Ezker abertzalearen alderdi berriak Hego Euskal Herria izango du esparru. Independentzia eta euskara izango ditu ardatz, eta sozialismoa erreferentzia izanik, demokrazia parte-hartzailea bultzatuko du. Sortu legeztatzeko eskatu dute bultzatzaileek, aurkezpenean, eta datorren astean alderdiaren egitura sortuko dutela esan dute. Gaur aurkeztu dute Sortu, Bilbon.
Sortu izango da ezker abertzalearen proiektu politiko berria, eta aurkeztu berri dute Karmele Agirregabiria euskaltegiko zuzendariak, Iñaki Zabaleta EHUko katedradunak, Maider Etxebarria Geologian doktoreak, Edu Brugos sindikalistak, Ester Hernandorena irakasleak, Sonia Respaldiza administrariak, Maria Jesus Velez gizarte arloko langileak, Xabier Artola EHUko irakasleak, Raquel Jausoro langileak eta Jose Mari Compains abokatuak.
Hego Euskal Herria izango du esparru Sortuk, eta datorren astean sortuko dute alderdiaren egitura.
“Ireki berri den fase politiko berriari” erantzuteko asmoarekin jaio dela esan dute proiektuaren bultzatzaileek aurkezpenean, eta ezker abertzalearen konfiantza bideratu nahi dutela. Alderdi berria legeztatzea aldarrikatu dute horregatik. Bide baketsuak erabilitz, independentzia eta euskara izango ditu ardatz, eta sozialismoa erreferentzia izanik, demokrazia parte-hartzailea bultzatuko du.
Sustatzaileak bihar joango dira Sortu erregistratzera Madrilera, Espainiako Gobernuko Barne Ministeriora. Hilaren 19an (larunbata) alderdiaren legeztatzea eskatzeko manifestazioa izango da Bilbon.
No hay comentarios:
Publicar un comentario