viernes, 24 de octubre de 2008

Indarkeria sexistaren kontrako manifestazioa antolatu dute ostiralerako


Aurreko asteetan Bilbon izandako eraso sexistak salatzeko Bilboko mugimendu feministak manifestazio bat antolatu du ostiral honetarako. Mobilizazioa arratsaldeko 7:30etan abiatuko da Arriagatik.

Bilboko mugimendu feministak ohar baten bidez salatu du aurreko asteetan hainbat eraso sexual gertatu izana, "emakumeon askatasuna eta borondatea zanpatua izan delarik".

Honez gain, eraso lesbofoboak eta eraso fisikoak ere gertatu direla gurean, aipatu dute. Guzti honengatik, Bilboko Mugimendu Feminista osatzen duen Bizkaiko Emakume Asanblada, Bilgune Feminista, Lanbroa, Hankaz Gora, Iduna, Kiskitinak eta STEE, ESK, LAB, ELA eta Mugarik Gabe emakume arloak taldek jasaezina bihurtzen ari den jazarpen eta indarkeria sexista salatzeko asmoz kalera irtengo dira manifestatzera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario