jueves, 24 de febrero de 2011

7 Katu Gaztetxean ostegun kulturalak!!!!

Ostegun honetan, otsailak 24, kontzertu akustikoa egongo da 21:15 etatik aurrera

Iban Nikolai & The Acoustic Glorious

Hemen duzue aurrerapen bat: http://www.youtube.com/watch?v=CdlZ_E8krkk

Acoustic Glorious:

Oso musika-tresna bereziak jotzen dituzte bere kideek: didgeridoo-a, kora, saxo soprano eta altua, zeharkako txirula, perkusioa eta beatbox-a. Horiek guztiak elkarrekin, indarrak batzen dituzte ezohiko musika egin eta entzuleak goza dezan.


Alla Yidaki da Acoustic Glorious taldearen diskoaren izena eta taldea bera ezagutzera emateko tresna nagusia. Esan bezala, Euskal Herritik kanpoko hainbat musika-tresna lagun, inprobisazioari leku handia ematen dio taldeak bere abestietan eta lortzen duen soinua freskoa eta ezberdina dela esan daiteke, entzulearengan une ahaztezinak probokatu nahian.

ANIMA ZAITEZ!!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario