Ia 108.000 langabe zeuden irailean Hego Euskal Herrian, aurreko hilabetean baino 1.600 gehiago. Herrialde guztietan egin du gora langabeziak eta Nafarroan ia %25eko igoera izan du iazko irailarekin alderatuta.
INEM enplegu institutu espainolak gaur zabaldu dituen datuen arabera, Hego Euskal Herrian dituen bulegoetan 107.982 lagunek zuten izena emanda irailaren amaieran, aurreko hilabetean baino 1.614 gehiagok.
Abuztuarekin alderatuz gero, langabezia gehien hazi den herrialdea Araba izan da; 616 langabe gehiago zeuden (+%5,34), guztira 12.144.
Nafarroan 527 langabe gehiago zenbatu zituen INEMek (+%2,15); guztira 24.985.
Bizkaian 45.857 pertsona zeuden lanik gabe irailean, abuztuan baino 353 gehiago (+%0,78), eta Gipuzkoan, azkenik, 24.996, aurreko hilabetean baino 118 gehiago (+%0,47).
Iazko irailarekin alderatuta, berriz, Nafarroan %24,86ko igoera izan du langabeziak; Gipuzkoan %13,84koa; Araban %13,83koa eta Bizkaian %12,34koa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario