jueves, 3 de febrero de 2011

Ezker abertzaleak astelehenean aurkeztuko ditu estatutuak, Euskalduna jauregian

berria.info

Ezker abertzaleak datorren astelehenean aurkeztuko ditu bere alderdi politiko berriaren estatutuak eta ezaugarriak, Bilbon, Euskalduna jauregian egingo duen ekitaldi batean. 11:00etan hasiko da agerraldia, eta, BERRIA.INFOk jakin duenez, ehunen bat lagunek hartuko dute parte; horien artean, hainbat lagun ezagunek. Lokarri herritar sarea ari da gonbidapenak bidaltzen.

Rufi Etxeberria ezker abertzaleko kideak eta Iñigo Iruin abokatuak emango dute estatutuen berri. Aurrenak "arrazoi politikoak" azalduko ditu, eta Iruinek xehetasun juridikoak.

Alderdia erregistratzera handik bi egunera joango dira, asteazkenean, Espainiako Gobernuaren Barne Ministeriora.

Hilaren 19rako, berriz, manifestazioa antolatuko dute egoera politikoarekin kezkatuta dauden hainbat gizarte eragiletako ordezkariek eta pertsona ezagunek, ezker abertzalea legeztatzeko eskatzeko. Bilbon izango da martxa. BERRIAk jakin duenez, sustatzaileek ahalegin berezia egingo dute euskal gizarteko pentsaera guztietakoek manifestazioarekin bat egin dezaten. Ekimenari buruzko xehetasunak astebete lehenago eman nahi dituzte, agerraldi publiko batean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario