Udalak, ostera, bilbotarrak ikusle baino ez diren desfilea –hiritarren diruarekin ordaindutakoa– antolatzeko ohitura hartu du jai ereduen pribatizaziorantz beste pauso bat emanez. Hori gutxi balitz, diru laguntza guztiak ukatu egin dizkio jaitsiera tradizionalaren antolatzaileei, hortaz, konpartsek eurek ordaindu behar dituzte ekimenak dakartzan gastuak. Izan ere, Udaletxetik prest agertu dira desfile bateratu bat egiteko baina konpartsen aburuz onartezina den baldintza bat jartzen dute horretarako: mozorroak eta muntaketen edukiak aldez aurretik ikuskatu ahal izatea, zer esan, zer erakutsi, zer kritikatu eta zer aldarrikatu daitekeen erabakitzeko. Hitz bakar batean, zentsuratzea.
Udalak eta Bilboko Konpatsek herri kulturari buruz duten iritzia, jarrera, filosofia, ez da batere antzekoa eta aurten ere, Inauterietan, argi baino argiago geratu da. Batzuen zentsura eta debekuen gainetik besteen, gehiengoaren, jai giro parte hartzaile eta herrikoia
Aurtengo edizioan ez da ezustekorik izan. Iñaki Azkuna buru duen udal gobernuak Hurtado Amezaga kalera zokoratu du berriz ere (bostgarren urtez jarraian) bilbotarron desfilea, Kale Nagusian “jaitsiera itxia eta ontziratua” antolatuta eta hiribilduko inauteriak bere sorreran zituen printzipioei muzin eginda, Bilboko Konpartsen Federakundeak salatu dutenez. Konpartsek 30 urte daramatzate Inauterietan jaitsiera parte hartzaile eta irudimentsua antolatzen. Parte hartzailea herri osoari irekia dagoelako eta irudimentsua, berriz, egun gutxi batzuez errealitatea alde batera utzi eta imajinazioari eta konbentzionalismoak hausteko grinari leku egiten zaiolako.
Udalak, ostera, bilbotarrak ikusle baino ez diren desfilea –hiritarren diruarekin ordaindutakoa– antolatzeko ohitura hartu du jai ereduen pribatizaziorantz beste pauso bat emanez. Hori gutxi balitz, diru laguntza guztiak ukatu egin dizkio jaitsiera tradizionalaren antolatzaileei, hortaz, konpartsek eurek ordaindu behar dituzte ekimenak dakartzan gastuak. Izan ere, Udaletxetik prest agertu dira desfile bateratu bat egiteko baina konpartsen aburuz onartezina den baldintza bat jartzen dute horretarako: mozorroak eta muntaketen edukiak aldez aurretik ikuskatu ahal izatea, zer esan, zer erakutsi, zer kritikatu eta zer aldarrikatu daitekeen erabakitzeko. Hitz bakar batean, zentsuratzea.
Udaletxeko Jai Batzordeak, orain dela zenbait urte Bilbo jaien esparruan hiri aitzindari bihurtzeko lan handia egindako erakundeak, kontrol nahiak okituta dago orain eta egungo ospakizunei jai kutsua kentzearren baino ez da ahalengintzen.
Zentsura hori salatzeko, eta bilbotar guztien aurrean agerian uzteko, desfileko parte hartzaileek "Yes we can" manifestua kaleratu dute.
Halere, Aratusteak ez dira desfile soil batera mugatzen eta, askok kontrakoa pentsatuko duten arren. Erakunde herrikoiak Zaratada eta Trapu Zaharrak kalejirak, Putxera lehiaketa eta Sardinaren Hileta antolatu ditu ere, ohi bezala.
No hay comentarios:
Publicar un comentario