jueves, 5 de febrero de 2009
ITSASOAREN ALABA DOKUMENTALA
Julio Araluze bekak saritutako lanaren aurkezpena.
GITE-IPESeko kideok zurengana hurbiltzen gara poztasun handiz 2008ko Julio Araluze bekak saritutako lana bukatuta dago eta. Josu Martinezek, Txaber Larreategik eta Iasone Paradak aurkeztutako Itsasoaren alaba izeneko dokumentalak jaso zuen geure iazko beka. Hau dela eta, estreinaldi publiko bat egingo dugu 2009ko otsailaren 7an, goizeko 12:00etan Capitol zineman.
Ekitaldian bertan, GITE-IPESeko jardueren gaineko azalpen batzuk eta dokumetalaren nondik norakoak emateaz gain, 2009ko Julio Araluze beka berria aurkeztuko dugu.
DOKUMENTALAREN SINOPSIA
Haize Goikoetxea Ugartek hogeita sei urte dauzka. Ipar Euskal Herrian jaio zen. Errefuxiatu bikote baten bigarren alaba da eta urte bi bete gabe zituela, GALek Mikel Goikoetxea, “Txapela” hil zuen: bere aita.Urte guzti hauetan Haizerentzat sendatu gabeko zauri sakon bat izan da bere aitaren heriotza. Gertaera horrek bere bizitza erabat baldintzatu du, eta gainera, amarekin gaiaz hitz egitea bientzat oso gogorra izan denez beti, gauza gutxi dakizki aitari buruz.
NOIZ - 2009ko otsailaren 7an.
ORDUA - Goizeko 12:00etan.
LEKUA - Capitol zineman.
GAIA - Itsasoaren alaba dokumentala (50´)Itxaroten zaitugu.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario