Euskalduna Jauregia, otsailak 7, 11.00etan
Datorren astean Ezker Abertzale ilegalizatuak legeztua izateko bere estatutuak aurkeztuko ditu Madrilen, Barne Ministeritzan, alderdi politikoen erroldan. Estatutu horien edukiaren garrantzia ezagututa, eta horien inguruan indar politiko honek eman asmo duen azalpen politikoaren ezaugarri nagusiak ezagututa, Lokarrin iritzi genuen aurrekaririk gabeko tamainako gertakari politiko baten aurrean egon gintezkeela, eta ondoko proposamena egin genien alderdi berriaren bultzatzaileei: bai estatutuak eta bai horien azalpen politikoa Euskal Herrian aurkez ditzatela, euskal politikagintza eta gizartearen ordezkaritza kualifikatu baten aurrean, Madrilen aurkeztu aurretik.
Lokarriren sortze-helburua Bakea lortzea da, abiabide erresolutiboaren ildotik. Gure ustez aipatutako edukiak bereziki garrantzitsuak izan daitezke ikuspegi honetatik. Lokarriren ibilbidean ezohiko ekitaldia egitera goaz, hain zuzen ere Bakearen alde garrantzi bereziko urratsa izan daitekeen hau nabarmentzeko.
Ekitaldian bi hizlari jardungo dira: Iñigo Iruin abokatua, estatutuen nondik norako juridiko-politikoak emateko, eta aurretik Rufino Etxeberria, haien kokapen politikoa egiteko.
Bilbon izango da ekitaldia, Euskalduna Jauregian (A4 aretoan), otsailaren 7an, goizeko 11:00etan hasita, ordu eta erdiko iraupenarekin (Oharra: ekitaldira joateko ezinbestekoa da gonbidapena)
No hay comentarios:
Publicar un comentario