lunes, 30 de marzo de 2009

gero arte Tito!

Debekuen gainetik Tito Arregi preso politiko ohia omendu zuten Bilbon pasa den larunbatean

Ertzaintzak Solokoetxe inguruak okupatuak zituenez Bilboko alde zaharreko Zazpi Kaleetan bildu ziren 180 lagun eta bertan orain gutxi hiladako euskal militantea gogora ekarri zuten. Ondoren bazkaria egin zuten.

Bernardo Arregi Tejedor "Tito"ri lagunarteko omenaldi adeitsua eskaini diote gaur goizean Bilboko Zazpi Kaleetan bildutako 180 pertsonek, tartean Bilboko lagunak eta preso ohi askok.

Hasiera batean Solokoetxen zen egiteko, baina ekitaldia eta horren inguruko poteoa eta bazkaria egitea debekatuta zegoela jakinarazi zuen Auzitegiak atzo. 13:ooetan Ertzaintza agertu da Solokoetxen eta azkenean omenaldia eta bazkaria beste lekuetan egitea erabaki da.

Omenaldian lagunek eta preso ohiek Titoren izaera eta bizipenak glosatu dituzte, Gero Portugaleko Euskal Herriarekiko Elkartasun Elkartearen gutuna irakurri da. Ekitaldia amaitu ondoren antolatutako bazkarira joan dira bertan bildutakoak.

Manifestación en defensa de la Ikurrina, ante el aniversario de la imposición de la española


A medida que se acerca el Aberri Eguna se multiplican por nuestra geografía las convocatorias, así como los llamamientos a favor del cambio. Bilbo no se escapa a esa marea. Esta misma mañana una treintena de personas de diferentes sensibilidades, reunidas en torno al Foro ciudadano de Bilbo de Nazio Eztabaida Gunea, han demandado que la Ikurrina, “única bandera que nos representa a los vascos”, ondee en solitario en el ayuntamiento. Han convocado una manifestación bajo el lema "Aldaketa garaia, burujabetza garaia, Geurea Ikurriña" para el jueves 2 de abril, dos días antes del aniversario de la imposición de la española en el ayuntamiento.

Julen Larrinaga epaituko dute asteartean tortura salatu izanagatik

EZKER ABERTZALEAK POLITIKA FEMINISTA SUSTATZEKO GIDA AURKEZTU DU


Ezker Abertzaleak Politika Feminista sustatzeko gida aurkeztu du. Gida honen helburua udaletan politika feminista integrala garatzeko lagungarria edota tresna izatea da. Ezker abertzaleak jendarte parekidea eraiki nahi du, sexuen arteko harreman berrietan oinarrituriko jendartea eraiki nahi du. Bide horretan eta sexuen arteko parekidetasunari dagokionez, gure herri eta hiriak pertsona guztien neurrira eraiki behar ditugu.

Horretarako, egun bizitzaren edozein arlotan gizon eta emakumeen artean ematen diren desberdintasunak gainditzeko beharrezko baliabide eta bitartekoak jartzea ezinbestekoa da. Baita eremu instituzionalean ere.

Politika instituzionaIari dagokionez, administrazio eta instituzio desberdinei dagokie politika feminista garatzea. Zeregin hori udalena soilik ez bada ere, udalek ere, herritar eta emakumeengandik hurbilen dauden instituzioak diren aldetik, funtzio garrantzitsu bat bete dezakete gai honen inguruan.

Beraz, jendarte berria eraikitze bidean, politika feminista integrala sustatzeko eskuliburua osatu dugu. Non ekarpen teorikoa nahiz praktikoa jasotzen den. Lehenik eta behin, politika feministaren ezaugarriak azaltzen dira. Bigarrenik, berdintasun politika garatzeko proposamen orokorra lantzen da. Eta azkenik, politika feminista garatzeko lagungarria izan daitekeen zenbait ekintzen zerrenda jasotzen da.

Edozein udalan, jarraian landuko dugun berdintasun politika garatzeko proposamena aplikatu baino lehen; herriko diagnosia egitea, tokian tokiko aukerak eta baldintzak ezagutzea eta bertako emakumeekin nahiz mugimendu feministarekin kontrastatzea ezinbestekotzat jotzen dugu. Izan ere, politika feministaren edozein proposamenean ikuspuntu feminista duten emakumeen zein mugimendu feministaren parte hartzea eta artikulazioa funtsezkoa da.

Halaber, egiten dugun proposamena orokorra da. Hortaz, tokian tokiko errealitatearen arabera eta baldintzen arabera egokitu beharreko proposamena da. Zentzu horretan, aipatu dugun bezala, edozein herritan garatu daitezkeen hainbat neurrien zerrenda atxikitu dugu eranskin gisa.

Azkenik, hainbat herriren tamaina eta ezaugarriak direla medio horrelako politikak aurrera eramateko zailtasunak egonez gero; inguruko udalekin gai honetarako mankomunitateak sortzeko aukera aztertzea proposatzen dugu.

jueves, 26 de marzo de 2009

LARUNBATEAN KONZENTRAZIO KOLORETSUA ARRIAGAN


MARTXOAK 28, LARUNBATA

12:00etan ARRIAGA PLAZAN

MARTXAN DA 16. KORRIKA!



www.korrika.org

Harrera beroa egin diote Arantza Urkaregiri Alde Zaharrean


Harrera beroa egin diote gaur iluntzean Arantza Urkaregiri Alde Zaharreko auzokideek. Iluntzeko 8:00etan hurbildu da Errondabide Kultur Elkartera eta itxaroten zeuden ehun bat lagun eta senideek "Euskal Presoak Etxera!" eta "Amnistiarik gabe bakerik ez!" ohiukatuz lehenengo ongi etorri beroa egin diote. Ondoren, Urkaregik bere argazkia kendu du. Horrekin batera preso eta iheslarien aldeko brindisa egin dute. Askatu berriak "barruan geratutako kideak" gogoratu ditu lehenbizi han bildutako denei eskerrak ematearekin batera.

ONGI ETORRI BERRIRO AUZORA!

ARRAZAKERIA ETA XENOFOBIAREN AURKA


Joan den astean martxoaren 21a, arrazakeria eta xenofobiaren kontrako nazioarteko eguna, ospatu da. Hau dela eta, behean sinatzen dugun eragileok eta kolektibook honako hausnarketa hau egin nahi dugu:Lehenengo eta behin, arrazismo instituzionala, egun, Europan gertatzen den arrazakeria eta xenofobiaren adibiderik nabarmenentzat eta argientzat hertzen duten eragile sozialen eta sindikalen irakurketekin bat egiten dugu, honen paradigma egungo atzerritarren politikak eta legeak izanik. Politika hauek, Asilo edo migrazio egoeran dauden pertsonak, esplotazio ekonomikoa eta segurtasun errepresiboa - militar eta poliziala - bilatzen duten, eta eskubide oinarrizkoenak urratzen dituzten politiken erdigunean jartzen dituzte. Aipatutako neurri hauek, gainera, kontrola areagotzea eta mendebaldeko demokrazien atzerakada, zein jatorrizko herrietan esku hartzea justifikatu nahi dute.Euskal Herriari dagokionez, haatik, gai honetaz hitz egiterakoan, gure ustez badago ahaztezina den bigarren analisi elementu bat, garrantzi handikoa dena. Politikoki eta kulturalki gutxitua den gure estaturik gabeko nazio izaeraz ari gara. Bizi dugun ukapen egoera honek eskubide urraketa hau era bikoitza eta berezia pairatzera eramaten gaitu.Gogoratu beharra dago atzerritarren lege hauen benetako funtsa zein den. Hau da, lege hauen bidez ezarri eta erabaki egiten da nori aitortu, eta zein baldintzapean, bizileku, herritartasun eta naziotasun eskubideak, eta eskubide hauek ekartzen duten guztia. Gaur egun, gure herriari ukatu egiten zaizkio holako erabakiak hartzeko ahalmena eta eskubidea. Ondorioz, Estatuetaz eta Europa Batasunaz kanpo etorritako pertsonak prekaritate eta bulnerabitate egoera batean ikusten gara, herri honek tresnarik ez daukalarik euskal jendartean berdintasunez parte har gaitezen bermatzeko, edo paradoxiko eta bitxiak diren egoerak gertatzen dira. Esaterako, Hegoalde zein Iparraldeko herritarrok atzerritartzat hartuak izatea, Euskal Herrian egon arren, mugaren zein aldean gaudenaren arabera.Beraz, nahiz eta lege xenofobo eta murriztaile hauek gogor eta tinko salatu eta borrokatu, ezin gara kalera irten soilik Paris zein Madrilgo gobernuei lege hauek gure lurraldean aldatu edota bertan behera utz ditzaten exijituz. Hori bakarrik egiten badugu, orain arte bezala, “de facto”, Euskal Herriko herritara nor den, eta nor ez, erabakitzea beraiei dagokiela aitortzen ari baikara. Bestela esanda, Euskal Herrian euren subiranotasuna onartzen eta legitimatzen ari gara.Guk, argi eta garbi utzi nahi dugu badela garaia gai honi behar zaion bezala heltzeko. Nazio ikuspegi propio batetik, hain zuzen. Izan ere, beste hainbat arlotan egiten dugun bezala (euskararena, sozio-ekonomikoa, lurraldetasunarena…) arlo honetan ere ezinbestekoa da guri, Euskal Herrian bizi garenoi, berdin gure jatorria zein den, erabakitzeko eskubidea dagokigula aldarrikatzea, kanpoko inongo inferentziarik eta inposaketarik gabe.Eskubide hau gauzatu eta erabiltzea, gainera, bizi ari garen krisialdi ekonomiko honetan inoiz baino beharrezkoagoa da, zeren eta, kapitalismo globalak eta Estatuen gobernuek, eskubiderik gabeko pertsonez ari diren baliatzen lan merkatuaren baldintzak gero eta gehiago prekarizatzeko eta langileon arteko mesfidantza, banaketa eta enfrentamendua bilatzeko.Honen aurrean, agiri honen sinatzaileok, mesfidantza hauek gainditzeko lehenengo urratsak, eta era bateratuan, ematea proposatzen dugu, Estatuen politika baztertzaile hauen ondorioz, Euskal Herrian gure oinarrizko eskubideak urraturik ikusten ditugun herri sektore eta pertsona (hemen jaioak zein munduko beste herri eta lurralde ezberdinetatik gatozenak) guztien arteko aliantza politikak abiatuz. Aliantza hauek, elkarren aitortzan eta errespetuan oinarriturik, Estatuei aurre egin eta jendarte justuago, askeago, solidarioagoa eta pertsona guztien eskubideak, gizabanakoak eta kolektiboak, bermatzen dituena eraikitzeko, herri honen aspaldiko nahia den, aldaketa politikorako oso tresna eraginkorra dela sinetsita gaude.

miércoles, 25 de marzo de 2009

Abenduan zendutako Bernardo Arregi "Tito" omenduko dute lagunek martxoaren 28an


Martxoaren 28an, larunbatean azken agurra emango diote lagunek Solokoetxen 13 urte luzez Espainiako espetxetan egondako Bernardo Arregi Tejedor "Tito" abenduan zendutako preso ohiari. Ekitaldia 13:00etan hasiko da Solokoetxeko plazan eta ostean herri bazkaria egingo dute Erredondabiden (Alde Zaharrean).
Bernardo Arregi Tejedor "Tito" 13 urtez preso politiko izandakoa abenduaren 29an zendu zen gaixotasun baten ondorioz.

viernes, 20 de marzo de 2009

Polizia autonomikoak itxi berri duen 7Katu gaztetxearen aurrean agertu dira gazte independentistak "inperialismoaren eta kapitalismoaren menpeko" egoera honi aurre egin nahi dioten gazte guztiei Gazte Martxan parte hartzeko deialdia egiteko. Martxako azken egunean jaialdi berezia izango da Donibane Garazin, hiru gunetan banatuta. Kontzertuei dagokionez Kasu, MAK, Def Con Dos, Su Ta Gar, Delorean eta Mouss & Hakim taldeak arituko dira. Gainera Anhauzen Musikherria gaua izango da eta Garazin bertan rock maratoia.

Bilboko alde zaharreko 7katu gaztetxe itxi berriaren aurrean egin dute agerraldia gaur gazte independentistek Gazte Martxa '09ko egitaraua aurkezteko. Bertan itxiera salatu dute eta euren babesa eta elkartasuna azaldu diete "egunero biharko Euskal Herria eraikitzeko alternatiba lantzen ari diren gazteei"; 7katu bezalako proiektuak biharko herri askearen zutabe ezinbestekoak direla esan dute eta euren animoak helarazi dizkiete alde zaharreko gazteei.

GAZTE MATXA 2009 AMAIUR-GARAZI
www.lotuindependentziara.net

jueves, 12 de marzo de 2009

7Katu Gaztetxearen desalojoari "tamainaz" erantzungo diotela iragarri dute


Bilboko Alde Zaharreko Gazte Asanbladak salatu du indar errepresiboek beste behin ere auzoa gaztetxerik gabe utzi nahi izan dutela, baina zinez aitortu dute ez dutela lortuko eta ezin izango ditela zapuztu auzoak auzoarentzat eraiki eta sortutako proiekturik zapuztu. Hala, desalojoaren aurreko erantzuna tamainakoa izango dela iragarri dute.


Gazte Asanbladaren oharra:

Beste behin ere indar errepresiboek hainbat gazteren ametsak zapuztu asmoz, gaztetxerik gabe utzi nahi izan dute Alde Zaharra.

Ametsen abiapuntu, ideien gordeleku, berriz bizira ekarritako etxea hutsik utzi nahi izan dute. Baina zinez esan dezakegu ez dutela sekula lortuko. Auzoak auzoarentzat eraiki eta sortutako proiekturik ezin izango baitute zapuztu. Hurrats sendoz hornituko dugu bidea eta gurea dena berreskuratuko dugu. Kalea gurea baita!

Esan gabe doa kontrol soziala itogarria izan dela azken hilabeteotan eta horren adierazle dira auzoan ditugun kamerak eta areagotu besterik egin ez den presentzia poliziala. Honen guztiaren ondorio zuzen bezala gaurko desalojoa eta burutu diren identifikazio, jipoi eta irainak.

Honek guztiak, hala ere, ahuldu baino indartu egingo gaitu. Ez gara kikilduko eta erantzuna tamainakoa izango da. Gure helburuak errealitate bihurtu arte ez gara geldituko: AUZO BAT, GAZTETXE BAT!

Hartara, ondorengo egunetan burutuko diren mobilizazio ezberdinetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Ostegun honetan, hilak 12, eguerdiko 12etan prentsaurrekoa 7 Katu plazan.

Ekialde hurbilari buruzko jardunaldiak


Askapenak lau hitzaldi antolatu ditu Bilbon Ekialde Hurbileko borroka eta herrien berri emateko helburuarekin. Hitzaldi guztiak Errondabide Kultur elkartean izango dira -Erronda 20, Alde Zaharra. Egitaraua barruan.

Hitzaldiak:

Martxoaren 12an, 19:30etan, Carlo Frabetti izango dugu gure artean. Ekialde Hurbilaren berezitasunetaz, honek duen garrantziaz, inperialisten interesetaz eta bertan garatu den erresitentziaz hitz egiteko aukera izango dugu. Aldi berean, Hego Amerikan aurrera daramaten iraultza bolivariarrarekin dauden paralelismoetaz mintzatuko da.

Martxoaren 17an, 19:30etan, Txente Rekondorekin dugu zita. Azken garaian purian dagoen islamismo politikoa, "fundamentalismoa" izango dugu aztergai: Hamas eta Hizbula bezalako erakundeen gorakada, Iraneko errepublika islamikoaren 30garren urteurrena... Medioek guztiz desitxuratu duten fenomenoa.

Martxoaren 25ean, 19:30etan Aurora Lago izango dugu hizlari. Kurdistango herriaren errealitatera hurbilduko gara, lau estatu ezberdinetan banatutako herriaren gaurkotasunera. Nazio kurduaren bilakaera, zapalkuntza kapitalistaren ondorioak eta alternatibak eta emakume kurduen borroka izango ditugu aztergai.

Apirilaren 2an, 19:30etan, Igor Urrutikoetxearekin emango diogu bukaera jardunaldiei. Igorrekin Palestinaren gaurkotasunaz berba egingo dugu: Gazako erasoaren ondorio zuzenetaz eta gaurko egoeran ezkerreko mugimendu palestinarrek betetzen duten paperaz. Honekin batera, euskaldunok zapalkutza sionistaren aurrean landu beharreko boikot jarreraz mintzatuko gara.

miércoles, 4 de marzo de 2009

HERRIAabian! Aldaketa Soziala, Cambio Social, Changement Social.



jar zaitez ZEU ERE

ABIAN!

Aldaketa sozialaren alde

GU: langileok, emakumeok, gazteok, nekazari eta arrantzaleok, ezgaitasunak ditugun pertsonok, langabeok, pentsiodunok, migratzaileok, ekologistok, garraiolari autonomook, ikasleok…ABIAN JARRI GARA.

Kokoteraino gaude krisiaren aitzakian gure aurka hartzen ari diren neurrietaz. Kokoteraino gaude pertsonak eta herriak ekonomiaren izenean sakrifikatzen dituen eredu ekonomiko eta sozial honetaz.

Iragartzen ari diren “kapitalismoaren birfundazio” horren aurrean ez gara besoak gurutzaturik geratuko, aitzitik, kapitalismoarekiko eredu ekonomiko eta sozial alternatiboa eraikitzera goaz.

HERRIA ABIAN sektore eta eskualde ezberdinetako lagunek sortu dugun plataforma da. Lan-taldeak sortzen hasi dira Iruñerrian, Bilbon, Gasteizen, Donostia inguruan. Eta datozen asteetan Euskal Herri osora heldu nahi dugu, aldaketa sozialaren aldeko sarea osatuz.

Oinarrizko agiri baten inguruan jarri gara abian eta urratsez urrats eredu kapitalistarekiko HERRI ALTERNATIBA osatzen joan nahi dugu. Bide hau gurekin egin nahi duten pertsona eta kolektiboei honako deialdi hau luzatzen diegu: jar gaitezen auzolanean eta egin dezagun bidea.

www.herria-abian.org

Kolonbiako "positibo faltsuak" Estatu krimenak dira



Alvaro Uribe Velezen presidentearen bi gobernuen pean, eurek emaniko uniforme eta armetan babesturik, Indar Publikoko kideek ehunka zibil hil dituzte, ondoren, hildako horiek borrokan hildako lagunak bailiran aurkezteko.. Hilketa horiek, arrakasta militarrak agertu eta onura ezberdinak jasotzea izan dute helburu.

Exekuzio horiek, behartutako desagerpenen aurrekariak dituztenak, ohikoak dira eta gizateriaren aurkako krimentzat hartu beharko lirateke. Ikaragarri larria da pertsonen bizitza eta herritarren segurtasunagatik arduratu behar luketen horiek izatea giza eskubideak sistematikoki urratzeaz arduratzen diren lagunak, eta ekinbide kriminal horiek Kolonbiaren gobernuko Segurtasun Demokratikorako izeneko politikek bultzatzea.

"Positibo faltsuak" bezala ezagutzen ditugun krimen hauek ezin dira pertsona isolatuek egiten dituzten delitutzat hartu, kasu bakanduak edo indar militarren barneko ustelkeriaren sintoma hutsak bailiran. Horrelako jokaerak herrialdeko departamendu askotan errepikatu dira, era etengabean, ofizial, azpi-ofizial eta Estatuko Armadaren soldadu arrunten parte hartzearekin. Kolonbiako Defentsa Ministerioak 2005eko azaroaren 17an atera zuen 029 zuzentarauak legetik at talde armatuetako kideak hil izana frogatzen duten soldaduei onurak eta mesedeak onartzen dizkie.

Indar Publikoko kideek egiten dituzten exekuzioak legeztatzea aspaldiko ekinbide kriminala da Kolonbian. 2008ko irailean, herrialde osora eman ziren ezagutaraztea "positibo faltsuak" direlakoak: egun horretan, desagertuta zeuden Soacha herriko 19 gazte, hilobi komun batean aurkitu zituzten Ocaña eta Santander Norte herrietan. Azken urteetan, giza eskubideen alde lan egiten duen Kolonbia-Europa-Ameriketa Estatu Batuak Koordinakundeak 1.400 kasu salatu ditu. Bere aldetik, Estatuko Fiskaltza Jeneralak, epaiketetatik kanpoko exekuzioak aztertzen hasi da: ikerketak Indar Publikoko 763 kideri eragiten die, eta, gutxienez, 1.137 biktimen existentzia aitortzen da.

Uribe presidenteari publikoki gertakarien larritasuna aitortzea egokitu zaio, eta 27 militarren kargugabetzea agindu zuen, horietako hiru, jeneralak. Hala ere, neurri horiek ez dira nahikoak. Defentsa Ministroak, Juan Manuel Santos, adierazi duenez, krimen horiek iraganeko gauza dira. Bien bitartean, hedabideetan egunero jasotzen dira exekuzio horiek bere horretan jarraitzen dutela frogatzen duten salaketak.

2009ko martxoaren 6an, Estatu Krimenen Biktimen Mugimenduak -EKBM- exekuzio estrajudizial hauen aurkako jardunaldira deitzen du. Ekimen honek egiaren, justiziaren eta arazoaren konponketarako estrategiak diseinatzen lagundu behar luke, inoiz gehiago gertatu ez daitezen gizateriaren aurkako krimen hauek.

Biktima kopuruak ez duelako etenik!

EXEKUZIO ESTRAJUDIZIALEN AURKAKO BILKURAN PARTE HARTZEKO DEIA LUZATU NAHI DIZUGU

DATORREN MARTXOAREN 6AN, 19:30ETAN

BILBOKO ARRIAGA ANTZOKIA

HERRI KULTURA BULTZATZEKO EKIMENA

Altxaporrue Kultur Elkarteak bultzatuta eta bere 5 urtetako lanarekin bat eginez ekimen berri bat jarri du martxan non eta herriko kultura bultzatzea eta sustatzea duen helburu, bide horretan espazio kultural ezberdinak sortzeko bideak sortuaz.

MARTXOAK 6, OSTIRALA
KAFE ANTZOKIAN

2009ko GASTEIZKO PARLAMENTURAKO HAUTESKUNDEEN EMAITZAK BILBON