  • Birklasifikazio diskriminatzailerik ez.


UDAL ADMINISTRAZIOETAKO NEGOZIAZIOEN BALORAZIOA

Udalhitz EUDELekin negoziazioaren ezaugarriak: Negoziazio TXAPUZEROA
1.Soilik PNVk babestu du, EAk eta PSEk igoera handiegitak zirenaren aitzakiarekin desmarkatu ziren ia hasieratik.
2.LABek ez du Udalhitz sinatu ezta bultzatu ere
3.Udaltzainen akordioaren hiru gako:
1.Birsailkatzeaz gain adostutako 1.800€ek akordio orokorra asko aurre-baldintzatu dute.
2.Beste lanpostuekiko diskriminazioak sortzen ari dira (administratiboak, suhiltzaileak…) eta negoziazioa hiru urte atzeratu dute.
4.Markoa: Ekonomikoa soilik, ez da beste gairik negoziatzeko aukera errealik egon.
5.3 urteko iraupenak bake sozial eta desmobilizazio luzeegia suposatzen du


Alderdien jokabideak
Bereziki EAJ eta PSEren jokabide inposatzaile eta neoliberalak salatu nahi ditugu:

6.EAJ: Udalhitz kosta ala kosta onartu izan du. Ahal izan ezkero udaletxeetan negoziatu gabe, dekretuz. Edozein hobekuntzaren kontrako jarrera izan du orokorrean.
7.PSE: Udalhitz ez, aitzakia ekonomikoak eta moralak argudiatuz. Halere:
1.4 urte KPItik gora eta udaltzainentzako igoerak onartu izan ditu (Portu, Basauri, Barakaldo)
2.Gasteiz, Donostia... ez du negoziatu nahi ere.

Sindikatuen jokabideak
Sindikatu sinatzaileek EUDELEkin adostutakoarekin koherentzia mantendu dute:
3.Udalhitz eta kitto. Bertan jasotzen den bestelako hobekuntzak udaletan negoziatzeko aukera ere baztertu izan dute.
4.Iraupen luzeak goraipatzen, eta “opor sindikal” luzeagoak ere onartu izan dira.
8.LABek eragiteko aukera duen tokietan hasieran aipatutako irizpideetan emaitza onak lortu ditu, orokorrean urtebeteko iraupenekin hobekuntza gehiagoei atea irekita utziz.
BIZKAIA:
LABek ez du sinatu
1.4 urterako
2.Egonkortasun maila bat eta garbitzaileentzako soldata ekiparazioa lortu da, negoziazioan LABen aldarrikapena zena hain zuzen ere.
3.GUFEn (IFAS) egonkortasunetik urrun, eta hor eta Aldundian ere pribatizazioak gelditzeko konpromisorik ere ez.
4.Beste hainbatetan bezala, akordioa ez sinatzea zaila izanda ere, lehentasunei heltzen asmatu du LABek.

www.labsindikatua.org

No hay comentarios:

Publicar un comentario