Hainbat hedabidek aditzera eman dutenez, Bilbon unibertsitate ikasketak egiten ari da emakume gazte hori, eta hiria ez du ondo ezagutzen oraindik. Antza, ostiral goizaldean, gauean adiskide izan zituen lagunak agurtu eta etxerako bidea hartzean, zer bide aukeratu ez zekiela aurkitu zen, nora ezean, eta gizonezko gazte bat hurbildu zitzaion laguntza eskaintzen; autobus geltokira joaten lagunduko zuela azaldu zion. Autobus geltokiaren bidean jarri beharrean, ordea, bidezidor batetara eraman zuela salatu du emakume gazteak eta, han, gaizki argiztatutako paraje batean bortxatu egin zuela.
Anbulantzian Basurtuko erietxera eraman zuten emakumea, eta han artatu egin zuten osagileek. Gero, Gasteizera eraman zuten. Orain, neska gazteak salaketan eskainitako lekukotasunean emandako zantzuei jarraiki, ustezko bortxatzailearen bila dabiltza ertzainak. Neskak mutilarekin oinez egin zuen bidean, segurtasun kamera batek ustezko bortxatzailearen irudiak grabatu zituela adierazi dute zenbait hedabidek, eta horien bidez aurkitu eta atxilotzeko ahaleginetan ari direla.
ASKI DA! EMAKUMEEN AURKAKO TERRORISMOARI AURRE EGIN!
No hay comentarios:
Publicar un comentario