Algeciraseko euskal preso politikoak gose grebari ekin diote:
Algeciraseko espetxean presoak jipoitzen ibiltzen diren espetxezainak eta orain dela urtebete Arkaitz Bellon Elorrioko euskal preso politikoa jipoitu zuten haiek beraiek atzo berriz Arkaitzen ziegan sartu ziren eta bere ziega hankaz gora utzi zioten irain eta mehatxu artean. Ondorioz, egoera larri honi aurre egiteko gose grebari ekin diote.
Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren oharra:
Amnistiaren Aldeko Mugimendutik gogor salatu nahi diagu euskal preso politikoen aurkako eraso berri hau eta une hauetan gure elkartasuna eta babesa helarazi nahi diegu Algecirasen dauden euskal preso politikoei.
Euskal preso politikoen aurkako jazarpena egunerokoa da espetxeetan. Euskal preso politikoak eskubiderik gabeko sujetuak dira, eta beraien aurkako neurri, eraso, lekualdatze, jipoi eta eskubide urraketa guztiak espetxe politikaren arduradunen aldetik baimenduak eta bultzatuak dira. Pasa den urtean espainiar eta frantziar espetxeetan euskal preso politikoen aurkako zortzi eraso burutu ziren. Sakabanaketa 20 urte bete dituen honetan euskal preso politikoen aurkako eskubide urraketa ugariak mantentzen direla ikusten ari gara sakabanaketaz gain.
Amnistiaren Aldeko Mugimendutik dei egiten dugu euskal preso politikoen eskubideen aldeko lanari lotu eta mobilizazio eta ekimenetan parte hartzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario