lunes, 21 de febrero de 2011

Martxoaren 8ari begira, 7Mari Alde Zaharreko talde feministak, Martxoaren 10ean hainbat ekintza burutuko ditu 7Katu Gaztetxean

ETA KARMELE? ANTZERKIA, 20:30ean

Antzezlanaren sinopsia:

Bi emakume kotxe batean eserita. Nondik nora doan ez dakigun bide bat. Karmeleren zain. Zein da Karmele? Gure Karmele? Ez da ezer gertatzen, ez dator inor, ez doa inor… izugarria da!!

Absurduaren antzerkitik gertu dagoen lan honek, umorea tresnatzat hartuta, emakumeen kontrako indarkeriari buruzko gogoeta fina egiten du.

Gidoia: Samara Velte
Iraupena: 50 minutu

Hizkuntza: euskera (hitanoa)

MIKAELA PITON KANTAUTOREA 22:00etan

Orain dela hiru urte elkartu nintzen nire lehengo kitarrarekin. Nire lehengo aldia zen baina gustora hartu nuen. Eta lehenengo amodioak bezala bakarra eta bizi guztirako izango zela pentsatu nuen… Hasieran bildurrez ukitzen nion baina gero ulertu nuen nire laztanak eta bere ahotsa bikote ona egiten zutela. Izkutuan eramaten genuen gure erlazioa, niri lotsa ematen zidan besteak elkarrekin ikustea, entzutea. Nire lagun batzuek asko lagundu zidaten hori gainditzen. Beraz, nire beldurrak albo batera utzita publikora atera ginen.

Lehenengo egunetan gaizki pasatzen nuen eta jendeak ez dakit zergatik txalotzen gintuen, konpasioz edo… Baina armariotik atera nahi ginen, beraz, indarrak hartu eta jarraitu genuen. Gero eta hobe, gainera, orduan ezagutu genuen gure hirugarren kidea, Ardoa. Gurekin ateratzen zen eszenatokian eta inprobisatzen zuen, berak esperientzia asko zuen. Berarekin konfidantza asko irabazi genuen.

Ordunan, gertatu zen, ezustean, beti gertatzen den bezala. Kitarra (Julia deitzen da, goraintziak berari) ispripu bat izan zuen. Txirrindularekin izan zen. Bere gainean erori zen eta zulatuta geratu zen. Nik dena ikusi nuen, nik eragindako ispripua izan baitzen… Orain pentsatzen dut eta negargura sartzen zait berriro, ez zen nahita izan baina errudun senpenak itotzen nau. Oso gaizki zegoen eta ebakuntza egin nion. Orain prezintoz beteta dago eta pegatinek bere gorpu zulatuta ezkutuan uzten dituzte. Taldea utzi zuen orduan.

Krisi bat egon zen taldean, baina indarrak hartu eta beste kitarra baten bila joan ginen.
Denda ikusi nuenean maitemindu nintzen berriro, bestea ere maitatzen nuen/dut baina maitasuna ez da bakarra. Ilargi deitzen da. Hor zegoen gaixoa, mostradorean bere gorpua prostituitzen. Mundu horretatik atera nuen bereala. Azal argia dauka, ahots fina, emakumearen gorputza eta beti irribarrez dago… Orduan hasi zen taldearen “bum”-a. Kontzertu asko egiten hasi ginen Euskal Herri osoan zehar, batez ere gaztetxetan eta tribu feministetan. Hauek oso naturalak dira, ileak dituzte gorputz osoan, guztiak guztiekin apareatzen dira eta bere erritualetan kuleroak buruan ipintzen dituzte. Oso gustora sentuti gara beti beraien artean. Maketa bat grabatu genuen ere, baina managerrik gabe, eta saltzaile txarra izanik dirua galtzen genuen.

Behin Madrilera joan ginen, jotzera… eta orduan nire ametsgaiztoa bete zen. Ilargi beste batekin joan zen. Juerga batean izan zen, ni ardoarekin hizketan nengoen eta konturatu nintzenerako Ilargi ez zegoen… Ez dut pentsatu nahi ere zer egiten ari zen… Amorrua eman zidan. Leku guztietatik bilatu nuen baina ez zen agertu. Beste bat aurkitu nuen, hor galduta, mutil batek utzi zuen eta nik kontsolatu nuen. Baraz, kondizio berdinetan elkartzea erabaki genuen. Ez gara asko ezagutzen elkar baina etorkizuna ikusten dut. Esperientzia asko dauka… Gauza asko erakutsiko didalakoan nago. Orain kontzertu gehiagoren zain gaude.

Besterik gabe, ANIMA ZAITEZTE!

No hay comentarios:

Publicar un comentario