HIRU BILBOTAR BIZKAIKO BERTSOLARI TXAPELKETAN
| |
"Bota" leloarekin, 2008ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako datorren igandean, urriaren 12an, hasiko da Mendexako frontoian, eta abenduaren 20ra bitartean, 5 kanporaketa, 3 finalaurreko eta finala ospatuko dira. Txapelketan Arkaitz Estiballes, Oihana Bartra eta Mikel Galarza bilbotarrak arituko dira. Guztira, 36 bertsolarik hartuko dute parte. Horien artean, 2006ko zazpi finalistak (Arkaitz Estiballes, Etxahun Lekue, Fredi Paia, Ibon Ajuria, Iratxe Ibarra, Onintza Enbeita eta Xabier Paya), azken txapelketan aurkeztu ez, baina, aurrez finalean izandakoak (Igor Elortza eta Unai Iturriaga), eta udaberrian egindako Eskualdetako Txapelketetan sailkatutako 27 bertsolari aurkitzen dira (Eñaut Intxaurraga, Oihana Bartra, Xabier Enbeita, Gorka Lazkano, Mikel Petuya, Gorka Ostolaza, Arrate Illaro, Joseba Artza, Miren Amuriza, Iñaki Iturriotz, Eneko Abasolo, Mikel Galarza, Jabier Olibares, Iker Belaustegi, Garikoitz Sarriugarte, Jone Uria, Amaia Uribe, Ander Salaberria, Olatz Ibarluzea, Eñaut Uruburu, Arkaitz Zipitria, Manex Sagarna, Ander Elortegi, Itxaso Paia, Lander Ibarluzea, Julen Erezuma eta Xabat Galletebeitia). Finala BEC-en ospatuko da Informazio gehiago www.botasarean.biz |
No hay comentarios:
Publicar un comentario