Azken 40 urteotan 7000 euskal herritar baino gehiago izan dira basakeria hau sufritu dutenak. Euskal Herritarren aurkako errepresio eroan tortura egunero erabili baitute unean-uneko gobernu ezberdinek.
Independentziaren aldeko borrokarekin amaitzeko tresna politiko bezala erabiltzen du tortura espainiar gobernuak, informazio politikoa eskuratu, atxilotuen autoinkulpazioak lortu eta Euskal lherriterren artean benetako beldurra zabaltzeko helburuarekin.
Tortura sistematikoa dela esaten dugu eta atzean utzi ditugun hilabeteak dira esaten dugunaren adibide:
2010eko BALANTZEA -atxiloketak Hego Euskal Herrian-
ANko epaileek agindutako atxiloketak:
Marlaska epaileak 48 agindu ditu, eta horietatik 41 torturatu.
E. Velasco epaileak 16 atxiloketa agindu ditu, 14 inkomunikatuak, eta horietatik 12 torturatu
I. Moreno epaileak 8 atxiloketa agindu ditu, 8 inkomunikatuak, eta horietatik 8 torturatu
Andreu epaileak 2 atxiloketa agindu ditu, 2 inkomunikatuak, eta horietatik 2 torturatu
Pablo Ruz epaileak 8 atxiloketa agindu ditu, 7 inkomunikatuak; ez da tortura salaketarik egon.
Guztira:
82 atxilotu
78 inkomunikatu = 63 torturatu
Lehen hiru epaileek ez dute Protokoloa aplikatzen. Bi azkenak, bai.
Protokoloa aplikatzen dutenak: 9 inkomunikatu; horietatik, 2 torturatu.
Protokoloa aplikatzen ez dutenak: 69 inkomunikatu; horietatik, 61 torturatu.
Beraz, torturatuen %97 protokoloa aplikatzeari uko egiten dioten epaileen agindupean gertatu dira.
Gorputz polizialen arabera banatuta:
ERTZAINTZA
18 atxilotu:
14 inkomunikatu = 14 torturatu
14 torturatu horietatik,
Marlaska epailearen agindupean atxilotuak-inkomunikatuak: 2
Velasco epailearen agindupean atxilotuak-inkomunikatuak: 12
POLIZIA NAZIONALA
32 atxilotu
32 inkomunikatu = 23 torturatu
23 torturatu horietatik,
Marlaska epailearen agindupean atxilotuak-inkomunikatuak: 21
Andreu epailearen agindupean atxilotuak-inkomunikatuak: 2
GUARDIA ZIBILA
32 atxilotu
32 inkomunikatu = 26 torturatu
26 torturatu horietatik,
Marlaska epailearen agindupean atxilotuak-inkomunikatuak: 18
Moreno epailearen agindupean atxilotuak-inkomunikatuak: 8
2010ean 63 euskal herritar torturatuak izan dira, beste era batera esanda, lau egunetik behin euskal herritar bat torturatua izan da. Bilbon 7 izan dira 2010ean gorputz polizial ezberdinen eskuetan torturatuak izan diren bilbotarrak. San Inazioko Ibai Beobide eta Alberto Marin, Santutxuko Ikoitz Arrese eta Xabat Moran, Deustuko Naia Zuriarrain, Iralako Sandra Barrenetxea, eta Alde Zaharreko bizilaguna den Euri Albizu.
Basakeri guzti honen aurrean ekimen ezbedinak burutzen ari gara Bilbon.
Astelehenean, Zorrotzan, Uribarrin, Errekalden, San Inazion, Deustun, Iralan, Alde Zaharrean, Santutxun eta Bilbo Zaharrean konzentrazioak burutu ziren 400 bat lagun mobilizatu zirelarik.
Astearte eta ostegunean panel informatiboak eta eskuorri banaketa egongo da Plaza Zirkularrean goizeko 11etan.
Asteazkenean torturaren inguruko hitzaldi interesgarri bat egongo da non, tortura jasan duten lagun batzuek mediku baten eta abokatu baten laguntzarekin basakeri honen inguruko mahai ingurua egingo dute. Hitzaldia La Bolsan izango da arratsaldeko 19etan.
Ostiral goizean komunikabide publikoek duten torturaren inguruko isiltasuna salatzeko asmoz, elkarretaratze bat deituta dago, EITBren egoitza aurrean goizeko 11etan.
Igandean, Otsailak 13 Torturaren aurkako eguna izanik, Herrialdeko manifestazioa burutuko da 12:30etan Arriaga plazatik abiatuta.
Honekin batera, auzoetan propaganda eta paperez egindako panpinekin ekimen ikusgarriak burutuko dira asteburu honetan zehar.
Data hauetan gogoan izan nahi ditugu Euskal Herrian torturatuak izan diren herritarrak, bereziki torturak hil dituenak. 2011. urteko otsailaren 13an oraindik orain torturaren errealitatearekin aurrez aurre aurkitzen gara, atxilotuen imkomunikazioak horretarako inpunitate guztia eskaintzen dielako torturatzaileei.
Bilboko Amnistiaren Aldeko Mugimendua
No hay comentarios:
Publicar un comentario